Bigarren Federazioa
Bigarren Federazioa Segunda Federación | |
---|---|
Antolatzailea | Espainiako Futbol Federazioa |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 2021-22 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 90 (18 taldetako 5 multzo) |
Maila | 4 |
Igoera | Lehen Federaziora |
Jeitsiera | Hirugarren Federaziora |
Webgunea | www.rfef.es |
Bigarren Federazioa (gaztelaniaz: Segunda Federación) Espainiako futbol liga txapelketaren laugarren maila da, bigarren B maila desagertu eta 2021-22 denboraldian abiatu zena; oraindik ere bigarren B maila edo 2. B maila deitzen zaio maiz. Sorreran, RFEF Bigarren Maila (gaztelaniaz: Segunda División RFEF) zuen izena.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019-2020 denboraldian 2. B mailako 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa etenda gelditu zen. Igoera promozioak jokatu ziren eta ez zen jaitsierarik izan. 100 talde bildu zirenez 2020-21 denboraldian bi fasetan jokatu zen eta 100 talde horietatik lauk bigarren mailara igotzea lortu zuten. Hurrengo 36 taldeek eta bigarren mailatik jaitsitako laurek maila berria osatu zuten 2021-22 denboraldirako, Lehen maila RFEF hain zuzen ere. Gainerako taldeek eta Hirugarren mailatik igotako 54 taldeek RFEF bigarren maila osatu zuten, Espainiako futbol sistemako laugarren maila, Federazioaren ardurapeko bigarrena.
Lehia sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkaturiko 90 taldeak 18 taldetako bost multzotan banatu ziren, gertutasun geografikoaren arabera. Liga amaitzerakoan talde bakoitzeko txapelduna zuzen igoko da Lehen maila RFEF-ra eta multzo bakoitzean 2. eta 5. postuen artean geldituko direnek play-offak jokatu eta beste bost talde igoko dira.
Hirugarren mailara jaitsiko dira multzo bakoitzeko azken bost taldeak eta azkenetik seigarrenek jaitsiera play-offak jokatuko dituzte.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | I multzoa | II multzoa | III multzoa | IV multzoa | V multzoa |
---|---|---|---|---|---|
2021-22 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2022-23 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2023-24 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2024-25 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Bigarren Federazioko II. multzoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal taldeak 2025-26 denboraldian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal taldeak II. multzoan kokatu dituzte Errioxako eta Aragoiko hainbat talderekin batera.
Taldea | Hiria/Herria | Zelaia |
---|---|---|
Alaves B | Gasteiz | Ibaia |
Amorebieta | Zornotza | Urritxe |
Baskonia | Basauri | Artunduaga |
Beasain | Beasain | Loinaz |
Eibar B | Eibar | Unbe |
Gernika | Gernika | Urbieta |
Mutilvera | Mutiloa | Aranguren ibarra |
Real Unión | Irun | Stadium Gal |
Sestao River | Sestao | Las Llanas |
Tudelano | Tutera | Ciudad de Tudela |
Euskal taldeen partehartzeak Bigarren Federazioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025-26 denboraldia barne.
Taldea | Hiria/Herria | Zelaia | Denboraldiak |
---|---|---|---|
Gernika | Gernika | Urbieta | 5 |
Alaves B | Gasteiz | Ibaia | 4 |
Arenas | Getxo | Gobela | 4 |
Izarra | Lizarra | Merkatondoa | 4 |
Mutilvera | Mutiloa | Aranguren Ibarra | 4 |
Real Sociedad C | Donostia | Zubieta | 4 |
Tudelano | Tutera | Ciudad de Tudela | 4 |
Donibane | Iruñea | Donibane | 3 |
Sestao River | Sestao | Las Llanas | 3 |
Beasain | Beasain | Loinaz | 2 |
Eibar B | Eibar | Unbe | 2 |
Amorebieta | Zornotza | Urritxe | 1 |
Ardoi | Zizur Nagusia | El Pinar | 1 |
Barakaldo | Barakaldo | Lasesarre | 1 |
Baskonia | Basauri | Artunduaga | 1 |
Bilbao Athletic | Bilbo | Lezama | 1 |
Cirbonero | Zentroniko | San Juan | 1 |
Osasuna Promesas | Iruñea | Taxoare | 1 |
Peña Sport | Tafalla | San Francisco | 1 |
Real Unión | Irun | Stadium Gal | 1 |
Subiza | Subitza | Sotoburu | 1 |
Valle de Egüés | Eguesibar | Sarriguren | 1 |