Bil Ta Garbi
Bil Ta Garbi | |
---|---|
Administrazioa | |
Lurraldea | Ipar Euskal Herria, Bearno |
Sorrera | 2002ko abuztuaren 23a |
Presidentea | Alain Iriart |
Hiriburua | Baiona |
Estatistikak | |
Biztanleria | 275113 |
Bil Ta Garbi (izen osoa frantsesez Syndicat Mixte Bil Ta Garbi) etxeetan sortutako zaborra kudeatzeko ardura duen sindikatu edo elkargoa da. Ipar Euskal Herri osoa eta Bearnoko zenbait udalerri sindikatuko kideak dira. Batzuetan hedabideetan BTG sigla erabiltzen da sindikatua izendatzeko.
Ezaugarriak
2002ko abuztuaren 23an sortu zen eta bere araudia 2009ko ekainaren 12an aldatu zen[1].
Egoitza Baionako Platanoen etorbidean du eta presidentea Alain Iriart hiriburutarra da. Bere komunikazioetan frantsesarekin batera euskara eta okzitaniera ere baliatzen ditu zenbait agiritan.
Kideak
Bil Ta Garbiren eremuan 275113 lagun bizi dira. Sindikatuko kideak Herri Elkargoak, bestelako sindikatu batzuk eta udalerri solte bakan batzuk dira[2], oro har 200 bat udalerri eta 13 mankomunitate[3].
Ipar Euskal Herrian
- Amikuzeko herri elkargoa
- Bidaxuneko herri elkargoa
- Errobi herri elkargoa
- Errobi-Aturri herri elkargoa
- Euskal Kosta-Aturri
- Garazi-Baigorri herri elkargoa
- Zuberoako herri elkargoa
- Garbiki sindikatua.
- Hegoaldeko Euskal Kostaldeko hondakinak deuseztatzeko sindikatua
- Oztibarre Garbi sindikatua.
- Ahurti
- Bardoze
- Hendaia
Bearnon
- Nabarrengoseko kantonamenduko herri elkargoa
- Salbaterraldeko herri elkargoa
- Salieseldeko herri elkargoa
- Bunhenh
- Lajuson
- Lars
- Lixoze
- Nabarzi
Eztabaidak
Hondakinen kudeaketa arazo korapilotsua izanik, Bil Ta Garbiren proposamen batzuk polemika iturri izan dira. Mekano-Biologiko Aurre-Tratamenduak egiten dituzten Zentroak (PTMB) egitearen aldeko apustua da kalapitarik gehien sortu duena[4]:
- Batz eremuan Baiona aldeko hondakinak kudeatzeko Canopia[5][6] izeneko gunea eraikitzeko proiektua Ipar Baionako auzokideen erantzuna jasotzen ari da[7].
- Sarrikotapean (Zuberoa) egitekoa den Mendixka proiektua[8] biztanle gehienen eta Herriko Etxearen oposizioarekin topatu da[9].
Erreferentziak
- ↑ Bil Ta Garbi Pirinio Atlantikoetako prefekturaren webgunean.
- ↑ Kideen zerrenda prefekturaren webgunean.
- ↑ Zuberoako Herri Elkargoaren webgunea.
- ↑ Bizi! taldearen webgunea.
- ↑ Canopia.info.
- ↑ Canopia hondakinen bereizketa zentroaren eraikuntza obrak hasteko prest, Kazeta.info, 2011ko urriaren 27a.
- ↑ ADECH (Association de Défense de l'Environnement des Citoyens Bayonne-Nord) elkartearen webgunea.
- ↑ Mendixka proiektuaren Bil Ta Garbiren webgunea.
- ↑ Charritte-de-Bas : la requête de la commune rejetée, La République des Pyrénées, 2011ko otsailaren 17a.