Bilboko Aste Nagusia
Bilboko Aste Nagusia | |
---|---|
![]() | |
Tokia | Bilbo |
Antolatzailea | Bilboko Udala eta Bilboko konpartsak |
Mota | Kulturala |
Hasiera | +/- abuztuaren 15 |
Amaiera | +/- abuztuaren 24 |
Data | |
Webgunea | www.bilbokokonpartsak.com |
Bilboko Aste Nagusia Bizkaiko hiriburuko festa nagusiak dira. Bilboko konpartsak dira jaietako bultzatzaile historiko nagusiak, Bilboko Udalarekin batera, txosnen inguruan festagune zabala antolatzen dute. Jaietan, beste eragile batzuek ere parte hartzen dute.
1978an sortu ziren Mari Jaia, konpartsak eta Aste Nagusi parte hartzailea.[1]

Urteekin gero kutsu erlijiosoa eduki ordez, festek eusten diote euren izaera herrikoi eta aldarrikatzaileari, izaera kultural, sozial eta politikoari atxikita. Mari Jaia da jaien sinbolo nagusia, Mari Puri Herrero margolariak 1978an Jaien Batzordearen eskariz asmatutako pertsonaia. "Badator Mari Jaia" da 1997tik jaietako abesti ofiziala, Edorta Jimenezen hitzak eta Kepa Junkeraren musika moldaketak dituena. Hori bai, jaien hasiera markatzen du Andra Mari egunak, (abuztuaren 15a), horren hurrengo larunbatean hasten baitira urtero.
Historiari dagokionez, mugarri tristea ezarri zuten 1983ko uholdeek, (abuztuaren 26an eta 27an), festak bertan behera utzi ez ezik, Euskal Herriko gizarte osoa astindu baitzuten.
Urtero, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izendatzen dute, hirian ezaguna den edo hiriarekin lotura handia duen pertsona izaten da.
Bilboko Aste Nagusiko Txupineroa, aldiz, beti konpartsa bateko kidea da eta orain arte emakumezkoa izan da beti. Bilbon txupinaren jaurtiketa esaten zaio, Iruñean txupinazoa den bitartean
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1978an abiatu zen lehenengo ekitaldia, Txomin Barullo konpartsak irabazitako ideien lehiaketan proposatutakoan oinarrituta.
Konpartsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun 30 konpartsa inguru daude, 2002an sortutako Bilboko Konpartsen Federakundeak koordinaturik. Beteranoen artean Txomin Barullo, Arrainak, Bizizaleak, Hontzak, Moskotarrak, Pinpilinpauxa, Satorrak eta Uribarri ditugu, 1978an jaiekin eurekin batera sortutakoak. Berrienak, aldiz, Altxa Porrue, Txinbotarrak, Zaratas, Komantxe, Piztiak eta Trikimailu dira.
2005ean Gogorregi Konpartsa koordinakundetik at gelditu zen.
-
Bilboko lehen Aste Nagusiko kartela, Juan Carlos Egillorek egina, Arte Ederren Museoan
-
Marijaia txosnetan
-
-
Erraldoiak
-
Marijaia eta Naroa Gaintza Kaxkagorri konpartsan
Pregoilariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauek izan dira pregoilariak Aste Nagusia herrikoia izan denetik:[2]
- 1978 - Adiskideak eta Atxuritarrok konpartsak.
- 1979 - Etxetxua eta Atxuritarrok Konpartsak.
- 1980 - Jon Castañares, Bilboko alkatea.
- 1981 - Juan Jesus Fernandez de Retana idazlea. Bilboko I. Ipuin Lehiaketako irabazlea.
- 1982 - Josu Torre. Atxuritarrok eta Txomin Barullo konpartsak.
- 1983 - Iñigo Lizeranzu, Athleticeko jokalaria, 1982-83 ligan txapelduna izan ondoren.
- 1984 - Txema Noriega, Athleticeko jokalaria, 1983-84 ligan txapelduna izan ondoren.
- 1985 - Amalia Iglesias, poeta, urteko Adonais sariko irabazlea.
- 1986 - Natxo de Felipe - Oskorri taldeko musikari eta dantzaria.
- 1987 - Fernando Egileor, Frantziak kanporatutako errefuxiatua.
- 1988 - 1978ko lehenengo Jai Batzordeko Kideak
- 1989 - Boni Fernandez txistularia
- 1990 - Jon Lopategi, urteko txapelduna Bertsolari Txapelketa Nagusian.
- 1991 - Pello Zubiria, Euskaldunon Egunkariaren zuzendaria.
- 1992 - Marino Lejarreta, txirrindulari erretiratu berria, erorketa bat gertatu ondoren.
- 1993 - Alfonso Irigoien idazle eta Euskaltzaina.
- 1994 - Jose Angel Iribar, Athleticeko jokalari ohia.
- 1995 - Julian Fernandez, zinegotzi ohia eta Jai Batzordeko burua 1983tik 1991era bitarte.
- 1996 - Alicia Carreño, judo jokalari itsua
- 1997 - Unai Iturriaga, bertsolaria.
- 1998 - Jose Maria Arrate, Athleticeko presidentea.
- 1999 - Irkus Robles-Arangiz artista eta kantaria.
- 2000 - Loli Astoreka, aktorea.
- 2001 - Aitziber Irurtia, Gaztedi Dantzari Taldearen izenean beren 50. urteurrenean.
- 2002 - Iñigo Varona, Bilbao Basket, hiriko saskibaloi taldea. Zilarrezko mailara igo berria.
- 2003 - Boni Fernandez Bizkaiko Arrantzaleen izenean, Marea beltzaren ondorioz jasotako kalteengatik.
- 2004 - Julio Ibarra, ETBko aurkezlea.
- 2005 - Juanjo San Sebastian, mendizalea.
- 2006 - Marivi Bilbao, aktorea.
- 2007 - Kepa Junkera, Errekalde auzoko musikaria.
- 2008 - Aitor Elizegi, sukaldaria.
- 2009 - Joseba Solozabal, kazetaria.
- 2010 - Isidro Elezgarai, Euskadiko Kutxaren kanpo harremanetarako arduraduna.
- 2011 - Kirmen Uribe, idazlea.
- 2012 - Virginia Berasategi, triatleta.
- 2013 - Iraia Iturregi, futbolaria, Athletc Clubaren kapitaina.
- 2014 - Bilboko BSR Gurpil Aulkiko Saskibaloi Kirol Taldeko Asier Garcia.
- 2015 - Gurutze Beitia, aktore eta umorista.
- 2016 - Patxo Telleria, aktore, zinema zuzendari eta antzerkigilea.[3][4][5]
- 2017 - Nati Ovelleiro, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea.
- 2018 - Zorion Egileor, aktore, musikagile eta irrati esataria.
- 2019 - Bea Sever, Naizen Euskal Herriko Adin Txikiko Transexualen Familien Elkarteko bozeramailea.
- 2022 - Itziar Lazkano, aktorea.
- 2023 - Aiora Errenteria, Zea Mays taldeko abeslaria.
Txupinerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Festetako txupineroa beti emakumezkoa eta konpartsaren bateko kidea izaten da, hortik "txupinera" hitza erabiltzearena. Hurrenez hurren, hauek izan dira orain artekoak:
- 1978: Ana Isabel Artziniega, Araba Etxea*
- 1979: Maria Jesus Agirregoitia, Uribarri
- 1981: Montse Valerio, Kaixo
- 1982: Anabel Fernandez, Moskotarrak
- 1983: Alazne Olabarrieta, Mamiki
- 1984: Maria Ascensión Cruces, Txintxarri*
- 1985: Maria Luisa Crespo, Intxausti*
- 1986: Manoli Cruces, Gautxoriak*
- 1987: Magdalena Landa, Ardoa Barrura*
- 1988: Itziar Pagaldai, Zaratarrak*
- 1989: Eva Dolado, Bizizaleak
- 1990: Itsaso Goti, Kaskagorri
- 1991: Miren Barrutia, Hau Pittu Hau!
- 1992: Txelo Martinez, Tximitxurri*
- 1993: Nerea Ahedo, Adiskideak*
- 1994: Josune Bañales, Gogorregi
- 1995: Sandra Guzman, Hontzak
- 1996: Arantza de Jesus, Hor Dago!
- 1997: Soni Charcan, Aixe-Berri
- 1998: Sonia Villamor, Kobeta Mendi*
- 1999: Arantza Garbaio, Pa...Ya
- 2000: Aitziber Zalbide, Lehoiak*
- 2001: Berta García, Irrintzi
- 2002: Lurdes Luke, Satorrak
- 2003: Maite Perez, Pinpilinpauxa
- 2004: Begoña Benedicto, Askapeña
- 2005: Aitziber Adell Ateka, Tintigorri
- 2006: Marta Gerrikabeitia, Sinkuartel
- 2007: Larraitz Cisneros, Altxa Porrue
- 2008: Isabel Isazelaia, Algara
- 2009: Sonia Polo, Eguzkizaleak
- 2010: Aratz Irazabal, Txinbotarrak
- 2011: Patricia Lezama, Mekaguen
- 2012: Nerea Orizaola, Zaratas
- 2013: Jone Artola, Txori Barrote
- 2014: Loreto Errasti, Piztiak
- 2015: Oihana Pascual, Txomin Barullo
- 2016: Gisèle Felli Gorritxo, Komantxe
- 2017: Ane Ortiz, Askapeña
- 2018: Saioa Dominguez, Aixe-Berri
- 2019: Itsasne Nuñez, Pa...Ya
- 2022: Iratxe Palacios, Tintigorri
- 2023: Izaskun Pinedo, Pinpilinpauxa.
* Dagoeneko desagertutako konpartsak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Arteaga, Maialen. «Matxinada txikietatik loratutakoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aste Nagusia Bilbao» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ Astiz, Iñigo. (2016-08-20). ««Aste Nagusiak oso erro sakonak ditu jendearengan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
- ↑ «2016 Aste Nagusiko Pregoia (Patxo Telleria) • ZUZEU» ZUZEU 2016-08-20 (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
- ↑ EiTB. (2016-08-29). Aste Nagusia 2016: Pregón de Patxo Telleria. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aste Nagusia 2010 Bilboko Udalaren webgunean.
- Bilboko konpartsen webgunea
- Bilboko Aste Nagusiaren Momentuak
- Amets Nagusia: Ametsa Jai bihurtu zen Aste Nagusiaren sorreraren inguruko dokumentala