Biezpainkari sudurkari ahoskabe

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biezpainkari sudurkari ahoskabea kontsonante-soinu mota bat da, ahozko hizkuntza batzuetan erabiltzen dena. Soinu hori adierazten duen Nazioarteko Alfabeto Fonetikoko sinboloa ⟨m̥⟩ da: biezpainkari sudurkari ahostunaren ⟨m⟩ eta ahoskabetasuna adierazteko marka diakritiko bat elkartzen ditu.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira biezpainkari sudurkari ahoskabearen ezaugarriak:

  • Herskaria da: ahotik botatzen den aire-fluxua guztiz eteten da. (Hala ere, kontsonante jakin hau sudurkaria denez, aire-fluxua sudurretik irteten da.)
  • Biezpainkaria da: bi ezpainek elkar ukitzen dute soinu hau sortzeko.
  • Ahoskabea da: ahots-kordek ez dute dardar egiten.
  • Sudurkaria da: aire-fluxua nagusiki sudurretik irteten da (hau da, ahosabai bigunak ez du sudur-barrunbea ixten).
  • Mihia ez da erabiltzen soinu hau artikulatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hizkuntza eta hizkuntzalaritza hastapenak. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2010 ISBN 978-84-9860-427-6. PMC 733567986. (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]