Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.

Bilbo-Loiu aireportua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bilbo / Bilbao
Bilboko aireportua
Aeropuerto de Bilbao
Ortoargazkia-aireportua-2017.png
IATA: BIO • ICAO: LEBB
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Loiu, Sondika eta Derio
Koordenatuak 43° 18′ 04″ N, 2° 54′ 38″ W / 43.301111°N,2.910556°W / 43.301111; -2.910556Koordenatuak: 43° 18′ 04″ N, 2° 54′ 38″ W / 43.301111°N,2.910556°W / 43.301111; -2.910556
Itsas-mailako altuera 41 m
Historia eta erabilera
Irekiera1948-09-19
Jabea ENAIRE
Kudeatzailea ENAIRE ENAIRE
Izenaren jatorria Bilbo
Arkitektura
Arkitektoa Santiago Calatrava
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
10/28aAsfaltoa1.910 m45 m
12/30aAsfaltoa2.600 m45 m
Zerbitzu hiria Bilbo
Webgune ofiziala

Bilbo-Loiu aireportua — ofizialki Bilboko aireportua / Aeropuerto de Bilbao — (IATA: BIO, NAZE: LEBB) Aenak kudeatzen duen Bilboko nazioarteko aireportua da, Bilbotik 12 kilometrora kokatuta. Loiu, Sondika eta Derio udalerrietako lurretan dago, baina bidaiarien terminala (La Paloma ezizenez ezaguna) eta 12/30 pistaren zati gehiena Loiu udalerrian daude; aldiz, Sondikan daude karga terminala, bidaiarien terminal zaharra (gaur egun zerbitzuz kanpo), aireportuko zerbitzu gehienak zein 10/28 pista; bestetik, 12/30 pistaren zati bat Derion dago.

Euskal Herriko eta Kantauri itsasoko ertzeko aireporturik garrantzitsuena da, bidaiari zein hegaldi kopuruari dagokionez. 2017an 4.973.712 bidaiari garraiatu zituen, aurreko urtearekin alderatuta %8,4 gehiago, Aenaren sareko aireportuen artean 13.a izanik. Era berean, espainiar aireportu sistemak dituen 14 aireportu errentagarrienen artean dago.​ Gaur egun, aireportua Vueling Airlines, Volotea eta Air Nostrum airelineen aire-baseetariko bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportua 1945ean.
Aireportua 1957an.
Aireportua 1965ean.
Aireportua 1977an.
Aireportua 1983an.
Aireportua 1990ean.
Aireportua 1995ean.
Aireportua 2001ean.
Aireportua 2017an.

1927ko urrian Herri Lanen Batasunak Bilbon aireportua eraikitzeko hasierako pausuak eman zituen, Bizkaiko herrialdean hainbat esperimentu aeronautiko egin ondoren, eta aireportuaren kokalekua aztertzeko probintzia batzarra sortu zen. Hasiera batean Bilboko aireportua Galea lurmuturrean ezartzea pentsatu bazen ere, azkenik, 1936an, Aire-Nabigazioaren Zuzendaritza Orokorrak Sondika udalerrian aireportua instalatzeko baimena eman zuen, eta Bilboko lehenengo aireportu xumea eraiki zen. Hala ere, tokiaren gabezien ondorioz aireportuak ez zuen interes handirik jaso. Bilboko ingurua altuera erdi eta beheko mendiz inguratuta egoteagatik, aireportua kokatzeko biztanlerik gabeko bailara laua aurkitzea beharra zegoen.

Eraikitze lanak Espainiako Gerra Zibila gauzatu zen bitartean hasi ziren, eta hortik 1937ko ekainera arte aireportua ekintza militarrentzako aire-base gisa erabili zen. 1938an aireportuaren garapenaren bigarren aldia hasi zen, Bilboko Udalak Espainiako Gobernuarekin izapideak hasi baitzituen 1936ko hasierako proiektua aldatzeko, eta proiektu berria idazteko baimena eman zen, Herri Lanen Zuzendaritza Orokorrak onartutakoa.

1940an Sondika udalerrian aireportu zibila eraikitzeko akordioa lortu zen, udal eta estatu mailako erakundeen artean. Lanek luze iraun zuten eta 1948ko irailaren 19an aireportuak eguneko aktibitateak hasi zituen, Aviación y Comercio S.A. (Aviaco) airelineak Bilbo-Madril eta Bilbo-Bartzelona aire-bide erregularrak hastearekin batera. Bi urte geroago, 1950eko ekainaren 20an bidaiarien terminalaren eraikuntza amaitu zen eta aireportua ofizialki inauguratu zen, Carlos Haya izenarekin, bilbotar pilotu ezagunaren omenez.[1] Garai horretan, aireportuak 29/11 orientabideko asfaltozko pista zuen, 1.440 × 45 metrokoa (4.724 × 148 oin); eta lurrezko beste pista bat, 1.500 × 150 metrokoa (4.921 × 492 oin). Gainera, errodadura kalea, bidaiarien terminala, kontrol dorrea, irrati-baliza, goniometroa eta polizia, posta, mediku, meteorologia estazio, telefono eta depositua betetzeko zerbitzuz hornituta zegoen. Ondoren, 1955an, pista orokorra eta bidaiarien terminalaren aurrean kokatutako aireontzien aparkalekua lotzeko errodadura eraiki zen, 124 × 60 metrokoa (407 × 197 oin). Garai honetan CAMPSA enpresaren behin-betiko instalazioak eraiki ziren, hala nola erregaientzako andelak, aireportua erabiltzen zuten hegazkinei zein Bizkaiko Aeroklub Errealak erabiltzen zuen hangarrari zerbitzu emateko. Gaur egun instalazioek oraindik ere zutik diraute.

1964 eta 1965 artean aireportuaren eraginkortasuna hobetu zen, hurbiltze eta lurreratzeko sistema instrumentala (ILS) eta ekaitzak detektatzeko irrati meteorologikoa instalatuz, eta pista 2.000 metro (6.562 oin) luze izatera handituz, eta hegazkinentzako aparkalekua 12.000 m² (130.000 oin²) azalerara handituz. 1975an pistak bere jatorrizko zenbakipena aldatu zuen gaur egungo 10/28ra, deklinazio magnetikoaren aldaketaren ondorioz. Ondoren, 1977an, aparkalekua berriro ere handitu zen, operazioen igoeraren ondorioz momentu berean lau aireontzi aparkatzeko beharrari erantzunez. Urte berean inauguratu ziren 12/30 orientaziodun pista orokor berria, 2.600 × 45 metrokoa (8.530 × 148 oin), plataformatik bi pistetara sarbide ematen dituzten errodadura pistak, eta lotura errepidea, eta horiei eta pista orokor berrian instalatutako ILS sistemari esker Bilboko aireportuak I. Kategoria lortu zuen hurrengo urtean. Pista berriak lehenengoaren orientabidea aldarazi zuen eraginkortasun hobea lortzeko eta eta inguruko udalerriei eragozpenak saihesteko, inguruaren hazkunde demografikoaren ondorioz aireportuko instalazioetatik gero eta hurbilago zeudenak. Orientabide berri horren ondorioz, 12/30 pistara hurreratzerakoan (normalean erabilitakoa, inguruko haize nagusiaren norabidea dela eta) hegazkinek Derioko hilerriaren gainetik hegan egin behar dute, honen ondoan pistaren burua baitago.

80ko hamarkadan zehar ILS sistema berria jarri zen martxan, 10/28 pistaren osoko eraginkortasunerako, 12/30 pista orokorra ezgaitzekotan alternatiba izateko; hala, aireportua martxan jarraitu daiteke. Baldintza hau 2001eko otsailaren 7an gertatu zen, Bartzelona-El Prat aireportua jatorri zuen Iberia enpresako EC-HKJ matrikuladun Airbus A320-214 hegazkin batek aurreko lurreratze-trena apurtu zuenean, hurreratze eta lurreratze eragiketak egiten zituela zizailadura bat gertatu ondoren. 12/30 pista blokeatuta gelditu zen hainbat orduz, tokitik kentzea lortu zen arte; zorionez, ez zen aintzat hartu beharreko biktimarik. Garai berean kontrol-dorrearen instalazioak eguneratu ziren, eta komunikazio-zentro eta bidaiarientzako terminal berria (gaur egun zerbitzuz kanpo) eraiki ziren, bidaiarien igoera garrantzitsuari erantzunez. Gainera, hegazkinak aparkatzeko plataforma eta bidaiarien autoentzako aparkalekuak ere handitu ziren, eta aireportuko suhiltzaileen parkearen instalazioak ere hobetu ziren, eta gaur egun oraindik ere martxan dagoen karga terminala eraiki zen.

1996an hegazkinak aparkatzeko plataforma berria eta dagozkien errodadura pistak eraiki ziren. Lan horiek lur mugimendu handiak suposatu zituzten, eta lindanoz kutsatutako lurrak biltzeko zelula berezia sortu behar izan zen. 1999ko maiatzean gaur egun martxan dagoen kontrol-dorrea zerbitzuan jarri zen, Santiago Calatrava arkitektoak diseinatutako El Halcón (Belatza) ezizenez ezaguna, erabilitako linea lirainengatik eta arkitekto berak ere diseinatutako La Paloma (Usoa) bidaiarien terminal berriaren aurrean kokatuta egoteagatik. Dorrearen kokapen berriari esker kontrolatzaileek ikuspegi hobea dute, eta bai airean zein lurrean ere aireontzien operazioen kudeaketa optimizatu da.

Bidaiarien eskaeraren igoera handiagatik eta Sondikako terminala handitzeko arazoengatik, Aenak Santiago Calatravari esleitu zion bidaiarientzako terminal berri baten diseinua, urtean 5 milioi inguru bidaiari jasotzeko gai izan beharko lukeena. Daukan formagatik, terminal berriak La Paloma (Usoa) ezizena jasotzen du, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago, kolore zuria nagusi delarik. Terminal berria aireportuko instalazioen iparraldean kokatzen da, zaharraren aurrean eta Loiu udalerrian, eta 2000ko azaroaren 19an inauguratu zen. 32.000 m² (340.000 oin²) azalera eraikia du, hiru solairutan banatuta (0 Solairua = Helduerak • 1 Solairua = Irteerak • 2 Solairua = Bulegoak) eta bidaiarientzako zerbitzu guztiak jasotzen ditu, diseinu argiarekin, eta munduko 10 aireportu terminalik ikusgarrienen artean dago. Terminalak aireontziak aparkatzeko 21 plaza ditu, eta sei finger izeneko pasabide ditu, terminala eta hegazkinaren arteko ontziratze zuzenerako. Terminal berriaren ondoan autoentzako aparkalekua eraiki zen (P1), 2.974 plazaduna eta 95.000 m² (1.020.000 oin²) azaleraduna; eta 2006an egonaldi luzeetarako aparkalekua (P2) zerbitzuan jarri zen, 672 plazaduna. 2018ko apirilaren 18an lehen aldiz aireportuko aparkalekuak kolapsatu ziren, eta aparkaleku plaza guztiak bete ondoren Aireportuak behin-behineko soluzioa hartu behar izan zuen, beste erabilpenetarako zein erabilpenik gabeko espazioak gaituta, hala nola P1 aparkalekuaren gaineko estalkia edo P2 aparkaleku ondoko industrialdea. Momentuz, ordea, Aireportuak ez du aparkaleku kopurua handitzeko asmorik.[2]

2009ko otsailean Aena eta Espainiako Sustapen Ministerioak terminala eta inguruko instalazioen handipena iragarri zuten, urteko edukiera 8 milioi bidaiarientzat handituz, eta 2014an martxan jarri beharrekoa.[3] Gaur egun, ordea, handipen lanak ez dira hasi.

Aire Segurtasunerako Estatuko Agentziaren (AESA) menpe eta segurtasun neurri internazional berriak betetzeko, 2014an 28 pistaren burua 550 metro (1.804 oin) mugitu behar izan zen, pista honetan aireratzeko itxaroten (holdinga) ari diren hegazkinek atzean duten 12/30 pistatik segurtasun distantzia mantentzeko. Honen ondorioz, 28 pistaren luzera 1.450 metrora (4.757 oin) moztu da, 10 buru dituzten eragiketetan jatorrizko 2.000 metroko (6.562 oin) luzera mantentzen den bitartean.

Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportuak bi asfaltoko pista ditu: 12/30 pista, 2.600 metro luze eta 45 metro zabal dena; eta 10/28 pista, 2.000 metro luze (28 pista buru denean 1.450 metro luze erabilgarri) eta 45 metro zabal dena.

Bidaiarien terminalak sei finger motatako pasabide ditu, terminala eta hegazkinaren arteko ontziratze zuzenerako. Aireontziak aparkatzeko 21 plaza ditu.

Terminal berriaren ondoan autoentzako aparkalekua eraiki zen (P1), 2.974 plazaduna eta 95.000 m² (1.020.000 oin²) azaleraduna; eta 2006an egonaldi luzeetarako aparkalekua (P2) zerbitzuan jarri zen, 672 plazaduna.

Aire nabigaziorako irrati laguntza ezberdinak ditu: I-Kategoriadun 2 ILS (hurbiltze eta lurreratzeko sistema instrumentala) 12/30 pistan (pista orokorraren buru bakoitzerako bana) loturiko DMEarekin. 10/28 bigarren mailako pistak ez du ILSrik. VOR Doppler Irrati Argi 1, loturiko DMEarekin. NDB "B" Irrati Argi 1, Galea lurmuturran kokatutakoa, ia erabilpenik gabekoa. ATIS (Aireportuko Informazioaren Transmisio Sistema) 118.825 Mhz 1.

Komunikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportura helduera  N-633  Bilboko Aireportura heltzeko autobidearen bidez egiten da. Autobide txiki hau  BI-631  Bilbo-Mungia autobideari lotzen zaio.

Bilbotik aireportura heltzeko  BI-631  errepidea erabil daiteke, Egirletako igoera zeharkatuta 20 minutu inguruko ibilbidean; edo Salbeko zubia eta Artxandako tuneletatik ibil daiteke, 10-15 minutu arteko ibilbidean eta azken kasu honetan bidesaria ordaindu beharra dagoela.

Bestelako inguruetatik heltzeko  N-637  errepidea erabili behar da, Txorierriko korridorea zeharkatuta.

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaibus Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko hiriarteko autobus zerbitzuaren A3247 (Bilbo - Aireportua) lineak Bilbo erdigunea eta aireportua lotzen ditu, geldialdiak Termibus, On Diego Lopez Haroko kale nagusia, Moyua, Errekalde zumarkalea eta La Paloma terminalean egiten dituela. Linearen ordutegia 5:15etatik 22:00etara da Bilbotik aireporturako norantzan, eta 6:15etatik 24:00etara aireportutik Bilborakoan, 15 minutuko maiztasunaz egunero.[4]


Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiaren hiriarteko autobus zerbitzuari dagokionez, DO50B (Donostia - Zarautz - Loiu Aireportua) eta DG56B (Oñati - Arrasate - Bergara - Eibar - Loiu aireportua) lineek Gipuzkoako aipatutako udalerriak eta Bilboko aireportua lotzen dituzte. DO50B linearen ordutegia 5:00etatik 21:00etara da Donostiatik aireporturako norantzan, eta 7:45etatik 23:45etara aireportutik Donostiarakoan, maiztasuna ordu betekoa izanik, eta asteburu eta jaiegunetan aireportutik Donostiarako lehenengo zerbitzua 6:45etan izanik. Bere aldetik, DG56B lineak irteerak ditu Arrasatetik aireportura 5:15, 8:00, 11:00, 14:00, 17:15 eta 21:15etan, lehenengo zerbitzua Oñatitik 5:00etan hasten delarik. Kontrako norantzan irteerak 6:45, 9:45, 12:45, 15:45, 19:15 eta 23:50etan dira aireportutik Arrasatera, azkeneko zerbitzua Oñatira luzatzen delarik.

Taxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo eta aireportuaren arteko ibilbidea 10 eta 15 minutu artekoa izan ohi da, taximetroaren araberako tarifa aplikatzen delarik.

Aireportutik hirigunera abiatzeko, La Paloma terminaleko heldueren parean 57 taxirentzako tokia dago, Federación Margen Derecha del Taxi enpresak ustiatutakoak.

Metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko metroa aireportura helarazteko lanak 2009ko urrian hasi ziren, Bilboko aireportuarekin trenbide loturaren lehenengo zati diren Artxandako tunel berrien bidez. Bilbo eta Sondika udalerrien artean, Artxanda mendipean eraikitako trenbide bikoitzeko trazadura berria da, Txorierriko muturrean Olako geltokia eta Bilboko muturrean Matikoko geltokia lotuta. Tunelak 2017ko apirilaren 8an jarri ziren martxan, Metroaren 3. linearen irekierarekin batera, eta gaur egun Euskotrenen Txorierriko lineak erabiltzen du. Aireportuko geltokia aparkalekua eta La Paloma terminalaren arteko lurpeko pasabidean kokatuko da, eta trenek aireportua eta Bilboko Zazpikaleetako geltokia lotuko dituzte 15 minutuko iraupeneko bidaian.[5]

Hegaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun aireportuan dauden operazioak honakoak dira:

Hegaldi berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HelmugaHegazkin modeloa Airelinea/Operadorea Operazioen hasiera Oharrak
Paris-Charles de Gaulle Airbus A318 Air France 2019/03/31 Edukiera handitzea
Londres-Gatwick Airbus A320 British Airways 2019/04/01 Aireportu aldaketa (2019/03/31an Londres-Heathrow aireportuan operazioen amaiera)
Londres-Southend Boeing 737 Ryanair 2019/04/02 Ibilbide berria
Alacant-Elx Boeing 717 Volotea 2019/04/13 Ibilbide berria[6]
Porto-Francisco Sá Carneiro Boeing 717 Volotea 2019/04/14 Ibilbide berria[6]
Napoli-Capodichino Boeing 717 Volotea 2019/04/16 Ibilbide berria[6]
Florentzia Airbus A319 Vueling 2019/09/17 Ibilbide berria[7]

Azkeneko eguneraketa: 2018/11/28.[8]

Hegaldi nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak Autonomia ErkidegokoAireportuaren izenaAirelineak
 Andaluzia
GranadaFederico Garcia Lorca Granada-Jaén aireportuaEspainia Vueling Airlines
Jerez de la FronteraJerezko aireportuaEspainia Vueling Airlines
MálagaMálaga-Costa del Sol aireportuaEspainia Vueling Airlines / Espainia Volotea
SevillaSevillako aireportuaEspainia Volotea / Espainia Vueling Airlines
 Kanariak
FuerteventuraFuerteventurako aireportuaEspainia Vueling Airlines
Kanaria HandiaKanaria Handiko aireportuaEspainia Vueling Airlines
LanzaroteLanzaroteko aireportuaEspainia Air Europa / Espainia Vueling Airlines
TenerifeTenerife Iparra aireportuaEspainia Air Europa / Espainia Vueling Airlines
Tenerife Hegoa aireportuaIrlandako Errepublika Norwegian Air International
 Katalunia
BartzelonaBartzelona-El Prat aireportuaEspainia Vueling Airlines
 Madrilgo Erkidegoa
MadrilMadril-Barajas aireportuaEspainia Air Europa / Espainia Iberia
 Valentziako Erkidegoa
AlacantAlacant-Elxeko aireportuaEspainia Air Nostrum / Espainia Vueling Airlines
ValentziaValentziako aireportuaEspainia Air Nostrum / Espainia Vueling Airlines
 Galizia
Santiago de CompostelaSantiago de Compostelako aireportuaEspainia Air Nostrum
VigoVigoko aireportuaEspainia Air Nostrum
 Balearrak
EivissaEivissako aireportuaEspainia Vueling Airlines
Palma MallorcakoaPalma Mallorcako aireportuaEspainia Air Europa / Espainia Vueling Airlines

Hegaldi internazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak herrialdeko Aireportuaren izena Airelineak
Europa
 Alemania
Düsseldorf Düsseldorfeko nazioarteko aireportua Alemania Eurowings
Frankfurt am Main Frankfurteko aireportua Alemania Lufthansa
Munich Municheko aireportua Alemania Lufthansa
Stuttgart Stuttgarteko aireportua Alemania Eurowings
 Austria
Viena Viena-Schwechat aireportua Austria LEVEL
 Belgika
Brusela Bruselako aireportua Belgika Brussels Airlines
 Frantzia
Paris Paris-Charles de Gaulle aireportua Frantzia Air France / Erresuma Batua easyJet / Espainia Vueling Airlines
 Irlanda
Dublin Dublingo aireportua Irlanda Aer Lingus
 Italia
Erroma Erroma-Fiumicino aireportua Espainia Vueling Airlines
Florentzia Florentziako aireportua Espainia Vueling Airlines (2019/09/17tik aurrera)
Milan Milan-Malpensa aireportua Espainia Vueling Airlines
Venezia Venezia-Marco Polo aireportua Espainia Volotea
 Herbehereak
Amsterdam Amsterdam-Schiphol aireportua Herbehereak KLM / Espainia Vueling Airlines
 Portugal
Lisboa Lisboako aireportua Portugal TAP Portugal
 Erresuma Batua
Bristol Bristolgo aireportua Erresuma Batua easyJet
Edinburgh Edinburgheko aireportua Erresuma Batua easyJet
Londres Londres-Stansted aireportua Erresuma Batua easyJet
Londres-Heathrow aireportua Erresuma Batua British Airways (2019/03/31 arte)
Londres-Gatwick aireportua Erresuma Batua British Airways (2019/04/01tik aurrera) / Espainia Vueling Airlines
Londres-Southend aireportua Irlandako Errepublika Ryanair (2019ko apirilaren 2an hasiko da)[9]
Manchester Manchesterko aireportua Erresuma Batua easyJet
 Suitza
Zürich Züricheko aireportua Suitza Swiss
 Turkia
Istanbul Atatürk nazioarteko aireportua Turkia Turkish Airlines

Sasoiko hegaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Aireportuaren izena Airelineak
Nazionalak
 Kanariak Kanariak
Fuerteventura Fuerteventurako aireportua Espainia Evelop Airlines (Txarter)
Lanzarote Lanzaroteko aireportua Espainia Evelop Airlines (Txarter)
Tenerife Tenerife Iparra aireportua Espainia Evelop Airlines (Txarter)
 Balearrak
Eivissa Eivissako aireportua Espainia Volotea
Menorca Menorcako aireportua Espainia Air Europa / Espainia Vueling Airlines
Palma Mallorcakoa Palma Mallorcako aireportua Espainia Volotea
 Valentziako Erkidegoa
Alacant Alacant-Elxeko aireportua Espainia Volotea (2019/04/13tik aurrera)
Europa
 Alemania
Berlin Berlin-Tegel aireportua Espainia Vueling Airlines
 Austria
Viena Viena-Schwechat aireportua Espainia Volotea
 Italia
Milan Milan-Malpensa aireportua Erresuma Batua easyJet
Napoli Napoli-Capodichino aireportua Espainia Volotea (2019/04/14tik aurrera)
Palermo Palermo-Punta Raisi aireportua Espainia Volotea
 Malta
Malta Maltako nazioarteko aireportua Espainia Volotea
 Norvegia
Oslo Oslo-Gardermoen aireportua Norvegia Norwegian Air Shuttle
 Portugal
Lisboa Lisboako aireportua Espainia Vueling Airlines
Madeira Madeirako aireportua Espainia Air Nostrum[10]
Porto Porto-Francisco Sá Carneiro aireportua Espainia Volotea (2019/04/16tik aurrera)
 Txekiar Errepublika
Praga Pragako aireportua Txekia Czech Airlines
 Errumania
Bucarest Henri Coandă nazioarteko aireportua Espainia Vueling Airlines
 Suedia
Stockholm Stockholm-Arlanda aireportua Norvegia Norwegian Air Shuttle
 Suitza
Geneva Genevako nazioarteko aireportua Suitza easyJet Switzerland

Hegaldiak airelineako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Airelineak Helmugak
Irlandako Errepublika Aer Lingus Dublin
Espainia Air Europa Lanzarote, Madril (Air Europa Expressek ere operatuta), Palma Mallorcakoa (Air Europa Expressek ere operatuta) eta Tenerife Iparra

Sasoikoa: Menorca

Frantzia Air France Paris-Charles de Gaulle
Espainia Air Nostrum (Iberia Regional) Alacant, Santiago de Compostela, Valentzia eta Vigo

Sasoikoa: Madeira

Erresuma Batua British Airways Londres-Heathrow
Belgika Brussels Airlines Brusela
Txekia Czech Airlines Sasoikoa: Praga
Erresuma Batua easyJet Bristol, Edinburgh, Londres-Stansted, Manchester eta Paris-Charles de Gaulle

Sasoikoa: Milan-Malpensa

Suitza easyJet Switzerland Sasoikoa: Geneva
Alemania Eurowings Düsseldorf (SunExpress Deutschlandek ere operatuta) eta Stuttgart (Germanwingsek ere operatuta)
Espainia Evelop Airlines Txarter: Fuerteventura, Lanzarote eta Tenerife Iparra
Espainia Iberia Madril
Herbehereak KLM (KLM Cityhopperrek ere operatuta) Amsterdam
Austria LEVEL Viena
Alemania Lufthansa (Lufthansa CityLinek ere operatuta) Frankfurt eta Munich
Irlandako Errepublika Norwegian Air International Tenerife Hegoa
Norvegia Norwegian Air Shuttle Sasoikoa: Stockholm-Arlanda eta Oslo-Gardermoen
Irlandako Errepublika Ryanair Londres-Southend (2019ko apirilaren 2an hasiko da)[9]
Suitza Swiss (Helvetic Airwaysek ere operatuta) Zürich
Portugal TAP Portugal (White Airwaysek operatuta) Lisboa
Turkia Turkish Airlines Istanbul-Atatürk
Espainia Volotea Sevilla, Venezia eta Málaga

Sasoikoa: Alacant-Elx, Eivissa, Malta, Napoli-Capodichino, Palermo-Punta Raisi, Porto-Francisco Sá Carneiro, Palma Mallorcakoa eta Viena-Schwechat

Espainia Vueling Airlines Alacant, Amsterdam, Bartzelona, Eivissa, Erroma-Fiumicino, Fuerteventura, Granada, Jerez de la Frontera, Kanaria Handia, Lanzarote, Lisboa-Portela, Londres-Gatwick, Málaga, Milan-Malpensa, Palma Mallorcakoa, Paris-Charles de Gaulle, Sevilla, Tenerife Iparra eta Valentzia

Sasoikoa: Berlin, Bucarest eta Menorca

Karga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportuaren izenaAirelineak
Madril-Barajas aireportuaEspainia Switfair

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenengo urteetako informazioa, bidaiari trafikoa, operazio eta zama kopuruari dagokionez:[11]

Bilbo-Loiu nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 1992-2017 (milioi bidaiari)
Azken eguneraketa: 2018ko otsailaren 13an.[12]
Urtea Bidaiariak Aldea Operazioak Aldea Zama (t) Aldea
2000 2.556.373 45.506 4.038
2001 2.491.770 %2,5 44.166 %3 3.674 %9,1
2002 2.463.698 %1,1 39.832 %9,9 3.699 %0,6
2003 2.850.524 %15,7 44.009 %10,4 3.813 %3,1
2004 3.395.773 %19,1 50.361 %14,4 4.152 %8,9
2005 3.843.953 %13,2 56.285 %11,8 3.956 %4,7
2006 3.876.072 %0,8 58.574 %4,1 3.417 %13,6
2007 4.286.751 %10,6 63.076 %7,7 3.230 %5,5
2008 4.172.903 %2,7 61.682 %2,2 3.178 %1,1
2009 3.654.957 %12,4 54.148 %12,2 2.691 %15,3
2010 3.888.969 %6,4 54.119 %0,1 2.547 %5,4
2011 4.045.613 %4,0 54.432 %0,6 2.633 %3,4
2012 4.171.092 %3,1 50.030 %8,1 2.663 %1,1
2013 3.800.789 %8,9 42.683 %14,7 2.536 %4,8
2014 4.015.352 %5,6 42.590 %0,2 2.855 %12,6
2015 4.277.725 %6,5 43.862 %3 2.872 %0,6
2016 4.588.265 %7,3 45.105 %2,8 2.974 %3,6
2017 4.973.712 %8,4 46.989 %4,2 1.956 %34,2

Azken urteotan Bilboko hiriak turismoan izan duen gorakadaren ondorioz, aireportuak eginiko hegaldi kopurua ere handitu da. Guggenheim Bilbao Museoa ireki zutenetik, Europa osoko konpainiak hasi dira Bilbora hegaldiak eskaintzen. Horietarik gehienak kostu txikiko hegazkin konpainiak dira; baina, beste aireportuetan ez bezala, Bilbon ezartzen direnek ez dute inolako diru laguntzarik jaso.

2006. urtean 3.876.072 bidaiari pasatu ziren Bilboko aireportutik. Horietarik 1.020.286 nazioarteko hegaldietako bidaiariak izan ziren, eta 2.855.786 Espainia barneko hegaldietako bidaiariak.

2016an bidaiarien errekorra gainditu zen, 4.588.265 bidaiariekin. Hala, terminalak, 4 milioi bidaiarientzat proiektatuta, berriro ere bere edukiera gainditu zuen.[13]

2017an egoera bera izan eta aurreko urteko errekorra gainditu zen, 4.973.712 bidaiari zenbatuta eta aurreko urteetako datuen joerari jarraiki.

Airelinea nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Airelinea Bidaiariak (2017) 2016-2017 aldea Merkatu kuota
1 Espainia Vueling Airlines 1.706.065 %5,66 %34,3
2 Alemania Lufthansa 504.459 %6,50 %10,14
3 Espainia Iberia 494.643 %6,33 %9,94
4 Espainia Air Europa 450.853 %10,89 9,06%
5 Erresuma Batua EasyJet 285.680 %33,74 5,74%
6 Irlandako Errepublika Norwegian Air International 205.670 %170,18 4,13%
7 Herbehereak KLM 181.947 %25,18 3,65%
8 Frantzia Air France 179.098 %0,16 3,60%
9 Erresuma Batua British Airways 171.808 %7,71 3,45%
10 Espainia Air Nostrum 148.901 %2,88 2,99%

Hegaldiak bidaiarien arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Bilboko aireportuko hegaldiak bidaiarien arabera»
Postua Hiria Bidaiariak (2017) 2016-2017 aldea
1 Katalunia Bartzelona 759.047 %32,30
2 Madrilgo Erkidegoa Madril 743.712 %3,11
3 Erresuma Batua Londres (Heathrow, Stansted eta Gatwick) 407.226 %1,30
4 Alemania Munich 262.872 %11,01
5 Alemania Frankfurt am Main 242.638 %2,51
6 Frantzia Paris (Charles de Gaulle eta Orly) 238.738 %11,52
7 Herbehereak Amsterdam 220.070 %14,16
8 Andaluzia Sevilla 182.853 %14,55
9 Balearrak Palma Mallorcakoa 182.176 %17,32
10 Andaluzia Málaga 179.117 %1,05

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «70 años de actividad aérea en Bilbao - Bilbao Air» Bilbao Air 2018-09-19 http://www.bilbaoair.info/index.php/es/2018/09/19/70-anos-de-actividad-aerea-en-bilbao/. Noiz kontsultatua: 2018-09-21 .
  2. (Gaztelaniaz)  «Los parkings del aeropuerto se colapsan por primera vez con miles de viajeros afectados» El Correo 2018-04-18 http://www.elcorreo.com/bizkaia/aeropuerto-loiu-cierra-20180417115700-nt.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-26 .
  3. (Gaztelaniaz)  «Plan de Ampliación y Reforma del Aeropuerto de Bilbao, 2009-2014» Bilbao en Construcción! 2009-02-04 https://bilbaoenconstruccion.com/2009/02/04/plan-de-ampliacion-y-reforma-del-aeropuerto-de-bilbao-2009-2014/. Noiz kontsultatua: 2018-04-25 .
  4.   «Bizkaia.Eus: - Oharrak - ORDUTEGI ALDAKETA A3247 BILBAO Aireportua LINEAN» www.bizkaia.eus http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=10994&idioma=EU&dpto_biz=6&codpath_biz=6%7C195%7C10994. Noiz kontsultatua: 2018-05-09 .
  5. (Gaztelaniaz)  «El Gobierno vasco activa el proyecto de metro entre Bilbao y el aeropuerto. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia http://www.deia.eus/2016/09/18/bizkaia/el-gobierno-vasco-activa-el-proyecto-de-metro-entre-bilbao-y-el-aeropuerto. Noiz kontsultatua: 2018-04-25 .
  6. a b c (Gaztelaniaz)  «Volotea estrenará en abril conexiones con Oporto, Nápoles y Alicante desde Loiu» El Correo 2018-11-14 https://www.elcorreo.com/bizkaia/volotea-loiu-napoles-oporto-alicante-abril-20181114125949-nt.html. Noiz kontsultatua: 2018-11-14 .
  7. (Gaztelaniaz)  «Vueling dejará un quinto avión con base en Loiu, lo que creará 50 empleos» Finanzas.com http://www.finanzas.com/noticias/empresas/20181128/vueling-dejara-quinto-avion-3954026_age.html. Noiz kontsultatua: 2018-11-28 .
  8. (Gaztelaniaz)  «Mapa de todos los destinos desde el Aeropuerto de Bilbao» Bilbao Air http://www.bilbaoair.info/index.php/es/destinos-desde-el-aeropuerto-de-bilbao/. Noiz kontsultatua: 2018-11-14 .
  9. a b (Gaztelaniaz)  «Ryanair anuncia su regreso a Bilbao con un enlace a Londres Southend para el año que viene - Bilbao Air» Bilbao Air 2018-06-13 http://www.bilbaoair.info/index.php/es/2018/06/13/ryanair-anuncia-su-regreso-a-bilbao-con-un-enlace-a-londres-southend-para-el-ano-que-viene/. Noiz kontsultatua: 2018-06-26 .
  10.   Bilbao Air «Madeira, destino número 50 para el Aeropuerto de Bilbao esta temporada - Bilbao Air» http://www.bilbaoair.info/index.php/es/2018/03/27/madeira-destino-numero-50-para-el-aeropuerto-de-bilbao-esta-temporada/ .
  11.   «Estadísticas - Aeropuertos Españoles - aena.es» http://www.aena.es/csee/Satellite?pagename=Estadisticas/Home. Noiz kontsultatua: 2018-06-27 .
  12. (Gaztelaniaz)  «TRÁFICO DE PASAJEROS, OPERACIONES Y CARGA EN LOS AEROPUERTOS ESPAÑOLES» http://www.aena.es/csee/ccurl/948/460/Anual_2017.pdf. Noiz kontsultatua: 2018-02-13 .
  13. (Gaztelaniaz)  «Las obras de ampliación duplicarán la capacidad del aeropuerto de Loiu para 2014» http://www.elcorreo.com/vizcaya/20090203/local/obras-ampliacion-aeropuerto-loiu-200902031347.html. Noiz kontsultatua: 2017-01-11 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilbo-Loiu aireportua Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo