Biktimak euskal gatazkan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biktimak euskal gatazkan dira gatazka horren ondorioz indarkeriaren eta terrorismoaren erasana hurbiletik edo zuzenean jasan duten pertsonen multzoa. Lehen graduko biktimak milaka izan dira, baina desadostasunak daude horien sailkapenerako. Espainiako Gobernuaren zenbaketa ofizialak 6.045 pertsona identifikatu ditu "terrorismoaren biktima" kategorian, horiek jasotzen dituzte diru laguntza ofizialak; gainera, beste 8.000 biktima aitortu ditu zeharka kalteren bat jaso dutenen artean. GALen edo beste talde batzuen 46 biktima kanpoan utzi ditu (2015), «ETAren inguruarekin» lotura zutela argudiatuta.[1] Oro har, polizia elkarteek eta ETAren biktima elkarteek ukatu egiten diete "terrorismoaren biktima" deitura euskal talde armatuek eragin ez dituzten indarkeria politikoaren biktimei. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ere ukatu egin zien kategoria hori eta kalte-ordainak jasotzea GALek hildakoen senitartekoei 2019ko uztailaren 18an.[2]

Euskal gatazkako urraketen mapa (EAE, Eusko Jaurlaritza). Azken Txostena (2017)

Eusko Jaurlaritzak asko landu du gai hori eta, biktimen aintzatespenerako eta gizartea batzeari begira, irizpide orokor batzuk eman ditu biktimen tratamenduan: "ez nahasi, ez legitimatu eta ez baztertu".[3] Nafarroako Gobernuak agindutako txosten amaigabe batek agerian utzi duenez, 1975etik 1985era, eskuin muturrak 33 atentatutik gora egin zituen Nafarroa Garaian edo nafarrei.[4] 2018ko urtarrilean, Nafarroako Gobernuak eskuin muturraren eta poliziaren biolentzia dokumentatzeko ahalegina egin zuen foru agindu batez, baina Espainiako Gobernuak hori eragotzi zuen.[5] Nafarroako Foru Erkidegoan eta EAEn, indarkeria instituzionalaren biktimen legeek partzialki eta nekez egin ahal izan dute aurrera, instantzia judizial eta alderdi politiko espainiarrek helegiteak jarri ondoren.

Angel Berrueta, Madrilgo 2004ko atentatu jihadisten ondoko tentsioan polizia nazional batek Iruñean eraila

Ugari dira frankismoaren azken urteetan berriki arte manifestazioetan edo protestetan zauritu eta hildakoak Euskal Herrian. Hildako gehienek euskal gatazkarekin harreman zuzena izan arren, hildako asko ez ziren ENAMekoak. Are gehiago, sarritan protesta politikoak protesta ekonomiko, gizarte protestekin edo eta ekologikoekin nahasita zeuden. Ondorioz, hildakoak (eta eraildakoen jatorria) askotarikoak dira. ETAk garai batean Ertzaintzaren aurka jo zuen, hasieran Ertzaintzarekin liskarrak saihestu bazituen ere. Denbora aurrera joan ahala, Ertzaintzako arduradun batzuen aurka jo zuen, ETAren aurka egiten zutela adierazi eta gero. Eraso horiek gero eta orokorragoak bilakatu ziren.

Iñigo Urkulluren adierazpenak AVT elkartearen “Vivir sin miedo / Vivir con memoria” erakusketan (2019ko azaroa)
Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren omenezko ekitaldi instituzionala (2020ko urtarrila)

Eztabaida eta ekintza publikoaren ikuspegi murriztaile eta baztertzaile batez zenbait biktimak eta biktima elkartek hartu duten protagonismo politiko gero eta handiagoak polemika piztu du. Hori nabarmena izan da ezkerreko Espainiako Gobernuaren aldian (2019tik aurrera), herrialde horretako alderdi nazional-populistek gobernu horren aliantza sistema gogor eta iraunkortasunez kritikatzeko orduan. 2020ko urtarrileko zentsura moziorako biktimen auzia baliatu zen berriz ere, giro politiko garratza eta zalapartatsuaren erdian.[6]

Biktimei buruzko legeak eta aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an, urriaren 8ko 32/1999 Legea, Terrorismoaren Biktimekiko Elkartasunarena, onartu zen Espainian. 2011n, ETAk sueten iraunkor mugagabea eman urtean bertan, biktimei buruzko lege hauxe onartu zen: 29/2011 Legea, Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babestekoa. Lege horretan, debekuak ezartzen ziren terrorismoaren biktimentzat umiliagarri jotzen diren erakusgarri, ekitaldi eta adierazpenetarako.[oh 1] Bi urte geroago, ildo beretik, 671/2013 Errege Dekretua, irailaren 6koa, onartu zen, irailaren 22ko 29/2011 Legeko (Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babestekoa) Erregelamendua onartzen duena.

Espainiako Auzitegi Nazionalaren eraikina (Madril)

2016ko uztailean 12/2016 Legea onartu zen EAEn, Polizia Abusuen Biktimei buruzko Legea deituraz ere ezaguna, 1978 eta 1999. urte arteko epeari buruzkoa.[7] 2021eko ekainaren 26an, Eusko Jaurlaritzak aitortza eman zien polizia indarkeriaren diktadurako eta trantsizioko 35 biktimari (1960-1978); 1985eko Zabaltza kasuaren inguruan, hiru pertsonaren torturak ere aitortu zituzten. Biktimek, ordea, adierazi zuten "urraketa guztiak salatu arte egin behar d[el]a lan";[8][9] izan ere, 2019ko uztailaren 19an, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ukatu egin zizkien kalte-ordainak talde parapolizialen atentatuetan hildako sei biktimaren senideei, Espainiako Auzitegi Nazionalak egin bezala, «indarkeriazko ekintzak egiten dituen erakunderen batekin harremana» dutelakoan, ETAkoak zirelakoan, alegia, hori inoiz frogatu ez zen arren.[10] Estatuak 106.000 euro erreklamatu zizkien 2022ko maiatzean estatu terrorismoz eraildako biktimen senitartekoei auziaren kostuengatik.[11]

2022ko otsailean jakinarazi zenez, 1.200 pertsonak egin zituzten 12/2016ko Legean aurreikusitako kategorietan aitortuak izateko eskaerak, eta 562 ebatzi ziren.[12] 2021ean eta 2022 hasieran azaleratu zenez, Guardia Zibileko talde batzuek 12/2016 Legeari iruzur egiteko ahaleginak egin zituzten, beren burua era horretako biktima gisa aurkeztuz; Eusko Jaurlaritzak, berriz, baztertu egin zituen era horretako 460 eskaerak.[13][12]

2015eko martxoaren 26an, Nafarroako Parlamentuak Polizia Indarkeriaren Legea onartu zuen, 1951 eta 1978 arteko epeari buruzkoa, UPN eta PPren oposizioaz eta PSNren abstentzioaz; nazioarteko jurisprudentzian eta estandarretan oinarritu zuten.[14] 2019ko martxoan, Polizia Abusuen Biktimak Aitortzeko Legea onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, 2015ean onartutako legea Espainiako Konstituzio Auzitegiak baliogabetu ondoren. 2019ko lege horrek izaera administratiboa zuen eta epai judizialak kontuan hartuko zituen. UPNk eta PPk aurka bozkatu zuten, eta PSNk abstentziora jo zuen.[15]

2021eko maiatzaren 18an, Espainiako Konstituzio Auzitegiak atzera bota zuen 2019ko martxoaren 19an Nafarroa Garaiko parlamentuak onartutako Polizia Abusuen Biktimen Arretari buruzko 16/2019 Foru Legearen kontra Vox eta PP alderdiek aurkeztutako errekurtsoa.[16] 2022ko ekainaren 23an, Nafarroako Parlamentuaren erabakiz eta Navarra Sumaren aurkako botoaz, kalte ordain eta osasun asistentzia gaietan, berdindurik geratu ziren polizia indarkeriaren eta eskuin muturreko taldeen biktimak legez terrorismoaren biktima kategoria zutenekin.[17] 2022an, Espainiako Gobernuak Sekretu Ofizialen Legearen aurreproiektua jarri zuen abian, Foro Sozialak etsigarritzat jo zuena, erreklamatuz informazioa eskuratzeko irizpide bakarra egiaren bilaketa izatea, hala nola estatuak eragindako desagerpen behartuetan; izan ere, Espainian, egiaren bila, ETAren biktimek informazio erreserbatu historikoa eskuratzeko laguntza dute Auzitegi Nazionalaren bidez, baina ez estatuak eragindako desagerpen behartuen senitartekoek, Foro Sozialak 2022ko abuztuan salatu zuenez.[18]

Biktimen tipologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonen gaineko ondorioen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal gatazkaren neurria emateko, ohikoa izaten da hildakoen kopurua ematea. Zenbatespenak askotarikoak dira, eta ez dago adostasunik hildakoak zehazteko orduan. Argituz GKEak hildakoen eta beste giza eskubideen urraketaren biktima guztien kronograma eman du.[19] ETA eta euskal talde armatu abertzaleek eragindako 829 hildako kalkulatu dira 1968tik, ETAk hilketak egiteari ekin zionetik, gehienetan espainiar funtzionarioak edo Espainiako estatuaren segurtasun indarrak. Kopuru hori Espainiako Gobernuaren hildako kopuru ofiziala da.[20]

Giza Eskubideen Europako Auzitegia
Guardia Zibilaren kontrako eraso hilgarria Ispasterren

Aldiz, espainiar kazetek eta, bereziki, ETAren biktima elkarteek gehiago eman dituzte: Vocento korporazioko El Correo egunkariak 855 eman ditu;[21] antzeko bidetik jo du Madrilgo El País egunkariak (Prisa), 854 hildako biktima aipatuz.[22] ETAren biktima elkarteek 858raino igo dute hildakoen zerrenda kopurua.[20] Kontuan izan behar da, bestalde, espainiar hedabide gehienek ia 2020 arte irmo babestu zutela Begoña Urrotz titiko umea izan zela ETAren lehen hildakoa (1960ko ekainean),[20] DRILek egin bazuen ere.[23]

Kontrako aldean, estatu terrorismoz, segurtasun indarren bidez edo askotariko talde armatu paraleloz hildakoen kopuruan, askotarikoagoak dira interpretazioak. Espainiar iturri ofizialek egin duten aitorpena oso txikia izan da. BVE edo GAL talde armatu parapolizialek eragindako hildakoak indarkeriaren hildakotzat aitortuak izanagatik, ez dira terrorismoaren biktimatzat onartuak izan, eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ontzat eman zuen Espainiako estatuak hildako horien senideei kalte ordainik ez pagatzea, hilak "ETAko kideak" zirelakoan.[24] 2021eko apirilaren 8an, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berretsi egin zuen doktrina hori, Espainiak Josu Muguruza Espainiako Kongresurako hautetsiaren senideei eta Xabier Perez de Arenazaren alargunari zein alabari kalte-ordainak pagatzea ukatuz, ETArekin loturaren bat izan zezaketelakoan, hori ebatzi zuen epaiketarik izan ez zen arren; Muguruza etakidea izan zen lehenago. Berdin ebatzi zuen hilabete lehenago, Jesus Mari Ijurko HBko kidea zenaren alargunari eta alabei buruz.[25]

Etxerat euskal presoen senitartekoen elkarteak espetxeetara bidean hildako 16 pertsonaren aitortza eskatzen du, presoen sakabanaketa politikaren biktimatzat.[26] 2021eko maiatzaren 18an, Etxerat eta Egiari Zor elkarteek balorazio zabalago bat egin zuten, espetxe politikaren biktimak oro har aitortzeko erreklamatuz, eta hildakoen artean 35 euskal preso eta senide zenbatuz.[27] Zenbatespen ofizialen aurrean, Euskal Memoria Fundazioak 500 hildako kalkulatu ditu estatuaren biktimetan, horietatik % 49,2 inongo talde edo elkarte politiko edo armatutako kide ez zirenak. Hildako horietatik guztietatik, ia erdia (% 46,2) Espainiako estatuaren segurtasun indarrek eragin zuten; hildakoen % 16,8a, berriz, BVE, GAL edo beste talde armatu batzuei egotzi zaie.[28]


Euskal gatazkako biktimei buruzko grafiko eta datuak
Iturriak: (1) Kopuru osoetarako (842 hildako), Emilio Lopez Adan Beltza in Argia/Larrun.[29] (2) Urtekako bilakaerarako, Paconi in Wikimedia Commons.[oh 2]
Iturriak: (1) Kopuru osoetarako (842 hildako), Emilio Lopez Adan Beltza in Argia/Larrun.[29] (2) Urtekako bilakaerarako, Paconi in Wikimedia Commons.[oh 2]

Desagertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oposizioko kideak desagerraraztea identifikatu izan da hainbat erregimen autoritariotan izua eta sufrimendua zabaltzeko modu gisa. Espainian, hasiera batean ustez ETA edo beste euskal talde politiko eta armatuetakoak ziren pertsona desagertu batzuk hilda agertu ziren denboraren joanean, hala nola Lasa eta Zabala, edo Mikel Zabaltza. Era horretako beste kasu batzuetan, gorpuak egun batzuetara, asteetara edo hilabeteetara agertu ziren: Jesus Maria Gonzalez Tuitero eta Jose Luis Martinez, Bernardo Bidaola, Joserra Asua, Jose Luis Salegi Txipi eta abar. Beste kasu batzuetan, berriz, gorpuak ez dira agertu. Zantzu irmoak daude estatuari lotutako agenteek eraman zituztela aurrera desagerrarazte horietako asko, baina litekeena da beste batzuk ETAk edo haren inguruneak egin izana.[30] Foro Sozialak hamalau pertsona dokumentatu ditu desagerraraziak Euskal Herrian bizitako gatazkari loturik, ustez estatuak eragindakoak, neurri desberdinetan.[18]

Lehendabiziko desagerpenak Espainiako Trantsizio aldian hasi ziren, 1973an. Martxoan, Irunen bizi ziren jatorri galiziarreko hiru langile, Jose Humberto, Jorge Juan Garcia eta Fernando Quiroga, desagertu ziren; dirudienez, ETAk edo euskal iheslariek poliziarentzat lan egiten zutelako susmoa zuten, eta horregatik hil zituzten.[30] Urte batzuk geroago, 1976ko ekainean, Annie Intxauspe eta Patrick Ly Donibane Lohizunen desagertu ziren, segur aski ETAren hurbileko zirkuluek desagerrarazi eta hilak, poliziaren salatariak zirelakoan, Iñaki Egaña historialariaren iritziz.[30][oh 3] Hurrengo hilabetean, Eduardo Moreno Bergaretxe ETAko Kultura Frontekoa eta polimilien ideologo nagusietako bat desagertu egin zen. Hipotesi nagusia da Espainiaren agindupeko italiar neofaxistek hil zutela; Lopez Adan militante historiko eta euskal gatazkaren ikertzailea, ordea, kritiko agertu da Ezker Abertzaleko historiografiarekin, ETAk hil izana baztertu duelako.[30]

Jean-Louis Larreren argazki potreta

1979ko maiatzaren 15ean, misterio handiz jantzitako desagerpen bat izan zen: Tomas Hernandezena. Hori ere estatu arteko mugaren testuinguruan gertatu zen, Hendaian. Zaragozakoa jaiotzez (1911), Espainiako Gerra Zibilean zutabe anarkista bateko kide izan zen eta, Parisen biziagatik, Hendaian pasatzen zituen udak. Bada, egun horretan, hiru pertsonak bahitu zuten. Askotariko hipotesiak eman dira haren heriotzaz, eta Espainiako agenteek nahastuta hilarazi zutela da nagusietako bat.[30] Urte batzuk geroago, 1980ko ekainaren 11n, José Miguel Etxeberria Naparra ETA eta Komando Autonomo Antikapitalistetako erakunde armatuetako kidearen aztarna galdu zen Ziburun. 2016tik aurrera, familiak eta zenbait aktibistak zein adituk ahaleginak egin dituzte miaketa berrien bidez Etxeberriaren gorpuaren bila, baina alferrik.[31]

Jean-Louis Larre Popo, Iparretarrak euskal erakunde armatuko militantea izan zen eta, 1983ko abuztuaren 7an polizia frantsesarekin izandako tiroketa baten ondorioz, jendarme bat hil egin zen. Larrek ihes egin zuen, baina ez zen gehiago kausitua izan. Iparretarrak erakundeko taldekideek Frantziako estatuko aparatuei egotzi diete haren desagerpena. Artean, irekita daude gorpua xerkatzeko lanak.[30] Garai honetako beste kasu eztabaidagarri bat Mikel Lejarza El Loborena da. ETA barneko sator arrakastatsuena izan zen, poliziarentzat salatari lanak egin zituena erakundearen barnetik bertatik. Xabier Makazaga gaiaren ikertzaileak uste du Espainiako Poliziak hil zuela; Egañaren eta kasuaren ikertzaile gehienen iritziz, ordea, Lejarza artean ere bizirik legoke.[30]

Presoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalkulatu da 1958an hasi eta 2020 arte 9.023 euskal herritar pasa direla kartzeletatik motibazio politikoengatik, bi herenak Francoren diktaduraren ondoren.[32] Urteen poderioz, handituz joan zen Francoren diktadura aldian motibazio politikoko ekintzengatik atxilotutako presoen kopurua. Horien amnistia aldarrikapen bihurtu zen. Horretarako, bi amnistiaren aste antolatu ziren 1977an, errepresio eta odoletan itoak. 1978ko amnistiaz, euskal herritarrez hustu ziren, une batez, kartzelak. Dena den, berehala hasi ziren atxiloketak berriz, lege antiterroristaren pean gehienetan. Preso horiek ehunka izaten hasi ziren. Orduan, preso gehienak elkarrekin espetxeratzen ziren espetxe gutxi batzuetan. Herrera de la Mancha era horretako espetxe bat izan zen, euskal presoei bereziki zuzendua. 1981eko abenduan, 176 presok gose greba batean hartu zuten parte, eta 1983ko abuztutik euskal presoen kolektiboak gose greba hartu zuen borrokarako bitartekotzat, EPPKren arabera.[33] Hainbat gose greba etorri ziren hurrengo urteetan. Euskal Memoria Fundazioak euskal presoen hamar suizidio identifikatu ditu, horiek espetxeko baldintza gogorrei lotuz tartean Igor Gonzalez Sola (2020); beste bi gehiago zenbatu ditu espetxeratzea saihesteko modu gisa, tartean dela Unai Salanueva intsumitua (1997an hila). Beste zortzi euskal preso espetxeko baldintza bortitzen ondorioz hil ziren, azkena Arkaitz Bellon iruindarra (2014); Fundazio berberak beste hamasei pertsona identifikatu ditu behin-behineko askatasunean edo kartzelari lotutako arrazoiek hilda.[34]

EPPK-k 2008an ateratako kartela; bertan, 733 euskal preso agertzen dira
Presoen giza eskubideen aldeko manifestazioa Bilbon (2014ko urtarrila)

Aldiz, 1987tik aurrera, PSOEren Espainiako gobernuak urruntze eta sakabanatze politika bati heldu zion, presoak bakartuz ahal zuen guztietan, "ETAren presioa" galaraztearren. Horren lehen giza ondorioa senitartekoek bisitak egiteko errepide bidaia luzeak egin behar izatea izan zen, familien idortze ekonomikoa eta senideen istripuak zein heriotzak ugarituz. 90eko hamarkada hasierarako, terrorismo delituen arabera espetxeratutako euskal presoak bostehundik gora ziren. 90eko hamarkadaren amaieran ia 700 preso izatera heldu ziren. Ezker abertzaleko linea nagusiarekin bat zetozen presoak EPPKn elkartu ziren. Aldiz, Espainiako Barne Ministerioak eta espetxe instituzioek damutzearen eta birgizarteratzearen bidea zabaldu nahi izan zuten, preso horien artean zatiketa zabaltzeko, Langraizko bidea deitua.

Kontrako aldean, arauz kontra jokatu zuten estatuaren askotariko eragileetako kideak, izan legez kanpokoak, izan legezkoak, nekez heldu ziren espetxeetara inoiz, edo gutxitan eta berandu, urte gutxi batzuk preso egoteko, hala nola Enrique Rodriguez Galindo jenerala edo Jose Barrionuevo ministro ohia. Bestalde, "Dena da ETA"ren doktrina juridiko-politikoaren pean, ETArekin zuzeneko edo batere loturarik ez zuten kultura eta politikako hainbat pertsona hasi ziren atxilotzen eta kartzelara sartzen, sare bereko partaide zirelakoan eta "ETAren helburuekin bat etortzeak" balio juridiko inkriminatzailea hartuz. Buruzagi ezagunak kartzelan bukatu zuten XXI. mendean, adibidez, Arnaldo Otegik.

Espetxeratutako euskal ekintzaile politikoen eta haien senitartekoen alde, Senideak elkartea sortu zen 90eko hamarkada hasieran. Gero, Etxerat sortu zen. Sakabanaketaren amaiera, preso gaixoen kaleratzea eta kondenaren hiru laurdenak bete dituzten presoen askapena elkarte horien aldarrikapen nagusi bihurtu ziren. Erreklamazio horiek eztabaidagai politiko tirabiratsu bihurtu ziren, bereziki PPk eta ETAren hainbat biktima elkartek horiek ez onartzea beren ekimen politikoaren bandera bihurtu zutenean, "ETAri amore ematea" zelakoan.

2006an, Espainiako Auzitegi Gorenak Unai Paroti eta ETAko beste euskal presoei zuzendutako Parot doktrina ezarri zuen;[35] hilabete batzuk lehenago, urte bereko otsailean, López Aguilar PSOEko Justizia ministroak adierazia zuen "preso etakiderik kartzelatik ez irteteko inputazioak" fabrikatuko zituztela.[36] 2010 eta 2011ko su-etenaren ondoren, Sarek eta euskal presoen aldeko elkarteek sakabanaketak eta "salbuespen neurriek" indarrean jarraitzen dutela salatu dute. ETAren mugimenduak mugimendu, 2010etik aurrera handituz joan zen Euskal Herritik 300 km eta 900 km artean edo urrunago zeuden presoen kopurua, % 60 baino gutxiago izatetik 2015ean ia % 70 izateraino. Urte horretatik 2018ra, artean, presoen % 60tik gora zeuden 300 km edo urrunago.[37] ETAren behin betiko su-etenaz geroztik, euskal presoen giza eskubideen aldeko elkartasun mugimendu handia piztu zen, manifestazio handiak eginez.

Torturatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Tortura Euskal Herrian»
Torturaz hil ondoko Joxe Arregiren argazkiak; agintarien debekuaren kontra atera ahal izan ziren

Torturak leku itxietan gertatu ohi dira Euskal Herrian eta Espainian, Espainiako segurtasun indarren eskuetan, Guardia Zibila, Polizia Nazionala, baita neurri txikiagoan Ertzaintza ere, eta ezkutuan praktikatu dira. Ondorioz, zaila izan da horien identifikazio objektiboa. Espainiako Estatuak hainbat aldiz jaso ditu nazioarteko erakundeen ohartarazpenak eta kondenak tortura ez ikertzearren eta torturaren kontrako protokoloak ez betetzearren. Torturak Francoren diktadurako ohiko elementua izan ziren, eta 50-60ko urteen errepresioan indarrez berragertu ziren. 2012an, Nazio Batuek baieztatu zuen Espainiak Torturaren Aurkako Hitzarmena urratu zuela.[38] 2023ko uztailean, Nazio Batuek zuzenean kargu hartu zioten Espainiako estatuari tortura ez ikertzearren.[39]

1962ko Eguberrian, Vicente Lertxundi euskal aktibista politikoa atxilotu eta torturatu zuten, eta espetxeko funtzionarioek jipoi batez hil zuten. ETAren lehen hildako biktima planifikatua (1968ko abuztuan) Melitón Manzanas polizia komisarioa izan zen, torturatzaile ezaguna, Gestaporekin horretan trebatua. 1968an, Jesus Muñecas kapitainaren eskuetan Andoni Arrizabalaga ondarroarrak jasotako torturen berriak zirrara zabaldu zuten Euskal Herrian, baita Itziarren semea Telesforo Monzonen abesti ezaguna inspiratu ere.[40] Nafarroa Garairako ikertutako 1960-1978 aldian, "tortura sistematikoa eta orokortua" zen.[41]

Ion Arretxeren testigantza (Mikel Zabaltza kasua)

Estatuaren segurtasun indarrek praktikatutako tortura salaketak areagotu egin ziren 70 eta 80ko hamarkadetan, Lege Antiterroristaren pean, eta sistematikotzat jo zituen Amnistia Internazionalak.[42] Euskal Herrian ezagun egin zen Joxe Arregiren kasua, Madrilen 9 egunez torturatua izatean hildakoa.[43][44][45] Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelean ugari izan ziren tortura salaketak Rodriguez Galindo koronela bertako buruzagi zela. Kuartel hori 80 hamarkadako Mendebaldeko Europako tortura zentro handientzat jo izan da.[46] Juan Alberto Belloch PSOEko Espainiako Justizia eta Barne ministroak berak Galindo babestu eta sustatu zuen, torturatzen zuela jakitun izan arren, adierazi zuenez.[47]

Amnistia Internazionalak euskal gatazkaren testuinguruan 80ko hamarkadan torturaren erabilera sistematikoa zela aitortzeko erreklamatu dio Espainiako gobernuari. 1977tik 2003ra 5.300 tortura salaketa izan ziren Espainiako segurtasun indarren kontra.[48] Memorian lan egin duten zenbait talderen arabera, 10.000 pertsona inguruk jasan dituzte torturak 1968tik.[43] Eusko Jaurlaritzaren aditu talde batek, EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuaren (IVAC-KREI) parte-hartzeaz, euskal herritarren 4.113 kasu egiaztatu zituen (1960-2014), askotariko poliziek eraginda.[49] Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikerketak, Nafarroako Gobernuak diruz lagunduak, azaleratu du 1979tik 2015era 676 biktimaren salaketak identifikatu ditu Nafarroan Garaian, Euskal Herrirako guztira 1960tik 2015era gutxienez 5.181 tortura eta tratu txarren kasu zenbatuz, horietatik 1.068 Nafarroa Garaian[50].

Carlos Trenorrek, Euskal Memoriarekin batera, 6.000 kasutik gorako kalkulua eman du Euskal Herri osoan.[51] Nazioarteko aditu talde batek 1982tik 2010 arteko Euskal Herriko 45 tortura testigantza aztertu zituen Istanbulgo protokoloaren arabera 2014an plazaratutako txostenean; horren arabera, erdiek erabateko sinesgarritasuna merezi zuten, testigantzen herenak oso sendoak ziren, eta % 15 sendoak.[52] Egiari Zor elkarteak torturaren 336 biktima identifikatu ditu Ertzaintzak eraginda, eta horiek aitortzeko erreklamatu Eusko Jaurlaritzari.[53]


« Tortura izan da Espainiako eta Frantziako estatuek Euskal Herriaren askatasunaren alde borroka egiten dutenen aurka hasieratik bukaera arte erabili duten metodo nagusia. »

Mikel Albisu, "Mikel Antza", idazlea eta ETAko buruzagi ohia[54]


2020ko abenduan, Parisko Dei Auzitegiak uko egin zion Iratxe Sorzabal Espainiara estraditatzeko laugarren euroagindu bati, ontzat hartu zuenean Espainian torturak jasan ahal izan zituela. Ebazpen horrek ez zuen aurrekaririk Frantziako Justizian.[55][56] Espainiako estatuak beti ukatu izan du torturaren ohiko praktika, eta tortura salatu duten gizarte eragileei ETAzale deitu izan zaie.[52] Giza Eskubideen Europako Auzitegiak zortzi bider kondenatu zuen Espainiako estatua tortura ez ikertzearren 2016an;[57] 2022an, Auzitegi horrek 11 sententzia eman zituen Espainiaren aurka torturari lotutako gaiak zirela eta.[58] Luzaroan, Espainiako gobernuek eta prentsak tortura salaketak faltsuak zirela adierazi dute, salatzaileek "segurtasun indarren irudia zikindu" nahi zutelakoan.[oh 4] Hargatik, 2022ko otsailaren 26an Foro Sozialak eman datuen arabera, une horretan espetxean ziren motibazio politikoko euskal presoen %55ek torturak jasan zituzten, 171tik 95ek, eta Foroak premiazkotzat jo zuen torturaren ondorio juridikoak «berrikustea».[58]

Erbesteratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal gatazkari lotuta, herritar ugarik deserriko bidea hartu zuten, segurtasun indarren, Espainiako auzitegien aginduen edo mertzenario talde armatuen ekintzatik ihesi. EIPK Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren arabera, hirurogeiko hamarkadatik 2.500 euskal herritarrek ezagutu dute deserria motibazio politikoei lotuta; deportatuak, berriz, 74 izan dira. 2018an, artean, haietako asko atzerrian ziren, eta batzuk gaixorik. 2018an, guztira 70 iheslari geratzen ziren mundu osoan sakabanaturik, eta haietatik 14 deportaturik; 84 erbestean hi dira.[59][60] Iheslari gazte batzuk Frantzian, Belgikan eta Ipar Euskal Herrian errefuxiatu ziren 60ko hamarkadatik aurrera; 70eko urteetan eta 80koen hasieran Frantziako estatuak onartu egin zuen haien presentzia Frantziako lurraldean.[61]

Joseba Sarrionaindia idazlea, torturatua, kartzelatua eta iheslaria 1985eko uztailetik (Kuba, 2016)
Txetxu Urteaga Azkoitiko deportatua, 40 urtez etxez kanpora, Venezuelan hila (2020)

1983ko abenduaren 20an, Felipe Gonzalez presidenteak Espainiatik eta François Mitterrand presidenteak Frantziatik adostu zuten Frantzian atxilotutako ETAko kideak horiek hartzeko prest agertzen ziren hirugarren herrialdeetara deportatzea; berehala errefuxiatu estatutua kendu zitzaien euskal iheslariei,[62] legez bestela.[63] Hurrengo urteko abuztuan, Gonzalez eta Pierre Joxe barne ministro frantsesa elkarrekin bildu ondoren, Frantziak Eugenio Etxebeste Antxon, ordu arteko ardura goreneko etakidea, Dominikar Errepublikara deportatu zuen espainiar presidenteari men eginez.[62] 1985ean, Frantziak deportatuei harrera egiteko prest zeuden bi herrialde gehiago aurkitu zituen: Cabo Verde eta Ecuador.[62] 1986an gobernua aldatu zen Frantzian, baina Frantziaren deportazio politika ez zen aldatu, areagotu baizik: Frantziak ETAko buruzagi Domingo Iturbe Txomin deportatu zuen Gabonera eta gero Aljeriara, Espainiaren atsekaberako.

Lekualdaketa horren asmoa Espainiako gobernuaren eta ETAren arteko negoziazio batzuetan Txomin solaskide aritu ahal izatea zen, baina ETAko burua luze gabe hil zen. Trukean, Antxon garraiatu zuten Aljeriara Espainiarekin elkarrizketak izateko. Negoziazio horiek hasi ziren, baina handik gutxira espainiar agintariek Santiago Arrozpide Santi Potros atxilotu zuten, atxiloketa ugariko sarekada batean: 60 pertsona, eta 100 helbideren miaketa; bada, horietatik hamabi Aljeriara deportatu zituzten, eta hiru, berriz, Venezuelara.[62][oh 5] 1989an negoziazioak hautsi egin ziren, eta Gonzalez presidenteak etakideak deportatzeko exijitu zion Aljeriari, baita gobernu horrek Madrilgoaren esana bete ere, 27 etakide beste herrialde batzuetara kanporatuz.[62]

Erbesteratu askok hamarkadak eman dituzte kanpoan gaurdaino. Alfontso Etxegarai plentziarra, Lemoizko zentral nuklearrari eraso egin ondoren 1977an ihes egin eta 1985ean atxilotua izan eta gero Sao Tome eta Principe eta beste herrialde batzuetara deportatua izan zen; Etxegarai 2019an itzuli zen etxera.[63] ETA desegin eta bi urtera, Txetxu Urteaga azkoitiar deportatua Venezuelan hil zen 2020ko apirilean 40 urteko deserriaren ondoren; 40 urte atzerrian eman ondoren ere, 2020ko azaroan Belgikak Jaione Jauregi iheslaria estraditatu zuen Espainiara, baita espetxeratu ere 1981eko atentatu bat leporatuta.[64][65] 2021eko martxoaren 22an iragarri zen Joseba Sarrionaindia idazlea Euskal Herrira itzuli zela, 40 urteko erbestearen ondoren.[66]

Euskal Herritik alde egindakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETAren beldur badira euskal herritar batzuk Euskal Herritik alde egin dutenak. Arrazoi ezberdinak izan dituzte Hego Euskal Herritik alde egiteko: batzuetan zerga iraultzailea ez ordaintzeko izan da, bere segurtasuna arriskuan ikusteagatik, kale borrokaren ondorioz beraien jabetzak galtzearen beldur edo besterik gabe, ENAMeko kide batzuen aldetik sentitu izan zuten presioaren ondorioz. Inoiz ez da egin honi buruzko ikerketa serio bat baina ezagunak diren batzuk alde egin zuten goian aipatutako arrazoiren batengatik. Horien artean badira musikariak (Imanol Larzabal), historialariak (Txema Portillo) eta zenbait enpresaburu eta kazetari, besteak beste.

Guardia zibila eta polizia nazionalen kasuan ez dira gutxi alde egin zutenak edo alde egin nahi izan zutenak,[67] nahiz eta Hego Euskal Herriko soldata dezente handiagoa izan[68]. Garai batean besteak beste "Iparraldeko sindromea" izena eman zioten egoera honi nahiz eta orokorrean gai tabu bat izan Espainiako Gobernuak ezin zuelako ofizialki onartu espainiar polizia ezberdinek ETAren ekintzen beldur zirela.[69] Alderdi Popularrak 300.000 pertsonako kopurua eman izan du,[70] baita adierazi ere (AVT elkarteak bezala) ustezko erbesteratu horiek EAEn eta Nafarroan bozkatu ahal izan behar zutela; batzuek boto iruzur ahalegin handitzat jo zuten hori.[71][72] Ermuko Foroarentzat 383.700koa da "ihes egindako exiliatuen" multzoa. Kontuan hartu behar da azken datu hori Ibarretxe Planaren garaian eman zutela eta, esan zutenez ere, gehienek Juan José Ibarretxe lehendakaria zenean egin zuten "ihes".[73] Zaitu elkarteak ETArengatik pertsekuzioa, mehatxuak eta erbestea jasan dutenen aldeko elkartea da, eta 45.000-60.000 pertsonak alde egin dutela estimatu du.

Kopuru horietatik urrun, Josu Ugarte Bakeaz EAEko giza eskubideen elkarteko zuzendariak 9.000 pertsona identifikatu ditu Hego Euskal Herritik alde eginda 1993tik 2008ra; are, 2011ko ETAren behin betiko su-eten arte "beharbada beste milaka batzuk joan" omen ziren; izan ere, Ugartek adierazi du 10.000-15.000 enpresaburuk jasan zutela ETAren estortsioa, eta euskal ekonomiari larriki eragin ziola.[72][74] Ikerketa sendoenen arabera, berriz, alde egindako pertsona kopuruari buruzko datuak irrealak dira; izan ere, lekualdaketa horiek 1950etik 1980ra egungo EAEra heldu ziren ehun milaka espainiar migratzaileen itzulerako mugimendu demografikoen ondorioa dira, eta egiatzat baino, egia-ostetzat jo dituzte ustezko deserri horiek. Horrek ez du esan nahi giro toxikoak bultzaturik jendea EAEtik joan ez zenik, 90eko hamarkadan Ezker Abertzaleak "sufrimendua gizarteratzea" erabaki zuenean, edo lanbide aukera hobeen bila.[75]

Lege estatus eta baldintzen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETAren eta euskal talde armatuen biktimak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuko kidegoen eta talde paraleloen biktimak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

22ko urtarrilaren 14an, Foro Sozialak eskatu zuen estatuaren indarkeriaren biktimak diskriminaturik daudela, eta pausoak eman behar zirela bazterketa hori gainditzeko.[76] Hil bereko 26an, berriz, egiaren batzorde bat eratzeko proposatu zuen, Estatuaren indarkeriaren indarkeria kasu guztiak argitzeko.[77]

Argitu gabeko eta zalantzazko atentatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduaren 5ean argitaratu zen txostenean, 220 atentatu argitu gabe zeudela aipatzen zen. Izan ere, 1960tik 2014ra ETAk eta talde parapolizialek hildako ehunka biktimen kasuak argitu gabe zeuden oraindik. Bestalde, GAL eta BVEren atentatuen datu ofizial nahikorik ez zegoen.[78] Gainera, zalantzak zeuden 45 kasu edo atentatu sailkatzerako orduan (guztira, 52 biktima).[79] Atentatuak argitzen laguntzeak erabilera politikoa hartu zuen, Ciudadanosek, PPk eta Voxek 2021eko urrian EH Bilduri hori exijitu ziotenean, Espainian zilegitasun politikoa izan nahi bazuen.[80]

2018an, Amnistia Internazionalak ETA erantzule egin zuen argitu gabeko atentatuak argitzen laguntzeko, biktimek egia, justizia eta erreparazioa erreklamatzeko zuten eskubidean oinarriturik. Aldi berean, Espainiako estatuari erreklamatu zion ETAren abusuei buruzko informazio zehatz eta banakatua emateko, eta atentatuen egoera prozesala biktimei argitzeko, hamabi kasutan behintzat gertatzen zena.[81] Espainiako Auzitegiek utzikeria agertu dute askotan estatuari lotutako indarkeriaren aurrean; zehazki, Nafarroa Garaian, auzitegi horiek argitu gabe eta inpunitatean utzi zituzten talde parapolizialek 1975etik 1985era egin 80 atentatu, batzuetan Espainiako segurtasun indarren parte-hartzeaz eta laguntzaz.[82]

Biktima elkarteentzako aurrekontuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Barne Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, era horretako elkarteak finantzatzeko deialdiak egiten dituzte urtero, baina baita beste erakunde publiko batzuek ere. Adibidez, 2020ko urrian, Madrilgo Gobernu autonomoak 300.000 euro bideratu zituen «terrorismoaren biktimen, haien senitartekoen edo biktimekin bizi diren pertsonen interesak ordezkatu eta aldeztea helburutzat duten elkarteentzat».[83] Espainiako Barne Ministroak 960.000 euroko aurrekontua eskaini zuen elkarte horien laguntzetarako 2021eko otsailean.[84] 2017an, Eusko Jaurlaritzak 650.000 euro bideratu zituen era horretako elkarteentzat. Andaluziako autonomia erkidegoan, 2020ko ekainean Andaluziako Gobernuak iragarri zuen 73.000 euroko aurrekontua eskaini zuela terrorismoaren biktimen elkarteentzat, gehiena «biktimak duintzeko eta izurri terroristaren kontrako gizarte kontzientzia sortzen laguntzeko».[85]

Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia eta Francisco Etxeberria antropologoa
Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia eta Francisco Etxeberria antropologoa

2014an, AVT, Covite eta Martxoaren 11 elkarteak izan ziren biktima elkarteentzako diru laguntza gehienen onuradunak, Espainiako Gobernuarengandik zein beste tokiko erakundeetatik jasoak. 2014. urtean, Espainiako Gobernuaren onuradun nagusiak hauexek izan ziren: AVT elkartea (242.823 euro), Martxoak 11 elkartea (170.016) eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioa (80.000). 2013an ere kopuru horiek jaso zituzten. Eusko Jaurlaritzak, berriz, 260.000 euro bideratu zituen 2014an «terrorismoaren biktimak» laguntzen zituzten edo arreta eskaintzen zieten erakunde eta elkarteen artean banatzeko. Aurreko bi urteetan kopuru berdina bideratu zuen horretara.[86]

Orotara, hemezortzi dira laguntza horiek jaso zituzten elkarte, erakunde eta fundazioak. 2013ko deialdiarekin alderatuta, izan zen berritasunik 2014an: AVT elkartea onuradunen artean zegoen. Izan ere, talde horrek eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioak uko egin zioten aurreko urtean diru laguntzak jasotzeari, Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren izendapena "iraingarria" zelakoan biktimentzat. Azkenengo diru laguntzen deialdirako, ordea, izena eman zuten.[86]

Jaurlaritzaren diru laguntzen zati handiena Covite elkarteak jaso du (32.773 euro), eta gainerako elkarteak datoz gero: Ertzainen eta Familiartekoen Terrorismoaren Biktimen Elkartea (24.717 euro), Extremadurako Terrorismoaren Biktimen Elkartea (17.000 euro), Galiziakoa (8.000 euro), Errioxakoa (10.000 euro), Andaluziakoa (17.000 euro), Valentziakoa (12.000 euro), AVT (15.850 euro), Fundazio Kanonikoa (18.000 euro), Zaitu (20.000 euro), Estatuko Segurtasun Indarren Biktimen Elkartea (12.000 euro) eta Buesa Fundazioa (5.036 euro).[86] Hala ere, "terrorismoaren" biktimen elkarteei Jaurlaritzak bideratutako diru laguntza gehiago zeuden. Eusko Jaurlaritzaren 2015eko aurrekontuetan 150.000 euro inguruko beste diru sail bat zegoen, itzuli beharrik gabekoa. Gainera, beste bi diru sail gehigarri zeuden biktimen elkarteentzat: 54.000 euroko bat Terrorismoaren Biktimen Fundazioarentzat, eta 32.800 euroko beste bat Buesa Fundazioarentzat. Nafarroako Gobernuak, berriz, 265.000 euroko diru laguntzak banatu zituen 2014an terrorismoaren hamar biktima elkarteren artean.[86]

Biktimen gaia politikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AVT elkartearen 2006ko Madrilgo manifestazioa, Rodríguez Zapatero Espainiako presidentea ETAren konplizetzat jotzen zuena

PPko Pablo Casadok ETAren biktimak hartu zituen ahotan gobernuaren kontra;[87] urte bereko urriaren 21ean, Pedro Sanchezen kontrako Voxen zentsura mozioan, alderdi horrek bere kongresuko txanda osoa baliatu zuen ETAk hildako "850 pertsona eta gehiago" banan-banan aipatzeko.[88][89] 2020an ere AVT ETAren biktimen elkarteak biktima horiek ekarri zituen gogora gobernuko PSOE eta Unidos Podemosi EH Bildurekin ("EH Bildu zuritzeko") ezin zirela elkartu ohartarazteko.[90] 2020ko urtarrilean, ETAren biktimen gaia baliatu zen berriz Espainiako Gobernuaren aliantza sistema auzitan jartzeko, ezkerreko gobernu horren kontrako zentsura mozioa aurkeztuz, giro politiko garratz eta zalapartatsuaren erdian.[6]

Gaiaren inguruko sestra politikoa 2022ko martxoan geratu zen berriz agerian, Espainiako gobernuko Grande-Marlaska eta PPko zein Voxeko oposizioko ordezkariak sakabanaketaren aldeko posizio gogorrenak erakusteko dialektikan murgildu zirenean; bere argumentuen alde, espainiar ministroak gogora ekarri zuen konpromiso irmoa zuela aitortutako terrorismoaren biktima taldeen eta Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroaren alde.[91] 2021eko urtarril hasieran, Jose Ignacio Iruretagoienaren hilketaren Zarauzko urteurren ekitaldi baten harira, haren semeak eta COVITE elkarteko Consuelo Ordoñezek gogor kritikatu zuten PP alderdia biktimak haien irabazi politikorako erabiltzearren;[92][93] beste batean, Ordoñezek Isabel Díaz Ayuso Madrilgo presidente gogor kritikatu zuen arrazoi berdinagatik.[94]

Memoria gaietako hainbat eragilek biktimen diskriminaziorik gabeko tratamendu eta aitortza aldarrikatu dute, 29/2011 Legeak estatuaren agentziek eta haiei lotutako taldeek (1960ko urtarrilaren 1etik aurrera) eragindako biktimak kanpoan uzten dituelako.[95] Bada, Maider Gartziak, GALek hildako Juan Carlos Gartzia Goenaren alabak, etsipena agertu zuen GALen biktimek aitortzarik ez izatearekin, PSOE, PP eta Voxek Espainiako Kongresuan horren kontra bozkatu ondoren (2020). 2023an, Egiari Zor fundazioak estatuaren biktimen umiliazioa salatu zuen Zabaltzaren tortura eta heriotzan inplikatutako Arturo Espejo teniente jenerala Guardia Zibilaren goi-arduradun izendatu zutelako, Margarita Roblesek eta Fernando Grande-Marlaskak bultzaturik, fundazioaren hitzetan.[96]

Espainiako Kongresuan terrorismoaren biktimen eguna egiten da urtero; 2021ean, Vox eta PP alderdiek eta ETAren hainbat biktima elkartek (AVT, Covite) ez zuten bertan parte hartu, PSOE EH Bildurekin harremanetan zebilela eta euskal presoak hurbildu zituela eta.[97] 2011n, AVT eta ETAren beste biktima elkarte batzuk Bildu legeztatzearen eta Espainiako PSOEko gobernuaren kontrako manifestazioa egin zuten, PPko ordezkarien presentzia handi batez.[98] Dena den, AVT elkartea gogor mintzatu izan da PPren kontra ("traizioa"), baita haren kontra mobilizatu ere euskal presoen kartzela baldintza batzuk hobetzearren, 2015eko urtarrilean.[71]

Euskal presoen aldeko ekitaldi eta harreren auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko maiatzaren 4an, Gogora Institutuak, Elkarbizik eta Fernando Buesa Fundazioak euskal presoen ongietorri ekitaldiak amaitzea eskatu zuten, Denis Itxasoren (Gipuzkoako gobernu ordezkariaren) oniritzia jasoz.[99] Hiru elkarte horiek izenpetu dokumentuan, nabarmendu zen kaleak «bizikidetza eremu» izan behar direla eta, beraz, euskal presoak «idealizatzen dituzten edo haien sinbologia islatzen duten» ekitaldiak edo mezuak baztertu egin behar direla.[99] Hala ere, 2021eko urrian azaleratu zen aurreko bi urteetan espetxetik 53 euskal preso ateragatik, horietatik bederatziri baino ez zizkietela egin harrera publikoak; 2021ean, 25 presotik biri baino ez.[100]

Grande-Marlaskaren agerraldi bat (2020ko maiatza)

Ekainaren 2an, Fernando Grande-Marlaska Espainiako barne ministroak euskal presoei egiten zaien harrera edo ongi etorri ekitaldiak isunen bidez zigortzeko asmoa adierazi zuen, Gobernuak Terrorismoaren Biktimen Aitorpen eta Babes Integralerako 29/2011 Legearen erreforman oinarrituz horretarako. Adierazi zuen ekitaldi horietan parte hartzen zutenei ezin zitzaiela terrorismoa goratzea leporatu, baina zigorrak ezartzeko erabaki irmoa adierazi zuen, isunen bidez zigor azkarrak ezarriz, "biktima elkarteekin lankidetzan".[101]

Auziaren inguruko tentsioa igotzearen adierazle, Sare elkarteak "salbuespeneko legediak" eta "bizi arteko espetxe zigorra" salatzeko mobilizazioa iragarri zuen 2021eko irailean 18rako, Unai Parot etakide ohiaren kasua gogora ekarriz. Aldiz, Espainiako EAEko gobernu ordezkaritzak Villacisneros Fundazioaren eskaera bat igorri zion Auzitegi Nazionaleko fiskal buruari Arrasaten egitekoa zen martxa hori debekatzeko,[102] hori gertatu ez zen arren.[103] Vox eta PP alderdiek antolatu (eta egin) kontraekitaldiak saihesteko, Sarek iragarri zuen bertan behera utziko zuela bere martxa; trukean, elkarretaratzeak deitu zituen Euskal Herriko plazetan.[104][oh 6]

Polemika artean bizirik zela, irailaren 22an, Espainiako Auzitegi Nazionalak Sortu alderdiaren Kalera Info euskal presoen aldeko aldizkaria ixteko agindu zuen, «ongietorrien bidez terrorismoari gorazarre» egitea leporaturik.[105] 2021eko urriaren 3an, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak debekatu egin zuen sakabanaketan hildako Ruben Garate euskal presoaren omenezko Otxandioko hormairudia, ETAren biktimak umiliatzen zituelakoan; auziaren sorburua EAEko gobernu ordezkaritzak aurkeztutako salaketa izan zen.[106] Azaroaren 11n, Eusko Legebiltzarrak arbuiatu egin zuen ETAko preso ohiei harrera publikoak egitea, PP+Cs-ek hala proposatuta, EH Bilduren kontrako botoaz.[107] Bada, 2021eko azaroan, EPPK euskal presoen kolektiboak adierazpen bat atera zuen azalduz ez zutela nahi harrera publikorik espetxetik irtetean, pribatua eta xumea baizik.[108]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zehazki hauxe dio gaztelaniaz (14. or.): "La prohibición de que en los lugares públicos se haga ostentación mediante símbolos, monumentos, escudos, insignias, placas y otros objetos o menciones conmemorativas o de exaltación o enaltecimiento individual o colectivo del terrorismo o de los terroristas se complementa con otras medidas de respeto que se incorporan en relación con el tratamiento que los medios de comunicación hagan de las imágenes de personas y familias"; ikus Kanpo estekak - Reconocimiento y protección integral de las víctimas del terrorismo en España; NORMATIVA.
  2. Egileak ez ditu zehaztu urtekako kalkulurako baliatu dituen iturriak. Bestalde, "ETA"ri egotzi dio grafikoan hilketen egiletza, Espainiako hedabide eta ETAren biktima elkarte gehienetan bereizketarik egin gabe erabiltzen den izendapenari lotuz, ETA eta beste euskal herri talde armatu klandestinoak aditzera emateko.
  3. Datu horiek eta desagertuei buruzko ikerlan osoena Egañak plazaratu du liburu batean: Objetos perdidos; Desaparecidos forzados en el contexto vasco (1956-2010), 2021eko azaroan argitaratua (Txalaparta argitaletxea).
  4. Hainbat adibideren artean daude, esate baterako, Portu eta Sarasolaren torturen kasuan Europa Pressek 2009ko martxoaren 2an zabaldutako berria, non azaltzen den Garikoitz Azpiazu Txeroki etakideak euskarazko gutun batean adierazi omen zuela berak bazekiela "gezurrezkoak zirela tortura salaketa horiek eta estrategia baten zati" zirela. Ildo beretik, esanguratsua da La Información deitu beste agerkari digital baten ustezko albiste bat Eusko Jaurlaritzaren euskal herritarren kontrako torturei buruzko txostena atera zen unean (2016ko uztailaren 4an), adieraziz torturak salatzea ETA "talde kriminaleko kide guztiek nahitaez bete beharreko estrategia d[el]a eta, are, beren burua zauritzen dute, gero lesio horiek agenteei egozteko"; ikus Europa Press eta La Información. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia kondenatu zuen atxiloketa aldian bi etakideoi tratu krudel eta apalesgarria ematearren, torturaren kontrako konbentzioaren 3. artikulua urratuz; ikus Argia, Público.
  5. Ipar Euskal Herriko hitza aldizkariaren arabera, Frantziako Poliziak 120 etxetik gora miatu eta 200 pertsona baino gehiago atxilotu zituen 1987ko urriaren 3an bakarrik; ikus 2013ko ekainaren 14ko zenbakia.
  6. Voxek, PPk eta AVT ETAren biktima elkarteak Espainiako Gobernuaren kontra jo zuten zuzenean, haren "utzikeria"·salatuz; ikus ElConfidencial espainiar egunkaria eta haren lerroburuko hizkera polarizatua; The Huffington Post espainiar agerkari digitalak, halaber, Paroten omenaldi batez hitz egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Begiristain, Edurne. «Diru laguntzetan, onuradun nagusiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) «Estrasburgo rechaza indemnizar a familiares de asesinados por los GAL como víctimas del terrorismo» LaSexta 2019-07-18 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  3. r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726, r01etpd14e71f10898188cd913aa2dba210432d8fc. (2018-11-12). «Memoriaren Egunean Lehendakariak nabarmendu duenez biktima guztiek merezi dute aitorpena eta erreparazioa» www.gogora.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  4. (Gaztelaniaz) GUR. (2021-02-09). «Grupos de extrema derecha cometieron más de una treintena de atentados en Navarra entre 1975 y 1985, según un informe» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  5. «Eskuin muturraren eta poliziaren biolentzia dokumentatzea eragotzi nahi dio Espainiak Nafarroari» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  6. a b Urain, Jon O.. ««Minduta eta umiliatuta gaude»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  7. «Poliziaren biktimen euskal legea babestu du NBEko aditu batek» EITB Euskal Irrati Telebista 2017-04-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  8. Txantiloi:Local autoria. «35 personas torturadas o asesinadas por la Policía Nacional y la Guardia Civil reciben hoy un homenaje institucional en Bilbao» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  9. Kortabarria, Amaia Ramirez de Okariz. «Poliziaren indarkeriaren 35 biktima aitortu ditu Jaurlaritzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  10. Hermosilla, Gotzon. «Estrasburgok ez ditu aintzat hartu BVEren eta GALen biktimen eskariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
  11. «El Estado pide más de 106.000 euros a 22 familiares de asesinados por el GAL tras negarles la categoría de víctimas» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).
  12. a b Begiristain, Edurne. «Polizien 460 eskaera atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  13. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-02-01). «Lakua confirma el sabotaje policial a la ley de víctimas estatales que adelantó NAIZ» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  14. (Gaztelaniaz) «Aprobada la ley de reconocimiento a las víctimas de violencia policial» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2015-03-26 (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  15. «Polizia-abusuen biktimak aitortzeko legea onartu du Nafarroako Parlamentuak, beste behin» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  16. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-05-18). «El TC da luz verde a ley navarra de violencia estatal tras seis años de litigio» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  17. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-06-23). «Aprobada la equiparación de indemnizaciones para las víctimas de violencia policial en Nafarroa» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-06-23).
  18. a b (Gaztelaniaz) SER, EFE,Cadena. (2022-08-30). «El foro Social señala que el anteproyecto de Ley de Información Clasificada es "decepcionante"» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  19. «Zerrendak» Argituz (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  20. a b c (Gaztelaniaz) 20minutos. (2011-10-21). «Víctimas de ETA: ¿829 u 858?» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  21. (Gaztelaniaz) «Las 855 víctimas mortales de ETA» El Correo (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  22. (Gaztelaniaz) Silva, Rodrigo; Alonso, Antonio. (2018-05-03). «Víctimas mortales de ETA» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  23. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-10-10). «Una placa reconoce a Urroz como víctima del DRIL en Donostia 60 años después» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  24. «Estrasburgok kalte-ordaina ukatu die GAL eta BVE taldeen biktimei» www.eitb.eus 2019-07-18 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  25. Urain, Jon O.. «Estrasburgok ontzat jo du Espainiak estatuaren bi biktimari kalte ordaina ukatzea» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  26. «Dispertsioaren ondorioz hil diren 16 pertsonak aitortzeko eskaera egin du Etxeratek» www.eitb.eus 2019-11-14 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  27. Urain, Jon O.. «Espetxe politikaren biktimak aitortzeko eskatu dute Etxerat-ek eta Egiari Zor-ek» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  28. «Las “otras víctimas” del conflicto vasco» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  29. «Elkarrizketa: Borroka armatuaren historia Euskadin, 1967-2011» Larrun (Argia) (261) 2021-03-28.
  30. a b c d e f g Letona Biteri, Xabier. (2022). «Oraindik desagertuak» Argia. Komunikazio Biziagoa SAL, 32-39 or. ISSN 0123-909X..
  31. «Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparraren desagerpenari buruzko txostena. 1980ko ekainaren 11n desagertu zen» Giza Eskubideak. Kasuen txosten monografikoak eta ikerketak (3). Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia (Eusko Jaurlaritza).
  32. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-01-23). «Más de 9.000 presos con nombre y cara en 62 años de conflicto político» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
  33. (Ingelesez) «Burdinen arteko herria» Issuu (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  34. (Gaztelaniaz) «La cárcel mata» Euskal Memoria Aldizkaria. (argitaratze data: 2020-11-02), 6-15 or..
  35. Telebista, Euskal Irrati. «Zer da 'Parot doktrina'?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  36. «López Aguilar dice que se 'construirán imputaciones' para evitar nuevas excarcelaciones de etarras | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  37. Ansa, Maddi Ane Txoperena Iribarren Mikel P.. «Urruntzearen akabera noiz iritsiko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  38. Berria. (2023-07-29). «Nazio Batuen Erakundeak dio Espainiak torturaren aurkako hitzarmena urratu duela» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).
  39. SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-07-21). «Euskal Herriko 5.379 tortura kasuak NBEra iritsi dira lehenengo aldiz» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).
  40. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2013-09-21). ««Al oír ‘Itziarren semea’ renace la emoción, ese dolor queda ahí»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  41. «1960-1978 artean tortura "sistematikoa eta orokortua" zen Nafarroan» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  42. (Gaztelaniaz) País, El. (1980-08-13). «Amnistía Internacional denuncia que se tortura en España» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  43. a b «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  44. Irureta, Maialen Unanue. «Itzal luze, ezkutu eta aitortu gabea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  45. (Gaztelaniaz) Yoldi, José. (1983-11-29). «En el interrogatorio a Arregui participaron 72 policías, según dijo en el juicio Laína, ex director de la Seguridad del Estado» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  46. «“El cuartel de Intxaurrondo fue el mayor centro de torturas de Europa occidental”» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  47. Alberdi, Iosu. «Juan Alberto Belloch: «Galindo, borrokalari antiterrorista moduan, onena zen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  48. «::: Euskonews & Media :::» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  49. (Gaztelaniaz) Gorospe, Pedro. (2017-12-18). «El informe oficial sobre la tortura cita 336 casos sin condena contra la Ertzaintza» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  50. Alberdi, Julen Aperribai-Iosu. «Nafarroan gutxienez 1.068 tortura kasu izan direla ondorioztatu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  51. Jon O. Urain. «Burdina arteko historia, etenik gabeko haria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  52. a b (Gaztelaniaz) Armentia, Iker. (2014-11-12). «La realidad oculta de las torturas en España» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  53. Urain, Jon O.. ««Ertzaintzak eginiko torturak» aitortzeko eskatu diote Jaurlaritzari» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  54. «"Liburu hau ez da errelatoaren batailarako munizioa"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  55. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Parisko Dei Auzitegiak gibelera bota du Iratxe Sorzabalen aurkako euroagindua» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  56. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-12-16). «París rechaza una euroorden contra Sorzabal al no poder descartar que sufriera torturas» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  57. (Gaztelaniaz) Guenaga, Aitor. (2016-05-31). «El Tribunal de Estrasburgo condena de nuevo a España por no investigar torturas» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
  58. a b Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Motibazio politikoko euskal presoen %55ek tortura pairatu zuten» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  59. «Euskal Herriko 70 iheslariekin zer?» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  60. «Orain 34 urte hasitako deportatuen egoera amaitzeko garaia da» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  61. (Gaztelaniaz) Azua, Victorino Ruiz de. (1980-12-30). «Cinco refugiados vascos en Francia, muertos en atentado» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  62. a b c d e (Gaztelaniaz) Panisello Sabaté, Susana. «Treinta años de deportación: Crónica de un viaje sin retorno» Retos internacionales. , 26-41 or. ISSN 1696-2060. https://www.academia.edu/28703436/Treinta_anos_de_deportaci%C3%B3n_cr%C3%B3nica_de_un_viaje_sin_retorno.
  63. a b «Alfonso Etxegarai deportatua etxera itzuli da 5.000 kilometro egin ostean» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  64. «Jaione Jauregi iheslaria espetxeratu dute, duela 40 urteko auzi bat egotzita; berak akusazioa ukatu du» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  65. «40 urteko ihesaren ostean hil da Txetxu Urteaga azkoitiarra» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  66. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-04-20). «Joseba Sarrionandia regresa a Euskal Herria tras casi cuatro décadas de exilio» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  67. https://www.elmundo.es/elmundo/2008/05/14/espana/1210772241.html
  68. https://www.elindependiente.com/politica/2020/03/04/interior-paga-aun-682-euros-por-peligrosidad-a-5-347-guardias-civiles-y-policias-en-navarra-y-euskadi/
  69. https://elpais.com/diario/1985/08/11/espana/492559208_850215.html
  70. https://www.heraldo.es/noticias/nacional/2020/07/14/casado-llama-a-reflexionar-porque-es-dramatico-que-bildu-tenga-mas-apoyos-que-pse-podemos-pp-y-cs-juntos-1385881.html
  71. a b (Gaztelaniaz) «La Asociación de Víctimas del Terrorismo protesta en la calle contra "la traición del Gobierno"» LaSexta 2015-01-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  72. a b (Gaztelaniaz) EFE, Agencia. (2018-05-05). «Los exiliados por ETA, unos dramas personales difíciles de cuantificar» COPE (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  73. https://www.abc.es/espana/abci-foro-ermua-acusa-gobierno-vasco-alterar-censo-electoral-200502260300-20876260437_noticia.html
  74. (Gaztelaniaz) «Josu Ugarte: 'Quien ha pagado a ETA ha podido quedar muerto en vida'» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  75. (Gaztelaniaz) «ANÁLISIS | ¿Cuántos vascos se marcharon por culpa de ETA? No hay datos oficiales» Newtral 2020-07-31 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  76. iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Estatuaren biktimen «diskriminazioa» gainditzeko pausoak emateko eskatu du Foro Sozialak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
  77. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-01-26). «Egiaren batzorde bat proposatu du Foro Sozialak, Estatuaren indarkeria kasu guztiak argitzeko» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  78. Edurne Begiristain, «220 atentatu, argitu gabe», Berria, 2014-12-06
  79. «45», Berria, 2014-12-06
  80. (Gaztelaniaz) Varela, Fernando. (2021-10-20). «Hacer que EH Bildu parezca ETA: la estrategia del PP para anular la normalización de la izquierda abertzale» infoLibre (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  81. (Gaztelaniaz) Diariocrítico.com. «Amnistía Internacional pide a ETA colaboración en el esclarecimiento de sus crímenes sin resolver» Diariocrítico.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  82. «Los tribunales dejaron sin aclarar cerca de 80 atentados parapoliciales en Navarra entre 1975 y 1985» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  83. (Gaztelaniaz) «Aprobamos 5 millones de euros en ayudas para víctimas del terrorismo» Comunidad de Madrid 2021-03-03 (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  84. (Gaztelaniaz) Interior convoca las subvenciones para asociaciones y fundaciones de víctimas del terrorismo. Ministro de Interior - España http://www.interior.gob.es/eu/prensa/noticias/-/asset_publisher/GHU8Ap6ztgsg/content/id/12929594.
  85. Press, Europa. (2020-07-22). «La Junta de Andalucía aumenta en 17.000 euros las subvenciones destinadas a las asociaciones de víctimas del terrorismo» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  86. a b c d Begiristain, Edurne. «Diru laguntzetan, onuradun nagusiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  87. (Gaztelaniaz) «Casado resucita a las víctimas de ETA y Abascal a las de la Guerra Civil» El HuffPost 2020-01-04 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  88. (Gaztelaniaz) «Abascal responde a Bildu nombrando una a una a las más de 850 víctimas asesinadas por ETA» El Plural (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  89. (Gaztelaniaz) Abascal lee en el Congreso los nombres de los asesinados por ETA. 2020-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  90. (Gaztelaniaz) «Las víctimas de ETA exigen a Sánchez que no reconozca a Bildu como «actor político»» El Diario Vasco 2020-06-27 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  91. (Gaztelaniaz) «Marlaska defiende la «transparencia» en los acercamientos de presos de ETA» El Diario Vasco 2022-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  92. Lartzanguren, Edu. ««Biktimen lepotik bizitzeari» uzteko eskatu dio PPri Iruretagoienaren semeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  93. (Gaztelaniaz) EFE, José Manuel Navarro. (2021-01-10). «Iruretagoyena, a Casado: "Dejad de vivir de las víctimas"» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  94. (Gaztelaniaz) Rastreador, El. (2022-01-28). «Consuelo Ordóñez carga contra Ayuso por utilizar la memoria de su hermano: "¡La verdad es que mienten!"» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  95. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-12-10). ««Bazterkeriarik gabeko memoria» aldarrikatu dute Euskal Herriko hainbat eragilek» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  96. Lete, Irati Urdalleta. «'Zabalza kasuarekin' loturiko guardia zibil bat mailaz igo dutela salatu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
  97. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-06-27). «Acto en el Congreso: del reconocimiento a todas las víctimas a la utilización partidista» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  98. (Gaztelaniaz) Belaza, Mónica Ceberio. (2011-05-15). «Asociaciones de víctimas marchan contra la decisión de autorizar Bildu» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  99. a b Berria. «Euskal presoen ongietorriak amaitzea galdegin dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).
  100. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Ongietorririk ez kasik» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  101. SA, Baigorri Argitaletxea. (2021-06-01). «Ongietorriak administrazio zehapen bidez zigortu nahi ditu Madrilek» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
  102. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Sare niega que la marcha de Arrasate sea por Unai Parot» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  103. (Gaztelaniaz) «La Audiencia Nacional permite la marcha para denunciar la situación del preso de ETA Henri Parot» La Vanguardia 2021-09-16 (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  104. «Sareren aldarriak eta Voxen liskar gogoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  105. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Sorturen 'Kalera Info' aldizkaria ixteko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-22).
  106. Belategi, Hegoi. (2021-10-03). ««Eraso egin digute; mural honek norbait mintzen badu, guk ez dugu ezer ulertzen»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
  107. «Eusko Legebiltzarrak berriro errefusatu ditu ETAko preso ohien harrerak» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-11-11 (Noiz kontsultatua: 2021-11-11).
  108. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-29). «EPPK zanja la polémica de los ongi etorris: «Queremos ser recibidos de modo privado y discreto»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]