Bikoizketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bikoizketa estudio bateko grabaketa gela eta soinu teknikariaren gela.

Bikoizketa zinemako edo telebistako lanetan jatorrizkoak diren ahotsak ordezkatuko dituzten ahotsak grabatzean datzan prozesuari deritzo, jatorrizko hizkuntza beste batengatik aldatuz, lan horren nazioarteko banaketa errazteko. Bideojokoen kasuan besterik gabe ahotsa gehietzea ere izan daiteke.

Zehazki, bikoizketa aktore baten jatorrizko dialogo-lerroen birgrabaketa bezala definitzen da, audio-kalitatea hobetzeko edo dialogo horren aldaketak adierazteko. Musika ere ordezkatua izan ohi da filmetan grabaketa bukatu ostean. Filmak, bideoak eta tarteka bideojokoak bertoko hizkuntzetan bikoiztuak dira nazioarteko merkaturako. Herrialde gehienetan zineman, telesailetan eta marrazki bizidunetan edo anime zein Manga generoetan egiten da bikoizketa.

Euskal Herrian, ETB 1 zein ETB 3 kateetan ohikoa da euskarazko bikoizketa, batez ere filmetan eta marrazki bizidunetan, azken urteotan bikoizketa berriek behera egin badute ere.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iratxe Goikoetxea: SOS eukarazko bikoizketa. 2012-03-12, Sustatu.eus