Bill Nye

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bill Nye
2011 Bill Nye by US Navy cropped to collar.jpg
Bizitza
Jaiotza Washington1955eko azaroaren  27a (63 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Cornell Unibertsitatea
Cornell University College of Engineering Itzuli
Sidwell Friends School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria, fisikaria, hezitzailea, idazlea eta aktorea
Lantokia(k) Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k) Cornell Unibertsitatea
Lan nabarmenak Bill Nye the Science Guy Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza American Association for the Advancement of Science Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0638557
www.billnye.com/
Bill Nye signature.svg

William Sandford Nye (1955eko azaroaren 27an jaioa), eta Bill Nye zientzia-tipoa izenez ezaguna, zientzia-komunikatzaile, telebista-aurkezle eta ingeniari mekaniko estatubatuarra da. Batez ere ezaguna da aurkeztu zuelako PBS (AEBetako Telebista Publikoa) telebista katearen zientzia-saio bat, Bill Nye the Science Guy (1993-1998), Netflix katearen Bill Nye Saves the World / Bill Nye, munduaren salbatzailea (2017-gaur arte), eta sarri agertzen delako hedabide popularretan eta zientzia-hezitzaile gisa.

Nye Boeing korporazioan hasi zen lanean, Seattle hirian, ingeniari mekaniko moduan, eta han asmatu zuen erresonantzia hidraulikoa kentzeko tuboa, zeina erabiltzen baitzen 747 hegazkinetan. 1986an, alde egin zuen Boeing enpresatik, eta hasi zen komedia egiten Almost Live! telebista saio lokalean, non zientzia-esperimentu bitxiak egingo baitzituen. Halako batean, bere burua aurkeztu zuen telebistan haurrentzako zientzia-saio bat aurkezteko. Baita lortu ere. Seattle hiriko KCTS-TV 9. kanalean hasi zen aurkezten Bill Nye the Science Guy. Saioa AEBetako telebista publikoetan ikusi zen 1994tik 1999ra bitartean, eta bilakatu zen oso popularra gazteen artean ezezik, baita helduen artean ere, besteak beste zuen erritmo biziari esker. Kritika ona jaso zuen, eta 23 aldiz izendatu zuten Emmy sarietara. Horietatik 19 irabazi zituen.

Telebista-saioaren arrakasta baliatuz, Nyek segitu zuen zientziaren alde egiten, eta bihurtu zen The Planetary Society elkarteko presidente. Halaber, lagundu zuen eguzki-erloju txiki bat garatzen Mars Exploration Rover misioetarako. Nyek zenbait best-seller idatzi ditu zientziaren gainean, tartean Undeniable: Evolution and the Science of Creation (2014) eta Unstoppable: Harnessing Science to Change the World (2015). Sarri agertu da hedabideetan, saio hauetan adibidez: Dancing with the Stars, The Big Bang Theory eta Inside Amy Schumer. Dokumental batean parte hartu zuen, Bill Nye: Science Guy, 2017an estreinatu zena South by Southwest zinemaldian. Orobat, 2017an hasi zen aurkezten Bill Nye Saves the World zientzia-saioa Netflix katean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • NYE, Bill, Bill Nye's Western Humor, Nebraska, University of Nebraska Press, 1968, 182 orr. ISBN 0803258216
  • NYE, Bill, Bill Nye the Science Guy's Big Blast of Science, Addison-Wesley Pub, 1993, 172 orr. ISBN 0201608642, 9780201608649
  • NYE, Bill, Bill Nye the Science Guy's Big Blue Ocean, Disney-Hyperion, 2003, 48 orr. ISBN 0786817577, 9780786817573
  • NYE, Bill, Undeniable: Evolution and the Science of Creation, New York, St. Martin's Press, 2014, 299 orr. ISBN 9781250007131
  • VELAZQUEZ, Adam, A New Excityng Approach to Bill Nye. 162 Things You Need To Know, Emereo Publishing, 2015, 192 orr. ISBN 1488834539, 9781488834530