Biga Bai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biga Bai
Datu Orokorrak
Egoitza nagusiaLehuntze
Angelu
Barne egitura
Bestelakoak

Biga Bai Ipar Euskal Herriko irakaskuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkarte bat da, 2003an sortua. Egoitza Angeluko Édouard Herriot eskolan du eta 2009an elkartearen burua Josiane Libier da.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu horretan ari den eta zaharragoa den Ikas-Bi beste guraso elkarteak ez bezala, Ipar Euskal Herri nahiz Euskal Herri mailako hezkuntza munduko harremanak lehenesten ditu. Hori dela eta Hiru Sareta plataformako kidea da, Hegoaldeko Sortzen-Ikasbatuazekin elkarlana burutzen du eta Euskal Herri osorako Euskal Curriculuma osatzeko prozesuan esku hartu du.

Hezkuntza publiko elebiduna Ipar Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldeak alde Hegoaldeko B ereduaren antza duen eredua garatu nahian, Iparraldean lehen eskola elebiduna 1983an zabaldu zen Saran. Urtero, emeki-emeki bada ere, hazkundea izan duen sarea da, ikasle zein adar elebiduna duen eskola kopuruen aldetik; gauzak horrela, 2009-2010 ikasturte hasieran ama-eskola eta lehen hezkuntzan 4 360 ikasle biltzen ditu (Iparraldeko ikasleen % 24,7) 86 ikastetxetan (eskoletako % 48).

Bigarren hezkuntzan sare guztiak (publikoa, Euskal Haziak eta Seaskakoak) kontatuta 3 585 ikaslek segitzen dute euskarazko irakaskuntza, elebiduna zein inmertsio-eredua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]