Bigarren Mundua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gerra Hotzaren aldian banatutako hiru munduak. Koloreek ez dute haien egoera ekonomikoa islatzen, baizik eta haien arteko aliantzak. ██ Lehen Mundua: Estatu Batuen herrialde aliatuak. ██ Bigarren Mundua: SESBen herrialde aliatuak. ██ Hirugarren Mundua: herrialde neutralak eta lerrokatugabeak.

Bigarren Mundua[1] XX. mendeko Gerra Hotza izenekoan sortutako terminoa izan zen, SESBak zuzendutako bloke komunistak osatutako blokea, NATOko herrialdeak eta horren aliatuak Lehen Mundua ziren bitartean.

Batean edo bestean kokatzen ez ziren herrialdeen multzoa izendatzeko Hirugarren Mundua erabili zuten, bestela.

Herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, SESBak eta Ekialdeko Europako herrialde komunistak zeuden. Asian, Txina, Laos eta Vietnam. Ameriketan Kuba, eta Erdialdeko Ekialdean orduko Hego Yemen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bigarren Mundua