Bielorrusiako mendikatea
| Bielorrusiako mendikatea | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Altitudea | 197 m |
| Mota | roost (en) |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 53°52′26″N 26°59′09″E / 53.8739°N 26.9858°E |
| Leku geografikoa | Ekialdeko Europako ordokia |
Bielorrusiako mendikatea (bielorrusieraz: Беларуская града, Belaruskaja grada; errusieraz: Белорусская гряда, translit.: Beloruskaja Griada) ipar-mendebaldeko herrialde horretako mendialdea da. Bizkar hau, beheko muinoez osaturik, 500 kilometrotan zehar mendebalde-hego-mendebaldetik ekialde-ipar-ekialderantz doa, Poloniaren mugatik gertu Brest inguruko eskualdetik Smolensk errusiar hiriraino.[1]
Katearen osaera geologikoa sedimentu glazialak eta alubialak dituzten morrenak dira gehienbat.[1]
Katea bera "lur garaiak" izeneko ataletan banatuta dago. Lur garai horiek ibai-ibar batzuek sortzen dituzte, eta kate osoan zehar ebakitzen dituzte. Honako hauek dira hamar elementu geografikoak, mendebaldetik ekialdera:
- Hrodnako lur garaia
- Vawkaviskeko lur garaia
- Scharako harana
- Navahrudakeko lur garaia
- Niemen ibaiaren harana
- Minskeko lur garaia
- Berezina ibaiaren harana
- Daugava eta Vitebsk-Nevelgo lur garaiak
- Dnieperreko lur garaia
- Orxako lur garaia
- Errusiarekin ekialdeko mugan zehar lur garaien amaierako talde bat.
Katearen eta Bielorrusia osoaren goragunerik handiena Dziarzhinskaia mendia da (365 m).
