Bildumazaletasun

Bildumazaletasuna mota jakin bateko objektuak bilatu, eskuratu, bildu, antolatu eta erakusteko pertsona batek duen zaletasuna da.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denetariko objektuen bildumak egin daitezke, hala nola txanponak, botilak, diskoak edo nekazaritza-lanabesak. Bilduma jakin bat osatzeko arrazoiak anitz izan daitezke: jolas edo denborapasa hutsa izan daiteke, objektuen gaiarekin interes intelektuala, bildumako objektuekiko lotura emozional bat (haurtzaro edo gaztetako oroigarriak direlako, adibidez). Bildumak orokorrak zein oso zehatzak izan daitezke: badira pertsonak denetariko diskoen bilduma egiten dutenak eta beste batzuk marka zehatz bateko garagardo-botilak soilik bilatzen dituztenak.

Euskal Herrian 21. mendean erraldoi eta buruhandien inguruko bildumazaletasun bat garatu da bereziki, gomazko erraldoi eta buruhandiena.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berasain Tristan, Kristina. (2025-07-18). «Erraldoi txikien arrakasta handia» Berria (kontsulta data: 2025-08-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |