Big Bob Railroad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Big Bob Railroad
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motablues
Urteak2016 -
Taldekideak
Aitor Ibarguren
Josu Etxeberria

Big Bob Railroad 2016an Donostian sorturiko blues taldea da[1]. Hainbat urtez elkarrekin jo ondoren, 2016ko udaran Aitor eta Josuk hasiera ematen diote taldeari, blues eta folk iparramerikarraren eremuan dabilen proiektu akustikoa. Delta-blueseko dobro eta slide soinuak abiapuntutzat hartuz, Mississippi deltako musikaren interpretazio bat da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko udaran "Session #1" grabatzeari ekiten diote, lehen abesti sorta. Bi urteren ondoren, 2019ko urrian, “Session II” lana kaleratzen da, lehen grabaketaren ildoa jarraitzen duen diska, doinu eta pasarte ilunak ere uztartuz abesti berrietan.

2021ko abenduan “1, 2, SWAMP!” EP berriak argia ikusten du. Oraingoan bikote gipuzkoarrak Louisianako zingiretara garamatza bere grabaketa berrian. Taldearen hirugarren lanak abesti laiotz eta astunak dakarzkigu, diskaren lau abestietan aurkeztutako paisaia lokaztuak malenkoniaz tindatuz.

Urte hauetan Euskal Herriko hainbat agertokitan aurkeztu dute beren proiektua, Cameros Blues Festival edo Mojo Workin’ Festival bezelako blues eta soul jaialdietan parte hartuz eta Eilen Jewell edo El Twangueroren kontzertuak irekiz. Donostia Buskers Festival lehiaketa ere irabazitakoak dira 2018an.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Session #1 (2017, autoekoiztua)
  • Session II (2019, autoekoiztua)[2]
  • 1, 2, Swamp! (2021, autoekoiztua) - EPa, 4 abesti[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Big Bob Railroad» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
  2. «Session II» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
  3. «1, 2, swamp!» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]