Edukira joan

Bilbo Handiko Erramulariak Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilbo Handiko Erramulariak
Arraun Elkartea
Sorrera 2010
2013 (desegin)
Herria Euskal Herria Bizkaia
Lehendakaria -
Entrenatzailea Euskal Herria Andoni Galvan
Patroia(k) Euskal Herria Iraide Ruiz
Kolorea(k)           zuria eta gorria
Trainerua      Bizkaia
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Espainiako Txapelketa
2024: Kontxa ez
2023: Liga ez
2024 ez
Bilbo Handiko Erramulariak (atzean) 2010eko Kontxako Banderan.

Bilbo Handiko Erramulariak Bizkaiko hainbat klubetako arraunlariek emakumezkoen trainerua osatzeko sorturiko elkartea da.

Elastiko zuri eta gorria. Trainerua zuria da eta Bizkaia izena du.

Hasierako talde bizkaitarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean emakumezkoen trainerua osatu zuen Lekeitioko Isuntzak eta jokaturiko estropada bakarrean hartu zuen parte, Txingudi Banderan, laugarren postuan gelditu zelarik.

2008an Arkote izan zen taldea osatu zuen elkartea. Txingudiko Banderan hirugarren gelditu zen, ondoren Euskadiko Txapelketan ere hirugarren egin zuen eta Kontxako Banderan aldiz ezin izan zuen sailkatu seigarren gelditu baitzen larunbateko sailkapen estropadan.

Aurreko urteko Arkoteren bizkarrezurra mantenduz 2009an Bizkaiako Selekzioa osatu zen Emakumezkoen Traineru Ligan aritzeko eta hirugarren gelditu zen, estropada batzutan Gipuzkoako Selekzioaren aurretik ere egin zuelarik. Kontxan berriz seigarren egin eta ezin izan zen bandera jokatzeko sailkatu.

Bizkaiako selekzioa izenarekin hasi zuen Liga nagusian berriz ere hirugarren postua lortuz. Abuztuan elkarte ofiziala sortzea erabaki zuten, Galiziako Rias Baixasen antzera, eta Bilbo Handiko Erramulariak izena jarri zioten. Kontxarako sailkatzea lortu zuten eta laugarren postuan kokatu ziren sailkapenean. Euskadiko Txapelketan bigarrenak izan ziren eta Espainiakoan ere bai. Aipatu behar da traineru gutxi zirenez txapelketa bietan Federazioen trofeoak jokatu zirela. Irailean Lekeition jokaturiko bandera irabazi zuten, hau da orain arte taldearen garaipen bakarra.

Urte honetan jatorri ezberdinetako arraunlariak zituen taldeak, gehienak Getxokoak, eta Emakumezkoen Ligan parte hartzeaz gain Gipuzkoako Ligako estropadak ere jokatu zituen. Ligan ez zuen lortu lehenengo lauen artean sartu eta finala jokatzerik baina Kontxako Banderarako sailkatu eta laugarren egin zuen.

Ez zuten trainerua osatzea lortu.

Berriro atera zuten trainerua nahiz eta gaztetxoekin osatu behar izan zuten. Gipuzkoako Ligako estropadak jokatu zituzten eta ez ziren Emakumezkoen Ligarako sailkatu. Hurrengo urteetan kluben trineruak osatu zirenez, bertan behera gelditu zen proiektua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]