Edukira joan

Bidezidor

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bidezidorra landa eta mendiko bide estua da, gehienez bi metro zabal izaten dira, bereziki oinezkoek ibiltzeko prestatua. Zaldiz edo astoz ere ibili daiteke bidezidorretan. Egun, bidezidorrak bidezidor kirola egiteko erabiltzen dira maiz. Horretarako, ibilbide luzeak eta ibilbide laburrak prestatu dira, txangoak eta bidaiak egiteko. Zabalak direnean pista esaten diegu.

Bidezidorren seinaleztapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidexken Europako Sareak Europako herrialdeetako bidexkenbidezidorren sareak gainditzen ditu. European Rambler's Association elkartearen eskumena dira.

Hiru bidexka mota daude:

Mota Identifickadorea Luzera Kolorea seinaletan Seinaleak Markak
Udalerrikoa SL < 10 km Zuria eta berdea
Ibilbide laburra PR 10 eta 50 km artean Zuria eta horia
Ibilibide luzea GR > 50 km Zuria eta gorria

Ibilbide Luzeko bidexkak (GR) Espainiako eyt Frantziako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioaren (FEDME) eskumenekoak dira.

Azken urteotan bidexken balizajeak handitu direnez, jarduera horietan bakarrik edo nagusiki aritzen diren enpresak sortu dira, balizen kalitatea hobetzeko.

Ibilbide laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibilbide laburretako seinalea.

Ibilbide laburrak, PR siglaz ere ezagunak, landan eta mendian txangoak egiteko 10km-50km bitarteko.

Ibilbide luzeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbide luzeak edo mendiko ibilbide luzeak (laburdura GR da, frantsesezko akronimoa Grande Randonnée, "Ibilbide Handia") iraupen luzeko ibilbide seinaleztatuak dira, gutxienez egun bat baino gehiagokoak. Tokian tokiko mendiko federazioak izaten dira ibilaldi handi horiek marrazten dituztenak. Bideen zainketaz eta seinaleztapenaz boluntarioak arduratzen dira.

Badira baita ere GRP esaten zaien ibilbide luzeak (Frantsesezko akronimoa hori ere: Grande Gandonnée de Pays, "Eskualdeko Ibilbide Handia"). Itzuliak izaten dira gehienetan eta eskualde jakin bat ezagutzeko parada ematen dute.

GR eta GRP siglak eta horien seinale-ikurrak erregistratutako markak dira.

Europa mailan, Europako Ibiltarien Federazioak (European Ramblers Association, ERA) estatuen mugen gaindiko hamaika ibilaldi trazatu ditu.

Seinaleztapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baliztapena : - GR : gorria eta zuria - GRP : gorria eta horia - Ibilbide laburrak (PR) : horia

GR ibilbideek honako marka hauek izaten dituzte:

GRPak ere modu berean balizatzen dira. Frantzian marra zuriaren ordez marra horia erabiltzen dute.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]