Bikuña jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bikuña jauregia
Legazpi - Palacio de Bikuña-Fundacion Lenbur 1.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLegazpi
Koordenatuak43°03′N 2°20′W / 43.05°N 2.34°W / 43.05; -2.34Koordenatuak: 43°03′N 2°20′W / 43.05°N 2.34°W / 43.05; -2.34
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura

Bikuña jauregia Gipuzkoako Legazpi udalerrian dagon etxe bat da. Legazpiko herrigunean dago, Legazpiko gaztetxearen alboan.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendearen bukaeran eraikitako jaunetxea. Oin karratua du, harlanduzko eta adreiluzko aurrekaldea, lau balkoi, hamarri bikaina eta hareharrizko losaz osaturiko sarrera plazatxoa ditu. Alde batean egurrezko barrenbide zabal bat du. Beste guztia harrihorma eta adreilua da. Bikuñatarrek 1212.urtean Tolosako Navasetan eta 1227-an Baezako harketan hartu zuten parte.

Beren Harmarria lekuko: Miramamolingo kataiak, ilgora batzuk eta Ander Deunaren gurutzeak.

Itxura berezia du, erdi jauregia, erdi baserria. Lau uretako teilatua du, harlandu eta adreiluzko aurrealdea, egurrezko beste aldea eta gainontzekoa harginlanez egina.

Eraikin honetan Aszensio Bikuña itsas eta lurreko almirantea eta Tomas Bikuña itsas intendente nagusia jaio zirn, biak ere XVIII. mendean bizi izan ziren.

1992an Lantegi eskola batek berregin zuen eta gaur egun LENBUR Fundazioaren egoitza da.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]