Big Rip

Wikipedia, Entziklopedia askea

Big Rip (ingelesez literalki Urraketa Handia) ala behin betiko hedapenaren teoria, unibertsoaren azken patua azaltzeko kosmologia teoria bat da, honen arabera, unibertsoaren materia, izar eta galaxietatik hasi eta atomo eta partikula azpiatomikoetaraino, eta baita espazio-denbora bera ere, unibertsoaren hedapenaren eraginez progresiboki bananduz doa. Infinitorako hedapen etengabe honek unibertsoaren behin betiko amaiera ekarriko luke.

Aurreikuspena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Big Rip eskenatokia emango balitz, Unibertsoaren amaiera izango litzateke, onartzen badugu energia ilunaren eredua w = -1,5 dela[1]. Energia ilunaren dentsitatea -1 baino gutxiago bada, orduan Unibertsoaren espantsioak azeleratzen jarraituko du eta Unibertso behagarria gero eta txikiagoa izango da. Big Ripa baino 200 milioi urte lehenago, Talde Lokala bezalako galaxia klusterrak desegingo dira. Hirurogei milioi urte lehenago galaxia guztiak izarrak galtzen hasiko dira alboetatik eta guztiz desegingo dira 40 milioi urtetan. Big Ripa baino hiru hilabete lehenago izar sistema guztiak grabitatorioki lotuta egoteari utziko diote eta planetek azkar egingo dute hegan azkar hedatzen ari den unibertso baten baitan. Big Rip baino hogeita hamar minutu lehenago planetak, izarrak, asteroideak eta baita objektu dentsoagoak, neutroi izarrak eta zulo beltzak bezala ebaporatuko dira atomoetan bilakatuz. Big Rip baino ehun zeptosegundo lehenago, atomoak ere apurtuko dira. Azkenik, Rip hori Plancken eskalara iristen denean, soka kosmikoak desegingo dira eta espazio-denboraren egitura bera desintegratuko da. Unibertsoa "rip singularitatean" sartuko da eta distantzia guztiak infinituki luzeak izango dira. "Crunch singularitate" batean materia guztia infinituki kontzentratua dagoen bezala, rip singularitate batean materia guztia infinituki sakabanatuta egongo da[2]. Hala ere, Chandra X-izpi Behatokitik galaxia klusterren behaketek iradokitzen dute ren benetako balioa -0.991 dela eta, beraz, Big Ripa ez dela gertatuko[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Universe may end in a Big Rip» CERN Courier 2003-04-30 Noiz kontsultatua: 2021-01-07.
  2. Caldwell, Robert R.; Kamionkowski, Marc; Weinberg, Nevin N.. (2003-08-13). «Phantom Energy: Dark Energy with $w» Physical Review Letters 91 (7): 071301. doi:10.1103/PhysRevLett.91.071301. Noiz kontsultatua: 2021-01-07.
  3. Vikhlinin, A.; Kravtsov, A. V.; Burenin, R. A.; Ebeling, H.; Forman, W. R.; Hornstrup, A.; Jones, C.; Murray, S. S. et al.. (2009-02-20). «CHANDRA CLUSTER COSMOLOGY PROJECT III: COSMOLOGICAL PARAMETER CONSTRAINTS» The Astrophysical Journal 692 (2): 1060–1074. doi:10.1088/0004-637X/692/2/1060. ISSN 0004-637X. Noiz kontsultatua: 2021-01-07.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]