Bilibio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bilibio
Viña Paceta - Antigua situación de la aldea de Bilibio.jpg
Herrixkaren antzinako kokagunearen ikuspegia.
Lekua Haro
Altuera 450
Oharrak
Bisitagarria Ez

Bilibio Ebroren eskuinaldean, Conchas de Haro ubidearen ondoan zegoen herria izan zen, egungo Haro udalerrian zegoena. Izen bereko haitzetan, Obarenes mendien hasieran, zegoen.

Garrantzi historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilibiok Ebroren beste aldean Buradon herria zuen, ibi baten bitartez loturik.[1] Bertan Felix Bilibiokoa anakoreta bizi zen, San Millanen maisua izan zena.

Gaztelako eta Nafarroako Erresumen arteko mugan zegoen. Nafarren eskuetan izan zen: 1040komaiatzaren 28an Gartzea III.a Santxez Naiarakoak Estefania Foixkoa bere emazteari, ezkontza-horni moduan, Bilibium cum Faro et cum sua pertinencia (Bilibio Harorekin eta bere ondasunekin) eman zizkion.[2] Orduko Bilibioko gaztelua Arabako konderriarena zen, izan ere, 1052an Gartzea Santxez erregeak Felix Bilibiokoaren erlikiak Naiarako Andre Maria Erreginaren monasteriora eraman nahi zuenean, Nuno Arabako gotzainaren baimena behar izan zuen. Urte batzuk geroago, Haroko leinuaren eskuetara pasa zen eta hauekin batera Gaztelara. Herri bera hustu eta bere biztanleak Harora joan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. González Fernández, Rafael; Alonso Martínez, Ignacio (2011) Las Cuevas de Herrera, el Monasterio Cisterciense y la Camáldula actual (Miranda de Ebro- Haro) XXVI Editum 172-176 or. ISBN 978-84-8371-951-0.
  2. Cfr., Madrazo, España..., III, 716. orr.


Historia
Errioxako Autonomia Erkidegoa
Artikulu hau Errioxako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.