Bihotz Sakratuaren eliza (Donostia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bihotz Sakratuaren eliza
Bihotz sakratuaren eliza donostia 001.jpg
Bihotz Sakratuaren eliza, Jesuitak, Garibai eta Andia kaleen kantoian.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′13″N 1°58′58″W
Historia eta erabilera
Irekiera1902
IzenaJesusen bihotz guztiz santu
Arkitektura

Bihotz Sakratuaren eliza, Jesuitak bezala ere ezaguna, Donostiako Erdialdean, Garibai eta Andia kaleen artean dagoen eliza da. Jesuiten jabetza honetan elizaz gain, komentua eta aretoak daude. Elizaren oina oktogonala da, 1870ean Antonio Kortazarrek leku berean eraiki zuen zirko-antzokiaren oin zirkularraren perimetroko hormetatik eraikia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza eta komentuak osatzen duten multzoa 1902an eraiki zen Madrilgo Juan Bautista Lázaro de Diego arkitektoaren zuzendaritzapean. Aurrealdea harlanduzkoa du eta konposizio klasizistari jarraitzen dio, detaile neorromantikoekin. Nabarmentzekoa da kupula gurutzatua. 1904ean sagaratu zen Jesusen Bihoatzaren omenez.

1970eko hamarkadan, frankismoaren azken urteetan, ospe handia izan zuten Herri Mezak eta bereziki Patxi Altuna jesulagunaren sermoiak.

Jesuiten elizaren eta komentuaren multzoan, izan zuen egoitza Herri Irratiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miguel Arsuaga, Luis Sesé: Donostia-San Sebastián: arkitekturako gidaliburua. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 1997.
  2. Isidoro Pinedo Iparraguirre: Andía esquina a Garibay: cien años de los Jesuitas en San Sebastián. Iglesia Sagrado Corazón, 2014.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]