Bikingoak Iberiar penintsulan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sarraldi bikingoak gogoratzeko estatua, Catoiran

Bikingoen espedizioak zenbait aldiz ailegatu ziren Iberiar penintsularaino.[1] Iturriak partzialak eta zaharkituak daudenez, zalantzan dago espedizioen kopurua eta egonkorrak zirenetz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabizikoa 844. urtean izan zen, noiz arabiar historialarien esanetan, kostaldetan bikingoen itsasontziak «itsas hegazti gorri-beltzaxka» moduan inurritzen ziren.[2] XII. mendeko Annales Castellani Recientores kronikan,[3] urte hartan Gijónen 54 drakkar lurreratu zirela eta gero Arousako itsasadarretik igo zirela esaten dute.[4] Ramiro I.a Asturiaskoak eskandinaviarrak Coruñan menderatu zituen. Hortik bikingoek omeiatarren eskuetan zeuden Lisboa, Cádiz eta Sevilla eraso zituzten.

Bikingoen espedizioak

858an, bikingoek Algeciras, Orihuela eta Balearrak eraso zituzten.[5] Negua Proventzan, Camargue eskualdean, igaro ondoren Arles eta Nîmes arpilatu zuten. 859. urtean, itzultzean Ebrotik igo eta Iruñea eraso zuten. Bertan Gartzea Enekoitz erregea bahitu zuten (859)[6]. 70.000 urrezko dinareko bahisari ordainduta aske geratu zen.[7][8]

XII. mendeko Historia compostelana izeneko kronikan 968an normandiarrek Galizia eraso zutela esaten dute:

« Gure bekatuak zirela eta, normandiarrek gure lurrera etorri eta Santa Eulalia de Curtisko eliza eta eskualdeko beste batzuk eraitsi zituzten; apaizak preso hartu eta armetan iragan zituzten; suak Eskriturak kiskali zituen, eta harriak berak erre zituzten.[9] »

Urte hartako Fornelosko guduan Sisnando Menéndez Santiagoko apezpikua hil zen eta inbaditzaileek eskualdea arpilatu zuten.[10] Dudon Saint-Quentingoa kronikariaren esanetan, hamazortzi herrixka suntsitu zituzten[9] eta urtebete eman zuten Galizian. Gonzalo Sánchez kondeak bikingoak menderatu eta Gunrød norvegiarra hil zuen.[11] Gunrødek ehun drakkar eta zortzi mila gudari zituen[12] Jakobsland (Jakueren lurraldea) arpilatzeko.[12]

Iturriak zalantzazkoak badira ere, bikingoek bitan[13] edo lautan[14] eraso zuten Iberiar penintsula. 843an, mendebaldeko Europako kostalde osoa- tartean Britainiar uharteak- arpilatu ondoren, Baionan ezarri zuten bere neguko kanpalekua.[15] Claudio Sánchez Albornozek, berriz, Ali ibn al-Athir kurduaren Al-Kāmil fī al-tārīkh edo Historia osoa aipatuz[15], negua Getarian edo Mundakan eman zutela esan zuen. Baina, al-magus deituak bikingoak baino paganoak esan nahi du.[15]

X. mendearen amaieran, bikingoek bigarren espedizio bat egin zuten, berriro Lisboa, (966), Santiago de Compostela (968), eta Al-Andalusko kostaldea (971) erasoz.

Beste adituek hiru fasetan banatzen dute bikingoen egotea Iberiar penintsulan:[16] lehendabizikoz, berriak eta esklaboak lortzeko «zeharkako erasoa»; bigarrenez, IX. mendeko (musulmanen eskualdeetan), X. eta XI. mendeetako (kristauen eskualdeetan) inbasioak; eta hirugarrenez kokalekuak.[16]

Edonola ere, Sánchez Pardoren esanetan, bibliografia aztertuta, iturriak eta ikerketak zaharkituak egoteaz gain, nahiko partzialak dira, misterio eta naturaz gaindikoari aipamenak eginez.[17]

Bikingoen erasoen kronologia eskualdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al-Andalus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikingoek 844, 889, 966 eta 971. urteetan eraso zuten Al-Andalus.[16] Orduko iturri nagusiak Ibn al-Qutiyya eta Ibn Idari arabiar kronikalariak ziren.[18][19] Kronikalariek bikingoei majus (paganoak), almajuzes, almozudes edo almonides (majusetik eratorritako hitzak)[20]) deitzen zieten edo, zehatzagoa, al-Urdumâniyyun (edo Nordumâni, latinezko Normanni, Nordmanni, Lordomanni, Lormanes edo Leodomanni hitzetatik eratorria[11]).

Algeciras
858-862: Bikingoak Loiratik 62 itsasontzietan atera ziren, Ragnar Lodbroken semea zen Björn Järnsida eta Hastein buruzagiak izanda. Jazirat al-Khadra (Algeciras) hiru egunez setiatu zuten eta meskitak eta medina erre zituzten. Algecirastarrek erasoari eutsi eta bi drakkar hartu zituzten. Handik Gibraltarko itsasartea ogaro eta Nekor (Rif) eta Balearrak eraso zituzten.[13] Itzultzean, Muhammad I.a Kordobakoaren itsas-armadak eskandinaviarrak menderatu zituen eta 20 itsasontzirekin[21] itzuli ziren 862an.[4][13]
Cádiz
Lisboa
  • 844: 80 eta 100 drakkarreko armadak Coruña utzi eta irailaren 17an[15] edo abuztuaren 20an[16][20] Lisboara heldu zen.
  • 966: Ekainaren 23an 28 itsasontzi Qasr Abi Danis-era (egungo Alcácer do Sal), heldu ziren. Itsas-guduan hainbat hildako izan ziren eta bikingoek preso asko hartu zituzten. Sevillatik atera zen itsas-armada musulmanak Algarven harrapatu eta presoak berreskuratu zituen.[20]
  • 971: Ekainean, hainbat drakkar kostaldetik gertu zeuden baina Al-Hakam II.a kalifaren itsas-armadak mendean hartu zituzten eta ezin zuten lurreratu. Fidagarria ez den iturri baten arabera, hurrengo urtean bikingoen itsas-armada lurreratu zen baino Tajoren bokalean menderatu zuten.[20]
Sevilla
  • 844: Bikingoek, Cádiz eraso ondoren, Guadalquivirretik igo eta irailaren 29an Isla Menorrera heldu ziren. Hilaren 30ean Coria del Ríoko biztanleak sarraskitu eta hiru egun geroago Isbiliya, islamiar Sevilla, hartu zuten.[16][23] Hurrengo sei asteetan zehar gertuko hiriak- Kordoba, Morón edota Constantina- eraso zituzten.[22] Azaroaren 11n, Tabladako guduan, Abd ar-Rahman II.a emirrak Sevilla astebetez setiatu zuten bikingoak menderatu zituen.[24] Guduan mila bikingo erori ziren eta Abd ar-Rahmanek laurehun preso exekutatu zituen.[20]
  • 859: Aurreko eraso ostean eraikitako gotorlekuak ez ziren nahikoak bikingoen sarrera eragozteko. Hauek hiria arpilatu eta Ibn Adabbas meskita (egungo San Salbador eliza) eraitsi zuten.
Levante

Asturiasko Erresuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Drakkar bat Catoiran
Gijón
  • 844: Abuztuaren batean 1 de agosto (iturri batzuen arabera, uztailaren 31n[24]), bikingoen ontziteria Gijóndik ikusi zuten. Ura lortzeko baino ez zuten lehorreratu.[15]
Coruña
Lugo
  • 844: Coruñan lehorreratu ondoren, bikingoek Chantada eskualdea eraso zuten.[15]
Santiago de Compostela
  • 970: Bikingoek berriro Galizia eraso zuten eta, denbora labur batez, Santiago de Compostela okupatu zuten.[20] Bikingoak bertan geratu ziren eta 971n, Rudesindo Mondoñedoko apezpikuak eta Gonzalo Sánchez kondeak gudu batean bikingoak menderatu zituzten, noiz Gundræd bera hil zen.[14] Apezpikua ere guduan hil zuten.[28]

Iruñeko Erresuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Arias Jordán, Cristina Incursiones Vikingas en la Península Ibérica.
  2. Allen Mawer, M.A. (1944) The Vikings Pleamar, Tucumán, Buenos Aires: Cambridge University Press 29 or..
  3. (Gaztelaniaz) Annales Complutenses Alcaláko Unibertsitatea.
  4. a b c Víkings Fundació "la Caixa" 87 or. ISBN 84-7664-335-7.
  5. Munis, H. (1950) «Contribution à l'étude des invasions des Normands en Espagne» Bulletin de la Société Royale d'Etudes Historiques II/1.
  6. a b Lagerquist, Lars O. (1997) Sveriges Regenter, från forntid till nutid Stockholm: Norstedts 24 or. ISBN 91-1-963882-5.
  7. a b Martínez Díez, Gonzalo (2007) Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus Madril: Marcial Pons Historia 21-23 or. ISBN 978-84-96467-47-7.
  8. Miranda García, Fermín; Guerrero Navarrete, Yolanda (2008) Medieval: territorios, sociedades y culturas Silex Ediciones 77 or. ISBN 8477371792.
  9. a b (Gaztelaniaz) Sancho, envenenado en Portugal.
  10. Morales Romero, Eduardo (1997) Os vikingos en Galicia Coruña ISBN 9788481216615.
  11. a b (Gaztelaniaz) Scheen, Rolf «Invasiones vikingas en la Península Ibérica» Militaria. Revista de cultura militar: 83.
  12. a b (Gaztelaniaz) Murguía, Manuel (1907) «La isla de Cortegada» Boletín de la Real Academia Gallega (Real Academia Galega) (14): 32-33.
  13. a b c Brøndsted, Johannes The Vikings Penguin Books 122 or..
  14. a b c d e f (Gaztelaniaz) Arias Jordán, Cristina Las incursiones vikingas en la Península Ibérica.
  15. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Prado, Fernando Vikingos en España y su expansión.
  16. a b c d e f g h i (Gaztelaniaz) Riosalido, Jesús (1997) Los vikingos en al-Andalus Al-Andalus Magreb: Estudios árabes e islámicos 5 335-344 or..
  17. (Gaztelaniaz) Sánchez Pardo, José Carlos (2010) «Los ataques vikingos y su influencia en la Galicia de los siglos IX-XI» Anuario Brigantino (33).
  18. A.A. Sommerville/R.A. McDonald, ed. The Viking Age University of Toronto Press 270-272 or. ISBN 978-1-44260-148-2.
  19. Melvinger, Arne (1955) Les premières incursions des Vikings en Occident d'après les source arabes Almqvist & Wiksell.
  20. a b c d e f (Ingelesez) Nicolle, David Moors against Majus Osprey Publishing.
  21. (Ingelesez) Hinds, Kathryn (2009) Vikings Marshall Cavendish 49 or..
  22. a b (Ingelesez) Kendrick, T. D. (2004) A History of the Vikings Courier Dover Publications 200 or..
  23. Martos Quesada, Juan (1998) «La invasión de Al-Ándalus» La aventura de la Historia Vikingos: los guerreros venidos del hielo 8 (95): 62-67.
  24. a b (Gaztelaniaz) Martín, José Luis Los adoradores del fuego en la Península.
  25. (Danieraz) Nors, Thyra (2015) Bodil ( - 1103) kvinfo.dk.
  26. (Gaztelaniaz) Historia de las islas atlánticas Xunta de Galicia 4-18 or..
  27. Velasco, Manuel (2005) Breve historia de los vikingos Ediciones Nowtilus 175 or. ISBN 84-9763-198-6.
  28. Ribot, Luis; Vandeón, Julio; Villares, Ramón (2001) Dos milenios en la historia de España: año 1000, año 2000 Madril: Sociedad Estatal España Nuevo Milenio 161 or..