Bilboko Udala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Logo Bilbao.svg
Bilbao
Bilboko udaletxea.

Bilboko Udala Bizkaiko hiriburuan tokian tokiko agintea daukan erakunde nagusia da. Udalbatza alkateak eta 29 zinegotzik osatzen dute gaur egun.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko udaletxea»

Gaur egungo udaletxea laugarrena da hiriko fundaziotik 1300ean: Lehenengoa San Anton Elizaren aurrean 1535ean, baina 18 urte geroago pairatutako uholdeek suntsitu zuten. Hala ere, hortxe bertan jaso zuten bigarren eraikina, zoritxar bera jasan zuena 1593an beste uriola batek jota. Hirugarren udaletxea XVII. mendean eraiki zuten eta, azkenik, laugarrena den gaurkoa 1892ko apirilaren 17an inauguratu zuten, Joaquín Rucoba arkitektoak eginda.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko alkateen zerrenda»

Agintaldi luzeenak izan dituzten alkateak Joaquín Zuazagoitia Azkorra (17 urte), Iñaki Azkuna Urreta (14 urte), Josu Ortuondo Larrea (8 urte) eta Pilar Kareaga Basabe eta Federico Moyua Salazar (6na) izan ditugu.

2014. urtetik, gaur egungo alkatea Ibon Areso jeltzalea da

Sailak eta Udal erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkulazioa eta Garraioak
Hirigintza eta Ingurumena
Kultura eta Hezkuntzan
Obrak eta Zerbitzuak
Giza Baliabideak, Kalitatea eta Balioztatzea
Segurtasuna
Hiritarrekiko Harremanak
Gizarte Ekintza
Ekonomia eta Ogasuna
Turismoa eta Jaiak
Euskara
Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarrak
Enplegua, Gazteria eta Kirola
Osasuna eta Kontsumoa
Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluak
Espazio Publikoaren Erabilerarako bulegoa

Udal erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkuna Zentroa: Kulturgune eta kirolgunea.
Surbisa: Etxebizitza-eraikinen hirigintza berregokipena.
Udal Etxebizitzak: Etxebizitza soziala.
Artxandako funikularra: Artxandako funikularra eta igogailu publikoak.
Cimubisa: Zerbitzu informatikoa.
Bilbao Ekintza: Sustapen ekonomikoa.
Bilbao Kirolak: Kirol-zerbitzu, -instalazio eta -ekintzak.
Arriaga antzokia: Antzokia.
Bilbao Musika: Udal Musika Eskola, Bilboko Txistularien Banda eta Udal Musika Banda.
Bilbao Arte: Sustapen artistikorako fundazioa.
Bilbao Zerbitzuak: Merkatuak eta Hileta zerbitzuak.
Bilbao 700: Sustapen kulturalerako fundazioa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo