Biljana Plavsic

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Biljana Plavsic
Biljana Plavsic.JPG
Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea

1996ko uztailak 19 - 1998ko azaroak 4
Radovan Karadžić - Nikola Poplašen
Bizitza
Jaiotza Tuzla1930eko uztailaren 7a (87 urte)
Herrialdea  Bosnia-Herzegovina
 Jugoslavia
 Jugoslaviako Erresuma
Talde etnikoa Serbiarra
Hezkuntza
Heziketa Faculty of Science, University of Zagreb
Hizkuntzak serbiera
Jarduerak
Jarduerak maisu/maistra, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Serbiako Eliza Ortodoxoa
Alderdi politikoa Serbian Democratic Party
Serbian People's Alliance of the Republika Srpska

Biljana Plavsic (Izengoitia: Burdinazko Andrea ; Tuzla, Bosnia-Herzegovina, 1930eko uztailaren 7a) serbiar-bosniar politikaria da.

Bi urtez New Yorken ikasi ondoren Sarajevoko Unibertsitateko biologiako irakaslea izan zen, eta biologia-saileko buru izatera iritsi zen; 1980an Jugoslaviako Arte eta Zientzietako Akademiako kide izendatu zuten. Plavsic politikari abertzale sutsua da, Radovan Karadzic buruzagi serbiar-bosniarraren laguntzailea. Bere jarduera politikoa Bosnia eta Herzegovinako Alderdi Demokratiko Serbiarra alderdi nazionalistan hasi zuen (SDS). 1990-1992 bitartean (gerra hasi zen arte, alegia) Bosniako lehendakaritzarako hautaturiko bi serbiarretako bat izan zen. Gerra-garaian Bosniako Errepublika Serbiarrarekin bat egin zuen, eta Karadzic lehendakariaren bi lehendakariordeetako bat izan zen. Daytongo bake-hitzarmenetan (1995) Karadzic eta beste zenbait agintari kondenatu zituztelarik, Karadzicen ordezko izendatu zuten 1996an, Bosniako federazioaren baitako serbiar estatuaren lehendakari-karguan. Plavsicek serbiarrek musulmanak eta kroaziarrak hiltzea gertaera biologiko natural bat dela esan izan du, besteak beste. Azkenik, bere agintaldian, nazioarteko presioaren eraginez, zenbait buruzagi kanporatu behar izan zituen eta erreforma politikoak egingo zituela hitz eman behar izan zuen. Karadzicek, ordea, SDS alderdiko bileretan parte hartzeko debekua ezarri zion, besteak beste. 1997an Plavsicek legebiltzarra deuseztatu eta hauteskunde orokorrak deitu zituen. 1998ko hauteskundeak galdu ondoren, eta TPIY Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegiaren akusazioaren ondorioz, bere karrera politikoari amaiera eman zion. TPIY Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegiak gizateriaren aurkako eta gerra-krimenetan eta genozidio batean parte hartzea leporatzen zuen, eta hori dela-eta, 2003tik 2009ra Hinsebergeko espetxean (Suezian) egon zen preso.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]