Bilboko metropoli eremua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bilboko metropoli eremua edo Bilbo Metropolitarra Bizkaiko hainbat udalerrik Bilbo inguruan osatzen duten metropoli eremua da, guztira 35 udalerriz osatutakoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen (LAA) arabera hurrengo udalerriek osatzen dute:[1] Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena. Horietatik 26 udalerri Bilboaldea eskualdearen parte dira.

Hirigune honen jatorriari buruzko lehenbiziko aipamena 1884koa da, ematen ari zen industrializazio prozesuak ekartzen hasi zuen populazioaren harira, El Noticiero Bilbaíno egunkariak Previsión izeneko artikulua idatzi zuenean, hurrengoa esanez: "ez dira urte asko pasako -Barakaldoko- Desertutik Portugaleteraino etxaldeak hain trinko egiten diren arte, ezen etenik gabeko kale luzea bilakatuko baiten."

Eustaten 2016ko biztanleria datuen arabera 892.747 biztanle ditu, Bizkaia osoko biztanleriaren (1.138.852 biztanle) gehiengo handia eremu honetan bizi delarik, eta Espainiako 6. metropoli eremurik handiena da, biztanle kopuruari dagokionez.[2]

Metropoli eremuko udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria Udalerria Alkatea Alderdi Politikoa Biztanleria (2016)[3] Lurraldea (km2)[4]
Abanto Zierbenako ikurdia.png Abanto-Zierbena Maite Etxebarría Azpiolea EAJ 9.570 16,18
Escudo de Alonsotegi.svg Alonsotegi Joseba Mirena Urbieta Lemos EAJ 2.855 20,20
Escudo de Arrankudiaga.svg Arrankudiaga Itziar Duoandikoetxea Gonzalez EH Bildu 1.006 22,68
Escudo de Arrigorriaga.svg Arrigorriaga Asier Albizua Manrique EAJ 12.029 16,16
Coat of Arms of Barakaldo.svg Barakaldo Amaia Del Campo Berasategui EAJ 98.403 25,00
Escudo de Barrika.svg Barrika Roberto Muñoz García EAJ 1.561 7,59
Coat of Arms of Basauri.svg Basauri Joseba Andoni Busquet Elorrieta EAJ 40.876 7,07
Escudo de Berango.svg Berango Anabel Landa Gaubeka EAJ 7.116 8,73
Escudo heráldico de Bilbao.svg Bilbo Juan María Aburto Rike EAJ 342.481 40,59
Escudo de Derio.svg Derio Esther Apraiz Fernández La Peña EAJ 6.496 10,14
Escudo de Erandio.svg Erandio Joseba Goicouria Zarraga EAJ 23.906 18,83
Escudo de Etxebarri.svg Etxebarri Lorenzo Oliva Santamaría Herriko Ahotsa (LVP) 10.951 3,38
Escudo de Galdakao.svg Galdakao Ibón Uribe Elorrieta EAJ 29.269 31,28
Coat of Arms of Getxo.svg Getxo Imanol Landa Jáuregi EAJ 77.759 11,84
Escudo de Gorliz.svg Gorliz Arantza Etxebarría Villabeitia EAJ 5.655 10,08
Escudo de Larrabetzu.svg Larrabetzu Iñigo Gastelu Bilbao EH Bildu 2.057 21,53
Escudo de Leioa.svg Leioa Mª Carmen Urbieta González EAJ 30.793 8,31
Escudo de Lemoiz.svg Lemoiz Unai Andraka Casimiro EAJ 1.244 18,56
Escudo de Lezama.svg Lezama Jon Ander Aurrekoetxea Artetxe EAJ 2.353 16,37
Escudo de Loiu.svg Loiu Josu Andoni Begoña Fernández De Arroiabe EAJ 2.277 15,01
Escudo de Muskiz.svg Muskiz Borja Liaño Abarrategui EAJ 7.449 20,95
Escudo de Ortuella.svg Ortuella Saulo Nebreda Trevejo EAJ 8.358 7,99
Escudo de Plentzia.svg Plentzia David Crestelo Domínguez EH Bildu 4.360 5,87
Coat of Arms of Portugalete.svg Portugalete Mikel Torres Lorenzo PSE-EE 46.372 3,19
Coat of Arms of Santurtzi.svg Santurtzi Aintzane Urkijo Sagredo EAJ 45.703 8,73
Escudo de Sestao (Bizkaia).png Sestao Josu Bergara López EAJ 27.286 3,61
Escudo de Sondika.svg Sondika Xabier Zubiaur Agirre EAJ 4.461 6,84
Escudo de Sopelana.svg Sopela Gontzal Hermosilla Ramos EAJ 12.592 8,31
Escudo de Trapagaran.svg Trapagaran Xabier Cuellar Cuadra EAJ 11.938 12,85
Escudo de Ugao Miraballes.svg Ugao-Miraballes Ekaitz Mentxaka Corral EAJ 4.088 5,25
Escudo de Urduliz.svg Urduliz Javier Bilbao Lopategi EAJ 4.128 7,80
Escudo de Zamudio.svg Zamudio Igotz López Torre EAJ 3.183 18,15
Escudo de Zaratamo.svg Zaratamo Jon Ajuria Fisure Plataforma Independiente Gure Herria (PIGH) 1.609 10,17
Escudo de Zeberio.svg Zeberio Karlos Idirin Gorrotxategi EAJ 1.069 47,64
Escudo de Zierbena.svg Zierbena Iñigo De Loyola Ortuzar Angulo EAJ 1.494 12,48
GUZTIRA 892.747 509,36 km2

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]