Billy Graham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Billy Graham

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilliam Franklin Graham Jr.
JaiotzaCharlotte1918ko azaroaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMontreat (Ipar Carolina)2018ko otsailaren 21a (99 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
Ezkontidea(k)Ruth Graham  (1943 -  2007)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWheaton College (en) Itzuli
Bob Jones University (en) Itzuli
Trinity College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakteologoa, autobiografialaria, klerikoa, predikaria eta ministroa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

billygraham.org
IMDB: nm0333932 Facebook: ReverendBillyGraham TED: billy_graham Musicbrainz: a6ce211b-d6e0-4e6e-bd62-e7046194e6e6 Discogs: 579272 Find a Grave: 187486261 Edit the value on Wikidata

William Franklin Graham Jr. (1918ko azaroaren 7a - 2018ko otsailaren 21a) estatubatuar ebanjeliko eta Hegoaldeko Bataiatzaileen Elizako[1] gurtza-ministro ordenatua izan zen; nazioartean, ezaguna egin zen 1940ko hamarkadaren amaieran. Kristau figura ebanjeliko nabarmena izan zen, eta, biografo baten arabera, XX. mendean, eragin handia izan zuen kristauen artean[2].

Grahamek, aretotan zein kanpoan, mitin handiak egin zituen; sermoiak irratian eta telebistan emititzen ziren, eta, batzuk, oraindik emititzen dira, XXI. mendean[3]. Telebistan egondako sei hamarkadetan, Grahamek urteroko gurutzadak (ebanjelizazio kanpainak) antolatu zituen 1947tik erretiroa hartu zuen arte, 2005ean. Hour of Decision irratsaioa ere zuzendu zuen 1950etik 1954ra. Arraza-segregazioa arbuiatu[4], eta arraza-integrazioan tematu zuen 1953an hasitako bere suspertze eta gurutzadak. Geroago, Martin Luther King Jr. gonbidatu zuen 1957an New Yorkeko suspertze batean elkarrekin predikatzera. Bere helburu erlijiosoez gain, jatorri ezberdinetako jende ugariren mundu-ikuskera moldatzen lagundu zuen, Bibliaren eta egungo ikuspuntu sekularren arteko harremana bilatzera eramanez. Bere webgunearen arabera, Grahamek, 185 herrialde eta lurralde baino gehiagotan, 210 milioi pertsonaren aurrean predikatu zuen hainbat bileraren bidez, BMS World Mission eta Global Mission barne[5].

Graham, bereziki, Dwight D. Eisenhower, Lyndon B. Johnson (Grahamen lagun minenetako bat)[6] eta Richard Nixonengandik gertu zegoen[7]. Gainera, Robert Schuller-en laguna izan zen (telebanjelaria eta Crystal katedraleko artzain sortzailea), zeina bere telebista-ministerioa hasteko kobentzitu zuen Grahamek[8]. Jatorri-protestante Elizetako nagusiek estimatzen zuten Grahamen ebanjelizazioa, beren eliza nagusietan geratzera edo itzultzera animatzen baitzituen bere mezu ebanjelikora bihurtu ziren protestante nagusi horiek[9][10]. Hasieran erromatar katolizismoarekiko susmoak eta beldurrak izan arren (garaiko protestante ebanjelikoen artean ohikoak), Grahamek, azkenean, harreman adiskidetsuak garatu zituen Ameriketako Eliza katolikoko pertsonaia askorekin, eta, gero, katoliko eta protestanteen arteko batasuna bultzatu zuen[11].

Grahamek hainbat komunikabide eta argitalpen erabiltzen zituen[12]. Bere langileen arabera, 3,2 milioi lagun baino gehiago erantzun diote, «Jesu Kristo salbatzaile pertsonal gisa onartzeko», Billy Graham Crusades-en gonbidapenari. Grahamen estimatutako bizitza osoko audientzia, irrati eta telebistako emankizunak barne, 2 mila milioi izan ziren 2008an. Bere gurutzaden ondorioz, Grahamek, kristautasunaren historian, beste edozeinek baino pertsona gehiagoren aurrean predikatu zuen ebanjelioa[13]. Grahamek 61 aldiz izan zuen errekorra Gallupeko gizon-emakume miretsienen zerrendan[14]. Grant Wacker-ek idatzi zuen, 1960ko hamarkadaren erdialderako «Legitimatzaile Handiadun» bihurtua zela. «Ordurako, bere presentziarekin presidenteei estatusa, gerretan onargarritasuna, arraza-aurreiritzien aurrean lotsa, zintzotasunaren desiragarritasuna, lotsagabekeriari desohorea eta hiritarren gertaeretan ospea ematen zien»"[6].

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Franklin Graham Jr. 1918ko azaroaren 7an jaio zen Charlottetik (Ipar Carolina)[15] gertu dagoen baserri bateko beheko solairuko logelan. Eskoziar-irlandar jatorrikoa zen, eta Morrow (Coffey sotzez) eta William Franklin Graham Sr. esne-ekoizleen seme zaharrena lau seme-alaben artean[15]. Graham familiaren esne-ekoiztetxe batean hazi zen, bere bi ahizpa txikiekin (Catherine Morrow eta Jean) eta anaia gazte batekin, Melvin Thomas[16]. Bederatzi urte zituela, familia, orduan, beren egur zuriko etxetik 69 metrotara eraiki berria zen adreilu gorriko etxe batera aldatu zen[17][15]. Gurasoek Eliza presbiteriano erreformatu elkartuan hazi zuten[15][18]. Graham Sharon-eko Grammar School-era joan zen[19]. Txikitatik hasi zen liburuak irakurtzen, eta mutilentzako ziren eleberriak irakurtzea gustatzen zitzaion, batez ere, Tarzan[15]. Tarzan bezala, zuhaitzetan zintzilikatzen zen, eta Tarzanen oihu ezaguna egiten zuen. Aitaren esanetan, oihu hark eraman zuen gurtza-ministro izatera[20]. Grahamek 15 urte zituen Lege Lehorra amaitu zenean, 1933ko abenduan, eta bere aitak garagardoa edatera (gaixotu ziren arte) behartu zituen bera eta bere ahizpa Katherine. Horrek halako nazka sortu zien ezen Grahamek eta bere arrebak alkohola eta drogak bizitza osoan saihestu zuten[21].

Grahami tokiko gazte talde bateko kide izatea ukatu zioten «mundutarregia» izateagatik[21]. Albert McMakin-ek, Graham baserrian lan egiten zuenak, Mordecai Ham lider-ebanjelikoa ikustera joateko konbentzitu zuen[13]. Bere autobiografiaren arabera, Grahamek 16 urte zituen Hamek Charlotten, 1934an, zuzendutako berpizte-bilera batzuetan bihurtu zenean[22][23].

1936ko maiatzean, Sharon High Schoolen graduatu ondoren, Bob Jones Collegera joan zen. Seihileko baten ondoren, ikastaroak eta arauak legalistegiak zirela ikusi zuen[21]. Garai horretan, Eastport Bible Church-eko Charley Young artzainak eragin, eta inspiratu zuen. Ia kanporatua izan zen, baina Bob Jones Seniorrek bere bizitza hankaz gora ez botatzeko ohartarazi zion: «Hoberenean, lor dezakezuna da herrialde pobre bateko predikari bataiatzailea izatea... Erakartzen duen ahotsa duzu. Jainkoak zure ahots hori erabil dezake. Izugarri erabil dezake»[21].

1937an, Graham Florida Bible Institutera aldatu zen, Temple Terrace-n, (Florida)[24]. Oraindik ikasle zela, Grahamek bere lehen sermoia bota zuen Bostwick Baptist Churchen Palatkatik (Florida) gertu[25]. Bere autobiografian, Grahamek idatzi zuen bere deia Temple Terrace Golf and Country klubeko 18. berdegunean jaso zuela, institutuaren campusaren ondoan zegoena. Geroago, Reverend Billy Graham Memorial Park-ea ezarri zen, Hillsborough ibaian, 18. berdegunetik zuzenean ekialderantz; Grahamek, sarritan, piraguaz egiten zuen arraun ibaiko uharte txiki bateraino, non hegazti, kaiman eta altzifre-motzondoei predikatzen praktikatzen baitzuen. 1939an, Hegoaldeko Bataiatzaileen Elizako kleriko talde batek ordenatu zuen Graham, Palatka-ko (Florida) Peniel Baptist Churchen[26]. 1940an, Teologian lizentziatu zen[27][28].

Graham Wheaton-eko (Illinois) Wheaton Collegen matrikulatu zen. Bertan egon zen garaian, Biblia Jainkoaren hitz hutsezin gisa onartzea erabaki zuen. Kaliforniako Hollywoodeko First Presbyterian Churcheko Henrietta Mears, hortaz, funtsezkoa izan zen Grahamek zituen arazoekin borrokatzen laguntzeko. Forest Home Christian Campen (gaur egun Forest Home Ministries izenekoa) kokatu zuen, Kalifornia hegoaldeko Big Bear Lake eremuaren hego-ekialdean[29][30]. Wheatonen zegoen bitartean, 1941eko igande batean, United Gospel Tabernacle elizan predikatzera gonbidatu zuten Graham. Haren ostean, kongregazioak behin eta berriz eskatu zion Grahami bere elizan predikatzeko, eta, geroago, beren elizako artzain izateko eskatu zion. Graham, otoitz egin eta bere lagun Edman doktoreari aholkua eskatu ondoren, haien elizako artzain bihurtu zen[31].

1943ko ekainean, Graham Wheaton Collegen[32] lizentziatu zen, antropologian[33]. Urte horretan bertan, Robert Van Kampenek, National Gideon Association-eko diruzainak, Graham Western Springs Baptist Churchen predikatzera gonbidatu zuen, eta Grahamek, aukera, berehala onartu zuen. Han zegoela, bere lagun Torrey Johnson, Chicagoko Midwest Biblia Elizako artzainak, Grahami esan zion bere irratsaioa, Songs in the Night, bertan behera uztear zegoela finantzaketa faltagatik. Western Springs-eko bere elizako kideekin kontsultatuta, Grahamek Johnsonen programa hartzea erabaki zuen, bere kongregazioaren diru-laguntzarekin. 1944ko urtarrilaren 2an, irratsaio berria martxan jarri zuen, oraindik Songs in the Night izenekoa, Grahamek George Beverly Shea baxu-baritonoa kontratatu zuen bere irrati-ministerioko zuzendari gisa.

1948an, Modestoko (Kalifornia) hoteleko gela batean, Grahamek eta bere ebanjeliko taldeak Modesto Manifestua ezarri zuten (bizitzarako eta lanerako kode etikoa) finantza eta sexu- eta botere-abusuaren akusazioetatik babesteko[34]. Kodeak, elizetan, eskaintzak biltzeko arauak biltzen ditu, ebanjeliko-kooperatiboaren aldeko elizekin bakarrik lan egitea, kanpoko ekitaldietan jendetzaren kalkulu ofizialak soilik erabilitzea eta bere emaztea ez den emakume batekin inoiz bakarrik ez egoteko konpromisoa (Billy Graham izenez ezagutzen dena araua)[35][36].

Grahamek 29 urte zituen Minneapoliseko Northwestern Bible Collegeko presidente bilakatu zenean, 1948an. Herrialdeko institutu edo unibertsitateko presidente gazteena zen, eta lau urtez bete zuen kargua 1952an dimisioa eman baino lehen[37]. Grahamek, hasieran, Indar Armatuetako kapilau izateko asmoa zuen, baina paperak harrapatu zituen eskaera egin eta gutxira. Floridan indarberritzeko garai baten ondoren, Torrey Johnson eta Charles Templeton ebanjeliko kanadarrak, horrenbestez, elkarrekin sortutako Youth for Christ (YFC) berrian, lanaldi osoko lehen ebanjeliko gisa kontratatu zuten. Grahamek Estatu Batuetan eta Europan zehar bidaiatu zuen YFCIko ebanjeliko gisa. Templetonek teologia-titulu aurreratua eskatu zion Princeton Theological Seminary-ri, eta Grahami gauza bera egiteko esan zion, baina hark ezezkoa eman zion, Northwestern Bible Collegeko presidente gisa ari baitzen jada[38].

1949an, Grahamek berpizte-bilera batzuk antolatu zituen Los Angelesen, eta, horretarako, zirku-karpak jarri zituen aparkaleku batean[13]. Hedabide nazionalen oihartzuna erakarri zuen, batez ere, Hearst egunkarien kate kontserbadorean, nahiz eta Hearst eta Graham inoiz ezagutu ez elkar[39]. Gurutzada ekitaldiak zortzi aste iraun zituen —aurreikusitakoa baino bost aste gehiago. Graham figura nazionala bihurtu zen berri-zerbitzuen eta aldizkari nazionalen estaldura handiarekin[40]. Rudy Atwood piano-jotzaileak karpan jo zuen bileretan, eta idatzi zuen: «Billy Graham protagonismo nazionalera bultzatu zuen, eta, ondorioz, ikuskizunetako negozio-pertsonaia batzuk bihurtu zituen»[41].

Gurutzadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graham Düsseldorf-en (Alemania) Gurutzada batean hitz egiten. 1954ko ekainaren 21ean.

1947an bere ministerioa hasi zuenetik, Grahamek 400 gurutzada baino gehiago egin zituen sei kontinenteetako 185 herrialde eta lurraldetan. Lehenengo Billy Graham gurutzada, 1947ko irailaren 13tik 21era Grand Rapids-eko (Michigan) Civic Auditoriumean, 6.000 lagunek hartu zuten parte. Grahamek 28 urte zituen, eta areto handi bat alokatuko zuen estadioa, parkea edo kalea, esaterako. Saioak handitu ahala, 5.000 laguneko taldea osatu zuen abesbatza batean abesteko. Ebanjelioa predikatu, eta, jendeari, bere burua aurkeztera gonbidatzen zien (Dwight L. Moody-k hasitako praktika). Pertsona horiei ikertzaile deitzen zitzaien, eta aholkulari batekin, bakarka, hitz egiteko, galderak argitzeko eta elkarrekin otoitz egiteko aukera ematen zitzaien. Ikertzaileei, askotan, Joanen Ebanjelioaren kopia bat edo Biblia aztertzeko liburuxka bat ematen zieten. 1973an, Durbanen (Hegoafrika) 100.000 lagunek hartu zuten parte; hura Hegoafrikako apartheid-aren lehenengo arraza-ekitaldi misto handia izan zen, eta adierazi zuen: «Apartheida bekatua da»Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute[42]. 1992an, Moskun, Grahamen entzuleen 155.000 pertsonen laurdenak ikertzaile egin ziren bere deiari erantzunez[22]. Bere gurutzadetan, maiz erabiltzen zuen aldarerako dei abestia: Just As I Am[43].

NBCk, bost urterako, milioi bat dolarreko kontratua eskaini zion Arthur Godfreyren aurrean telebistan agertzeko, baina Grahamek aldez aurreko konpromisoak zituen, eta eskaintzari uko egin zion biran suspertzen jarraitzekoAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Grahamek, Londresen, gurutzadak antolatu zituen (12 aste iraun zituzten), eta, 1957an, New York hiriko Madison Square Gardenen, gauero, 16 astez iraun zuen gurutzada bat.

Ikasleen ministerioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grahamek, gutxienez, bederatzi aldiz hitz egin zuen Urbana Student Missions Conferenceko InterVarsity Christian Fellowship-en: 1948, 1957, 1961, 1964, 1976, 1979, 1981, 1984 eta 1987. urteetan[44].

Urbanako hitzaldi bakoitzean, milaka bertaratuei, erronka bota zien Jesukristoren jarraipenerako konpromisoa har zezaten bizitza osorako. Askotan aipatzen omen zuen zilarraren magnate aberats baten semea zen William Whiting Borden-en biblian idatzitako sei hitzeko esaldi bat: «Erreserbarik ez, atzerapenik ez, damurik ez»[45]. Borden Egipton hil zen, misio eremurako bidean[46].

Grahamek unibertsitateko campus batzuetan ere egin zituen ebanjelizatzeko bilerak: Minnesotako Unibertsitatean InterVarsity-ren "Ebanjelismoaren urtea 1950–51n; 1957an, 4 eguneko misioa Yale Unibertsitatean, eta, astebeteko bilera sorta batean, Ipar Carolinako Unibertsitateko Carmichael Auditoriumean 1982ko irailean[47].

1955ean, Cambridge Unibertsitateko ikasleek unibertsitateko misioa gidatzeko gonbidatu zuten; misioa Cambridge Inter-Collegiate Christian Unionek antolatu zuen, John Stott Londresko artzain-teologoa Grahamen laguntzaile nagusi gisa. Gonbidapen hori gaitzespen handiz hartu zuten The Times-eko korrespondentzia zutabetan[48].

Elkarte ebanjelikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950ean, Grahamek Billy Graham Evangelistic Association (BGEA) sortu zuen, egoitza Minneapolisen zuena. Elkartea Charlottera (Ipar Carolina) lekualdatu zen 1999an, eta, nazioartean, hainbat bulego mantentzen ditu, hala nola Hong Kongen, Tokion eta Buenos Airesen[49] BGEAko ministerioek honako hauek hartzen dituzte:

  • Hour of Decision, 66 urtez astero, mundu osoan zehar emititzen den irratsaioa (1950-2016)[50].
  • Misio telebista emanaldi bereziak AEBko eta Kanadako ia merkatu guztietan emititzen dira. 
  • Egunkarien My Answer zutabe sindikatua, Estatu Batuetako egunkari batzuek zabaldua eta Tribune Content Agency-k banatua[51].
  • Decission aldizkaria, elkartearen argitalpen ofiziala[52].
  • Christianity Today, 1956an hasi zen Carl FH Henry-rekin lehen editore gisa[53].
  • Passageway.org, BGEAk sortutako gazteen dizipulu programa baten webgunea[54].
  • World Wide Pictures, 130 film baino gehiago ekoitzi eta banatu dituena[55].

2013ko apirilean, Billy Graham Evangelistic Associationek «Nire itxaropena Billy Grahamekin» hasi zuen, bere historiako zabalkunderik handiena. Grahamen bideo-mezu bat erakutsi ondoren, talde txikiko bileretan, ebanjelioa zabaltzera animatu zituen elizako kideek. «Ideia kristauek Itun Berriko Mateo dizipuluaren adibidea jarraitzea da, eta ebanjelioa, beren etxeetan zabaltzea»[56]. The Cross bideoa My Hope America telesaileko programa nagusia da, eta Grahamen 95. urtebetetzearen astean ere eman zen[57].

Eskubide zibilen mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grahamen lehen gurutzadak bereiziak izan ziren, baina, 1950eko hamarkadan, bere planteamendua egokitzen hasi zen[6]. 1953an, Chattanoogako (Tennessee) bilera batean, antolatzaileek, publikoa arraza ataletan banatzeko, altxatutako sokak bota zituen Grahamek. Bere oroitzapenetan kontatzen du oztopoak behean uzteko esan ziela bi zaintzaileei: «Edo jarraitu dezakezue eta suspertzea ni gabe egin»[58]. Ikusle zuri talde bati ohartarazi zion: «Harro egon gara, eta uste izan dugu beste edozein arraza, beste edozein pertsona baino hobeak ginela. Jaun-andreok, gure harrotasunagatik infernuan sartuko gara»[58].

1957an, integrazioaren aldeko Grahamen jarrera publikoago agertu zen Thomas Kilgore eta Gardner C. Taylor ministro beltzei New Yorkeko gurutzadaren batzorde exekutiboko kide gisa aritzeko baimena eman zienean[59]. Martin Luther King Jr. ere gonbidatu zuen (1955ean, Montgomeryko autobusen boikotean ezagutu zuen lehen aldiz)[59] berarekin bat egitera New Yorkeko 16 asteko suspertzean, non, haiek entzuteko, 2,3 bat milioi lagun bildu ziren Madison Square Gardeneko Yankee Stadiumen eta Times Squaren[13]. Grahamek bere autobiografian gogoratu zuen, garai horretan, berak eta Kingek adiskidetasun estua garatu zutela, eta, azkenean, Kingi «Mike» deitzen zion pertsona bakanetako bat bera zela, Kingek bere lagun hurbilenekoei bakarrik eskaintzen zien ezizena[60]. 1968an, Kingen hilketaren ostean, AEBek «lider sozial eta profeta bat»[59] galdu zutela deitoratu zuen Grahamek. Grahamek King eta Southern Christian Leadership Conference (SCLC) aholkatu zituen pribatuan[61].

Adiskideak izan arren, Graham eta Kingen arteko tirabirak 1958an sortu ziren, uztailaren 25ean San Antonion (Texas) gurutzada bateko babesle-batzordeak erabaki zuenean estatu horretako gobernadore segregazionistak, Price Daniel-ek[59], aurkeztea Graham. Uztailaren 23an, Kingek gutun bat bidali zion Grahami, esanez estatuko demokraten primarien aurreko gauean prestatutako gurutzada batean Danieli hitz egiten uztea «arraza-segregazioaren eta diskriminazioaren onarpen gisa interpreta daitekeela erraz»[62]. Grahamen aholkulariak, Grady Wilsonek, Kingi hauxe erantzun zion: «Arazo guztietan berarekin bat ez bagatoz ere, oraindik, Kristorengan maite dugu»[63]. Graham Danielekin egindako agerraldiak, horrenbestez, Kingek Hegoalde sakonean Grahamekin batera gurutzadak egiteko itxaropenak zapuztu bazituen ere[61], biek lagun izaten jarraitu zuten oraindik, eta Kingek, hurrengo urtean, Kanadako telebistako ikusle bati esan zion Grahamek «segregazioaren aurkako jarrera oso sendoa» zuela[61]. Graham eta King Vietnamgo Gerran[59] ere ezberdinduko ziren. Kingen AEBren Vietnamen esku hartzea salatuz «Vietnametik harantzago» hitzaldiaren ostean, Grahamek, AEBko atzerri politikari egindako kritikengatik, King eta beste batzuk kritikatu zituen[59].

1960ko erdialdera, King eta Graham, elkarrekin, Munduko Aliantza Baptistaren 10. Baptist World Congress-era bidaiatu zuten. 1963an, Grahamek bermea jarri zuen King kartzelatik ateratzeko Birmingham (Alabama) kanpainan Michael Longen arabera[59], eta King Centerrek onartu zuen Grahamek King kartzelatik atera zuela Albany Mugimenduaren garaian[64]. Steven Miller historialariak gertakariaren frogarik ez zuela aurkitu esan zion CNNri[65]. Grahamek gurutzada integratuak egin zituen Birminghamen[66], 1964ko Aste Santuan, Sixteenth Street Baptist Churcheko atentatuaren ostean, eta, Alabaman, berriro egin zuen bira 1965ean, Selma-tik Montgomeryrako lehen martxan izan zen indarkeria zela eta[59].

Graham hil ondoren, SCLCko funtzionario ohi eta Atlantako politikari izango zen Andrew Youngek (Coretta Scott Kingekin batera, Atlantan, 1994ko Grahamen gurutzadan hitz egin zuena) Grahamekiko adiskidetasuna aitortu, eta Grahamek, 1965eko Bataiatzaileen Konbentziora, Europara, Kingekin bidaiatu zuela adierazi zuen[67]. Youngek esan zuen ere Grahamek iparraldeko estatuetan egindako gurutzadetara sarri gonbidatu zuela King[68]. Ikasleen Indarkeriarik gabeko Koordinazio Batzordearen (SNCC) buruzagi ohi eta Estatu Batuetako Kongresuko kide izango zen John Lewisek ere bere aktibismorako inspirazio nagusitzat jo zuen Graham[69]. Lewisek santu gisa deskribatu zuen Graham, eta «bizitzen eta hiltzen irakatsi zigun»[70].

Grahamen fedeak arrazaren eta segregazioaren ikuspegi heldua bultzatu zuen. Ku Klux Klan-eko kide bati, integrazioa beharrezkoa zela esan zion, batez ere, arrazoi erlijiosoengatik. «Eskrituretan ez dago bereizketarako oinarririk» argudiatu zuen Grahamek. «Gurutzearen oinean dagoen lurra berdinduta dago, eta bihotza ukitzen dit zuriak, soinez soin, beltzekin gurutzean ikusten ditudanean»Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Lausana Mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graham eta John Stott-en arteko adiskidetasunak lankidetza gehiago ekarri zuen Graham sortzailea izan zen Lausanne Movementen; 1966an, Grahamek Berlinen egindako ebanjelismoari buruzko Munduko Kongresuan sortu zen. Christianity Today-rekin elkarlanean, Grahamek bildu zuen Time aldizkariak «foro ikaragarri bat, agian inoiz egin den kristauen bilerarik zabalena»[71] gisa deskribatu zuena; 150 naziotako 2.700 parte-hartzaile bildu ziren Munduaren Ebanjelizaziorako Nazioarteko Kongresuran. Emakumeek Millie Dienert-ek ordezkatu zituen, otoitz batzordeko buru izan zena[72]. Lausanan (Suitza) egin zen, 1974ko uztailaren 16tik 25era, eta bertan sortutako mugimenduak harrera-hiritik hartu zuen izena. Bere helburua, munduaren ebanjelizaziorako, eliza globala indartzea zen, eta horrekin zerikusia zuten joera ideologiko eta soziologikoetan eragitea[73]. Grahamek, Kongresutik ateratako Lausanako Itunaren arkitekto nagusia izateko, Stott gonbidatu zuen, eta haren arabera: «Kristau ebanjelikoak bultzatzen eta batzen lagundu zuen munduko ebanjelizazioaren zeregin handian»[74]. Mugimenduak Grahamen ondarearen fruitu esanguratsua izaten jarraitzen du, ia nazio guztietan presentzia duelarik[75].

Rol anitz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graham bere seme Franklinekin, Cleveland Stadiumen, 1994ko ekainean

Grahamek elkar indartu zuten hainbat rol jokatu zituen. Hark jokatutako zortzi rol nagusi identifikatu zituen Grant Wacker-ek: predikari, ikono, hegoaldeko, ekintzaile, arkitekto (zubi eraikitzailea), erromes, artzain eta Amerikako patriarka protestante gisa onartutako estatusa, Martin Luther King eta Juan Paulo II.a aita santuaren pare zegoena[76].

Graham, nahita, zubi eraikitzaile gisa iritsi zen mundu sekularrera. Esaterako, enpresari gisa, bere pabiloia eraiki zuen 1964ko New Yorkeko Munduko Azokarako[77]. 1969an, Woody Allenen telebista-programa berezi batean, gonbidatu gisa agertu zen, eta, umoristarekin, bat egin zuen gai teologikoei buruzko elkartruke burutsu batean[78]. Gerra Hotzaren garaian, Graham izan zen Altzairuzko ohialaren atzean hitz egin zuen lehen ebanjeliko nabarmena Ekialdeko Europa eta Sobietar Batasuneko herrialdeetako jendetza handiei zuzenduz eta bakea eskatuz[79]. Apartheidaren garaian, Grahamek etengabe egin zion uko Hegoafrika bisitatzeari, bere gobernuak, ikusleentzako, eserleku integratuak onartu zuen arte. 1973an, bertan egin zuen lehen gurutzadan, argi eta garbi salatu zuen apartheida[6] Grahamek, Nelson Mandela Hegoafrikako buruzagi presoarekin ere, harremana izan zuen azken horren 27 urteko espetxealdian[80].

Graham Roterdameko (Herbehereak) Feyenoord estadioan (1955eko ekainaren 30ean)

1984an, udako bilera sorta bat zuzendu zuen —Mission England— Erresuma Batuan, eta futbol-zelaiak erabili zituen bere emanaldietarako.

Grahamek mundu osoko ebanjelizazioa sustatzeko interesa zuen. 1983, 1986 eta 2000. urteetan, kristau ebanjelikoentzako prestakuntza-jardunaldi handiak babestu, antolatu eta ordaindu zituen; hura izan zen, garai hartan, inoiz eman den nazio-ordezkaritzarik handiena. 2000. urtean, 157 nazio baino gehiago bildu ziren Amsterdameko (Herbehereak) RAI Convention Center-en. Seulen (Hego Korea) suspertze batean, Grahamek milioi bat pertsona baino gehiago erakarri zituen zerbitzu bakarrera[81]. 1988an, Txinan egon zen; Ruth bere emaztearentzat, etxera itzultzea zen, Txinan jaioa baitzen guraso misiolariengandik. 1992an, Ipar Korean egon zen[82].

1989ko urriaren 15ean, Grahamek izar bat jaso zuen Hollywoodeko ospearen pasealekuan. Gurtza-ministro gisa aritzen zen pertsona bakarra izan zen kargu horrekin izar bat jasotzen zuena[83].

1991ko irailaren 22an, Grahamek Ipar Amerikako bere ekitaldirik handiena egin zuen Manhattaneko Central Parkeko Belardi Handian. Udal arduradunek 250.000 lagun baino gehiago bertaratu zirela kalkulatu zuten. 1998an, Grahamek zientzialari eta filosofo andana batekin hitz egin zuen Technology, Entertainment, Design Conferencen.

2001eko irailaren 14an, (World Trade Centerreko erasoetatik hiru egunera), Graham Washingtongo katedrale nazionaleko elizkizun bat burutzera gonbidatu zuten; elizkizunean, George W. Bush presidenteak eta iraganeko eta egungo buruzagiek hartu zuten parte. 1995ean, Oklahoma Cityko atentatuaren ostean egindako oroimen ekitaldian ere, hitz egin zuen[82]. 2005eko ekainaren 24tik 26ra, Grahamek esan zuen bere azken gurutzada iparramerikarra izango zenari ekitera zihoala: Hiru egun Flushing Meadows–Corona Parken, New York hiriko Queens barrutian. 2006ko martxoaren 11-12ko asteburuan, Grahamek «Itxaropenaren Jaialdia» egin zuen bere seme Franklin Grahamekin. Katrina urakanetik sendatzen ari zen New Orleansen ospatu zen jaialdia.

Grahamek azken sermoi bat prestatu zuen: «Nire itxaropena»; DVDan argitaratu zen, eta, Ameriketan zehar (eta ziurrenik mundu osoan) 2013ko azaroaren 7tik 10era bitartean erreproduzitu zuten. Azaroaren 7an, Grahamen 95. urtebetetzea izan zen, eta suspertzea eragitea espero zuen[84].

Geroko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreikusitako erretiroa, bere osasun hutsaren ondorio zela esan zuen Grahamek, 1992az geroztik hidrozefalia pairatzen baitzuen[85]. 2005eko abuztuan, Graham Charlotte-ko (Ipar Carolina) bere liburutegirako inaugurazioan egon zen. Garaian, 86 urte zituen, eta ibilgailu bat erabili zuen ekitaldian. 2006ko uztailaren 9an, Metro Maryland Franklin Graham Festival-en hitz egin zuen, Baltimoreko (Maryland) Camden Yards-eko Oriole Parken.

2010eko apirilean, Grahamek 91 urte zituen, eta ikusmen, entzumen eta oreka galera handia zekarren Billy Graham Biblioteka eraberrituaren birdedikazioan agerraldi publiko arraroa egin zuenean[86].

Bere familian, eztabaida sortu zen Grahamek proposatutako hilobiaren inguruan. 2007ko ekainean, bera eta bere emaztea Charlotte jaioterriko Billy Graham liburutegian izango zirela lurperatuak iragarri zuen, elkarren ondoan. Grahamen seme gazteak, Nedek, liburutegi batean lurperatzea egokia izango zen ala ez eztabaidatu zuen seme nagusiarekin. Ruth Grahamek esan zuen bera mendian lurperatua izatea nahi zuela, Asheville (Ipar Carolina) inguruko The Cove-ko Billy Graham Training Centerren, urte askotan bizi izan baitzen han; Nedek bere amaren hautuaren alde zegoenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute[87]. Patricia Cornwell eleberrigilea, familiako laguna, liburutegian lurperatzearen aurka agertu zen, erakargarri turistikotzat jotzen baitzuen. Franklinek, aldiz, bere gurasoak liburutegian lurperatzea nahi zuen[88]. Ruth Graham hil zenean, liburutegiko gunean lurperatuko zutela iragarri zuten[87].

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lyndon B. Johnson eta Richard Nixonekin izandako harreman estuaren ostean, Graham alderdikeria esplizituki saihesten saiatu zen. Bailey-k dio: «Uko egin zion adierazpen politikoak sinatzeari edo onartzeari, eta kristau eskuinetik urrundu zen... Bere lehen urteetako komunismoaren aurkako oposizio gogorrak militarren armagabetzeari, HIESari, pobreziari eta ingurumenaren mehatxuei arreta emateko erreguei utzi zien lekua»"[89].

Graham Alderdi Demokratako kide erregistratua izan zen bizi osoan[90]. 1960an, John F. Kennedyren hautagaitzaren aurka egin zuen, Kennedy, katolikoa zen heinean, aita santuari jarraitzera behartuta egongo ote zen beldur. Grahamek, «isil-gordean», lan egin zuen ministro protestante eragingarriak Kennedyren aurka hitz egitera bultzatzeko[91]. 1960ko kanpainan, Graham gurtza-ministro protestanteen konferentzia batekin bildu zen Montreuxen (Suitza), kongregazioen mobilizazioa eztabaidatzeko Kennedy garaitzeko[92]. PBS Frontlineren Jainkoa Ameriketan programaren arabera, Grahamek, horretarako, ehunka gurtza-ministro protestanteren bilera antolatu zuen Washington, DCn 1960ko irailean; bilera, Norman Vincent Pealek gidatu zuen[91]. Hori Kennedyk, Houstonen (Texas), eliza eta estatua bereizteari buruzko hitzaldia eman baino pixka bat lehenago izan zen; hitzaldia, hautesle askoren kezkak uxatzeko, arrakastatsutzat jo zuten. Hauteskundeen ostean, Kennedyk Palm Beachen (Florida) golfean jokatzera gonbidatu zuen Graham, eta, ondoren, Grahamek Kennedyren hautaketa onartu zuen katoliko eta protestanteek elkarrengana hurbiltzeko aukera gisa[93][94]. Bilera hartan Jesukristori buruz hitz egin ondoren, biak harremanetan jarraitu zuten, azken aldiz 1963ko otsailean egin zen Otoitz Egun Nazionaleko bileran bilduz[94]. Bere autobiografian, Grahamek esan zuen Kennedyren hilketaren aurreko astean «aurreuste bat» sentitu zuela, eta berarekin harremanetan jartzen saiatu zela esateko: «Ez joan Texasera!»[95].

Grahamek, abortuan, gehiengo handiaren aurka egin zuen, baina legezko aukera gisa onartzen zuen egoera sorta oso estu batean: bortxaketan, intzestuan eta amaren bizitza-arriskuan[96]. Billy Graham Evangelistic Association-ek dio: «Bizitza sakratua da, eta giza-bizitza guztia babestea bilatu behar dugu: jaio gabekoak, umeak, helduak eta adinekoak»[97].

Graham, Richard Nixonen presidentetzan, errepublikarrengana makurtu zen, Dwight D. Eisenhowerren presidenteorde gisa ezagutu eta lagun egin baitzenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Jesusek ez zuela alderdi politikorik[21] esanez, ez zen erabat aliatu geroko eskuin erlijiosoarekin. Urtetan zehar, hainbat hautagai politikori laguntza eman zien[98].

2007an, Grahamek azaldu zuen 1979an Jerry Falwellen Moral Majority-n sartzeari uko egin ziola: «Moralaren alde nago, baina morala sexua baino haratago doa: giza askatasunera eta justizia sozialera. Elizgizonok oso gutxi dakigu Panamako kanalari buruz edo armamentuen nagusitasunari buruz autoritatez hitz egiteko. Ebanjelikoak ezin dira estuki identifikatu alderdi edo pertsona jakin batekin. Erdian egon behar dugu pertsona guztien aurrean, eskuin zein ezker, predikatu ahal izateko. Iraganean, ez naiz leial izan nire aholkuekin. Etorkizunean izango naiz»[99].

2006ko Newsweek-en agertutako elkarrizketa baten arabera, «Grahamentzat, politika ebanjelioaren bigarren mailakoa da... Newsweekek galdetu zionean gurtza-ministroek —berdin beren burua ebanjelikoa, artzain edo bietatik apur bat dela uste badute ere— beren denboraren zati bat politikarako erabili behar zuten edo ez hark erantzun zuen: "Badakizu, uste dut modu batean norberaren esku egon behar duela, Jaunak gidatuta sentitzen den heinean. Duela urte batzuek komentatu nituen gauza asko ez ziren Jaunarenak izango; ziur nago, baina uste dut badirela gauza batzuk —komunismoa edo segregazioa esaterako—, zeinaren gainean hitz egiteko erantzukizuna duzula uste dudan"»[100].

2012an, Grahamek Mitt Romney babestu zuen presidentetzarako hautagai errepublikar gisaAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute Handik gutxira, antza denez mormoia den Romneyri egokitu ahal izateko, mormonismoari buruzko erreferentziak, erlijio-sekta gisa (Sekta da kristau fedearen mezu biblikotik aldentzen diren doktrina edo sinesmenak irakasten dituen edozein talde), kendu egin ziren Grahamen webgunetik[101][102]. Behatzaileek zalantzan jarri dute errepublikar politikaren eta eskuineko erlijioaren laguntza sexu bereko pertsonen arteko ezkontza bezalako gaietan, Grahamengandik —jendaurrean edo kazetariekin hitz egiteari utzi diona— ote datozen edo bere seme Franklinen, BGEAko buruaren, iritziak islatzen dituzten. Franklinek hura ukatu, eta prentsaurrekoak onartu beharrean aitaren bozeramaile gisa jokatzen jarraituko zuela esan zuen[103]. 2016an, bere seme Franklinen arabera, Grahamek Donald Trumpen alde bozkatu zuen[104].

Presidenteen artzain[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ronald Reagan presidentea eta Nancy Reagan lehen dama Graham agurtzen, 1981eko Otoitz Gosari Nazionalean

Grahamek audientzia pertsonalak izan zituen AEBko presidente askorekin, Harry S. Trumanetik hasi eta Barack Obamaraino, 12 presidente jarraian. 1950ean, Trumanekin bildu ostean, Grahamek Ipar Koreako komunismoari aurre egiteko eskatu ziola presidenteari esan zuen prentsaren aurrean. Trumanek ez zuen gustuko izan, eta, bilera horren ostean, ez zuen berarekin hitz egin urtetan[21]. Geroago, presidenteekin izan zituen elkarrizketak konfidentzialtzat jo zituen betiAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Trumanek ez zuen Graham maite. Grahami buruz zera idatzi zuen 1974ko Plain Speaking autobiografian: «Baina, orain, ebanjeliko hau baino ez dugu; Billy Graham hau, eta habetik joan da. Bera... tira, ez nuen hau esan behar, baina kontatzen nizun faltsu horietako bat da. Presidente guztien laguna dela dio, baina, presidente nintzenean, ez zen inoiz nire laguna izan. Ez naiz horrelako jendearen alde aritzen. Interesatzen zaion guztia bere izena paperetan agertzea da»[105].

Graham 1966an

Graham ohiko bisitari bihurtu zen Dwight D. Eisenhowerren agintaldian. Ustez, Little Rock Nine-ren kasuan, tropa federalekin esku hartzeko eskatu zion ikasle beltzak eskola publikoetan sartzeko[21]. 1952an, Sam Rayburn-ek, Ganberako presidenteak, Kongresua konbentzitu zuen Kapitolioaren eraikineko eskaileretan Grahamek lehen elizkizun erlijiosoa egiteko aukera eman zezan[21][106]. Eisenhowerrek Grahamengatik galdetu zuen heriotz-ohean zegoenean[107].

Graham Richard Nixonen, Eisenhowerren presidenteordearen, lagun mina izan zen[98][6], eta Nixon,Dardartiak Elizakoa bera, 1960ko presidentetzarako hauteskundeetarako bultzatu zuen[21]. Abuztuan, Montreauxen (Suitza), buruzagi ebanjelikoen estrategia-saio bat deitu zuen, Nixonen aurkaria zen John F. Kennedy senatari erromatar katolikoari aurre egiteko bide onena planifikatzeko[108]. Erregistratutako demokrata bazen ere, Grahamek komunismoaren atzerriko mehatxuaren aurkako erasoari eusten zion, eta Nixonek Amerikako atzerri politikari buruz zituen iritziekin bat egin zuen[109] Horrela, errepublikarren administrazioarekin solidarioagoa zen[98] [110].

1963ko abenduaren 16an, AEBko presidentea, Lyndon B. Johnson, harrituta gelditu zen ikustean Grahamek nola goraipatzen zuen bere birraitonaren, George Washington Bainesen, lana. Graham Etxe Zurira gonbidatu zuen aholkularitza espirituala jasotzeko. Bisita horren ostean, Johnsonek maiz deitzen zion Grahami aholkularitza espiritual eta laguntasun gehiago jasotzeko. Grahamek, Frady bere biografoari gogorarazi zionez, «Etxe Zuria ia hotel gisa erabili nuen Johnson presidente zenean. Beti saiatzen zen ni hor edukitzen. Ez zuen inoiz ni alde egitea nahi»[61].

Truman, Eisenhower eta Kennedyrekin zuen sarbide mugatuagoarekin alderatuta, Grahamek, Etxe Zuriko egoitza pribatua bisitatzeaz gain, batzuetan, Johnsonen ohe ondoan belaunikatu, eta harekin otoitz egiten zuen, presidenteak hala eskatzen zion bakoitzean. Grahamek behin gogoratu zuen: «Inoiz ez dut jende asko ikusi horrelakorik egiten»[61]. Etxe Zuriko bisitaz gain, Grahamek Johnson bisitatu zuen Camp Daviden, eta, noizean behin, presidentearekin elkartzen zen Stonewall-eko (Texas) bere ganadutegi pribatura erretiratu zenean. Johnson izan zen ere Grahamen gurutzadetako batean parte hartu zuen lehen presidentea, Houstonen (Texas), 1965ean[61].

1964ko Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeetan, Barry Goldwater hautagai errepublikarraren aldekoek 2 milioi, gutxi gorabehera, telegrama bidali zituzten Grahamen jaioterrira, Montreatera (Ipar Carolina), eta predikariaren babesa bilatu zuten. Johnsonen barne-politiken alde eta presidentearekin zuen adiskidetasuna gorde asmoz, Grahamek Goldwater onartzeko presioari eutsi zion, eta, hauteskundeetan, neutral geratu zen. Johnsonen hauteskundeen garaipenaren ondoren, Grahamek, Etxe Zuriko artzain nagusi gisa, zuen papera sendotu egin zen. Une batean, Johnsonek Graham bere kabineteko kide izatea eta haren ondorengoa izatea ere pentsatu zuen, Grahamek asmo politikorik ez zuela eta predikari izaten jarraitu nahi zuela esan arren[61]. Grahamen biografoak —David Aikman-ek― aitortu zuen predikaria gertuago zegoela Johnsonengandik inoiz ezagutu zuen beste edozein presidenterengndik baino[109].

Johnsonen presidentetzaren azken gaua Etxe Zurian eman zuen, eta Nixonen lehen gauearako ere geratu zenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Nixonen 1968ko presidentetzarako kanpaina garailearen ostean, Graham haren aholkulari bihurtu zen; aldizka, Etxe Zuria bisitatzen, eta presidentearen gurtza-zerbitzu pribatuak zuzentzen zituen[98]. Golda Meirekin izan zuten bilera batean, Nixonek Israelgo enbaxadoretza eskaini zion Grahami, baina hark uko egin zion eskaintzari[21].

Barack Obama presidentea eta Graham. Grahamen etxean Montreaten (Ipar Carolina) elkartu ziren 2010eko apirilean.

1970ean, Grahamen suspertze batean agertu zen Nixon, East Tennessee-n, politikoki segurutzat jotzen zuten lekua. Tennesseeko Vietnamgo gerraren aurkako manifestari-jendetza handienetako bat bildu zun. Oholtza ebanjeliko batean hitzaldia ematen zuen lehen presidentea Nixon izan zen[98]. Haien adiskidetasuna 1973an ostu zen Grahamek, Watergateren osteko portaeragatik eta Watergateko zintetan entzuten ziren biraoengatik, Nixoni errieta egin zionean[111]. Azkenean, Nixonen dimisioaren ostean adiskidetu ziren[98].

Grahamek presidentetzarako hileta eta presidentetzarako hileta-zerbitzu bat gidatu zituen. Lyndon B. Johnson presidentearen hilobi-zerbitzuen buru izan zen 1973an, eta presidente ohiaren gorazarreetan parte hartu zuen. Graham Pat Nixon lehen dama ohiaren hileta elizkizunetan ere aritu zen, 1993an, eta Richard Nixonen heriotza eta estatuko hiletetan, 1994an[112]. Monica Lewinsky-ren eskandaluan, Bill Clinton presidentea «pertsona espirituala» zela uste zuela baieztatu zuen Grahamek. 2004ko ekainaren 11n, aldaka ordezkatzeko ebakuntzatik sendatzen ari zela, ezin izan zen Ronald Reaganen estatu-hiletara joan[113]. Hori aipatu zuen George W. Bush-ek bere laudorioan.

2010eko apirilaren 25ean, Barack Obama presidenteak Graham bisitatu zuen Montreaten (Ipar Carolina), bere etxean, non «otoitz pribatu bat egin zuten»[114].

Isabel II. erreginarekin harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grahamek adiskidetasun harremana zuen Elizabeth II.a erreginarekin, eta sarritan gonbidatzen zuen errege familiak ekitaldi berezietara[115][116]. 1955ean elkartu ziren lehen aldiz, eta Grahamek Windsor Chapel-en predikatu zuen hurrengo urtean, Erreginak gonbidatuta. Haien adiskidetasun harremana kristau fedearen alderdi praktikoen ikuspegi tradizionala partekatzen zutelako izan zitekeen[117].

Kanpo politikaren ikuspegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graham komunismoaren aurka agertu zen, eta Ameriketako Gerra Hotzaren politika onartzen zuen, Vietnamgo gerra barne. 1969ko apirilaren 15eko gutun sekretu batean, hogei urte geroago jendaurrean jarri zena, Grahamek Ipar Vietnameko dikeak bonbardatzera animatu zuen Nixon Parisko bake elkarrizketek huts egiten bazuten. Ekintza horrek «Ipar Vietnameko ekonomia suntsituko zukeen», eta, Nixonen kalkuluen arabera, milioi bat pertsona hilko ziren[118].

1982an, Grahamek Sobietar Batasunean predikatu zuen, eta parte hartu zuen Bigarren Mundu Gerrako hildakoak omentzeko (sobietarrak nazismoaren aurkako borrokan estatubatuar aliatuak zirenean) koroak jartzeko ekitaldi batean. Bigarren holokausto baten beldurra adierazi zuen, ez juduen aurkakoa, baizik eta «holokausto nuklearra», eta gomendatu zuen: «Munduko bakeari gure ekarpenik handiena Kristorekin egunero bizitzea da»[119].

1999ko hitzaldi batean, Grahamek Kim Il-sung Ipar Koreako buruzagi zenarekin zuen harremanari buruz hitz egin zuen, eta «komunista mota ezberdina» eta «japoniarren aurkako bere herrialdeko borrokalari handietako bat» gisa goraipatu zuen. Grahamek adierazi zuen Kim Jong-il-ekin, Ipar Koreako buruzagiaren semea eta orduko Ipar Koreako buruzagiarekin, inoiz ezagutu ez bazuen ere, «opariak trukatu» zituela[120].

Ikuspegi eztabaidagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juduei buruzko eztabaida Nixon presidentearekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Watergate aferan, Graham Richard Nixonen iritzi antisemita askorekin ados zegoela iradoki zen, baina hark ukatu, eta komunitate juduarekin zubiak eraikitzeko ahaleginen beharrak azpimarratu zituen. 2002an, polemika berritu zen «Richard Nixon zinta» desklasifikatuak Grahamek, hiru hamarkada lehenago, Nixoni egindako iruzkinak baieztatu zituztenean[121]. Zintetan agertzen zenez, Graham, 1972an Nixonekin izandako elkarrizketa batean, ados zegoen harekin juduek komunikabide amerikarrak kontrolatzen zituztela esatean, «erabateko nagusitasun» bezala kalifikatuz, eta Nixonek, berriro hautatua bazen, zerbait egin zezakeela iradokiz[122].

Zintak jendaurrean jarri zirenean, Grahamek barkamena eskatu[123][124], eta esan zuen: «Mementuaren oroitzapenik ez dudan arren, oso damutzen naiz Nixon presidentearekin bulego obalatuan izandako elkarrizketa batean, itxuraz, egindako iruzkinez... duela 30 bat urte... Ez dute nire iritzia islatzen, eta, zintzoki, barkamena eskatzen dut iritziek eragindako edozein ofensarengatik»[125]. Newsweek aldizkariaren arabera, «Agerraldiaren harridura handitu zen Grahamek, aspalditik, Israeli ematen zion laguntzagatik eta judutarren konbertsiorako deiekin bat egiteari uko egiteengatik»"[124].

2009an, Nixonen zinta gehiago kaleratu ziren, eta, haietan, 1973an Nixonekin izandako elkarrizketa batean, Graham kazetari judu talde bati eta «Satanen sinagogari» buruz jarduten entzuten da. Grahamen bozeramaile batek esan zuen Graham ez dela inoiz antisemita izan eta konparaketa hura (Apokalipsia Liburuko aipamenaren testuinguruarekin bat etorriz[126]), juduak direla aldarrikatzen zutenei (baina judu tradizionalaren balioei eutsi gabe) zegoela zuzenduta bereziki[127].

Ekumenismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957an New Yorken, gurutzada baten ondoren, kristau protestante fundamentalista batzuek bere ekumenismoagatik kritikatu zuten Graham, "Antikristo" ere deituz[128].

Grahamek ikuspegi inklusiboak adierazi zituen, Jesusengan fede esplizitua ez duten pertsonak ere salba daitezkeela iradokiz. 1997an, Robert Schuller-i egindako elkarrizketa batean esan zuen Grahamek:

« Nik uste dut Kristo maite edo ezagutzen duten guztiak, horretaz kontziente izan ala ez, Kristoren gorputzeko kideak direla... (Jainkoa) mundutik kanpo bere izenagatik ari da jendeari deitzen, berdin da mundu musulmanetik, mundu budistatik edo mundu ez-sinesmdunatik, Kristoren Gorputzaren kideak dira Jainkoak deituak izan direlako. Agian, ez dakite Jesusen izena, baina badakite beren bihotzetan ez duten zerbait behar dutela, eta duten argi bakarrera jotzen dute, eta uste dut salbo daudela eta gurekin egongo direla zeruan[129] »

Iain Murrayk, protestante-kontserbadore baten ikuspuntutik idatziz dio: «Grahamen kontzesioak, izan ere, noizbait Bibliako ziurtasunetan oinarrituta hitz egin zuenaren hitz tristeak dira»[130].

Emakumeei buruzko ikuspegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970ean, Grahamek adierazi zuen «permisibitatearen filosofia orokorraren oihartzuna» zela feminismoa, eta emakumeak ez zutela «har chauvinisten aurkako jostailu lehiakorrak» izan nahi[131][132]. Gainera adierazi zuen, judeo-kristau etikaren arabera, «benetako feminitatearen» rola emazte, ama eta etxekoandrea izatea zela. Ladies' Home Journal-en argitaratutako Grahamen baieztapenek protesta-gutunak jaso zituzten, eta argitalpenaren Feminismo Berria atala ezartzearen aurkako errefusa gisa eskaini ziren, zeina gehitua izan baitzen argitalpeneko langileen artean emakumezkoen ordezkaritza eskatzeko aldizkariaren bulegoetan egindako eserialdi baten ondoren[133][134][135][136].

Grahamen alabak, Bunnyk, bere aitak berari eta bere ahizpei goi mailako ikasketak ukatu zizkiola kontatu zuen. The Washington Post-en jakinarazi zenezAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa;

edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute:

Bunnyk emaztearen, etxekoandrearen eta amaren bizitzarako prestatu zutela gogoratzen du. «Inoiz ez zen izan guretzako karrera baten ideiarik», esan zuen. «Erizaintza eskolara joan nahi nuen —Wheatonek bost urteko programa bat zuen. Baina aitak ezetz esan zuen. Ez arrazoirik, ez azalpenik, soilik «Ez». Ez zen konfrontaziorik izan, eta ez zegoen haserre, baina, erabaki zuenean, amaitua zen hori»», eta gaineratu zuen: «Hari ahaztu zaio; amak ez du ahaztu».

Hala eta guztiz ere, Grahamen alaba, Anne, aspaldidanik da kristau-ministro aktiboa, eta AnGeL Ministries izenez ezagutzen den kristau ministerio erakunde bat zuzentzen du[137]. Anneren webguneak dio bere aitak «familiako predikaririk onena» ere deitu ziola[137].

Grahamek Tibeten ebanjelizatzeko zuen anbizioa bertan behera uzteko, berarekin ezkontzeko eta Estatu Batuetan geratzeko konbentzitu zuen bere emaztegaia Ruth, eta bestela egitea «Jainkoaren borondate nabaria zapuztea» litzatekeela esan zion[138]. Ruthek, bere emaztea izan nahi zuela aitortu ondoren, Grahamek Bibliak senarra emaztearen burua dela dioela adierazi zuen eta esan zuen: «Orduan, nik egingo dut lidergoa eta zuk honakoa»[138]. Grahamen emakumetasunari buruzko iritziak publikoak izan arren onartu da Ruthek, ezkondu ondoren, kristau ministerioan aktibo jarraitzen zuela, askotan igandeko eskola irakasten[139][139]. Bere bi semeez gain, Grahamen hiru alabak ere kristau-ministro izan ziren[140].

Homosexualitateari buruzko ikuspegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grahamek homosexualitatea bekatutzat hartzen zuen, eta, 1974an, «perbertsio forma maltzur bat» bezala deskribatu zuen[141][142]. 1993an, HIESa Jainkoaren «epaia» izan zitekeela uste zuela esan zuen, baina, handik bi astera, atzera egin zuen: «Ez dut hori sinesten, eta ez dakit zergatik esan nuen»[143]. Grahamek sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aurka egin zuen: «Etxea eta ezkontza gure gizartearen oinarri direla eta babestu behar direla uste dut»[144][145]. Gai politiko gisa, homosexualitateari buruz ez zuela hitz egin nahi zen Grahamek adierazitako jarrera[143]. Corky Siemaszkok, NBC News egunkarirako idatziz, 1993ko gertakariaren ondoren Grahamek «neurri handi batean alde batera utzi zuela gaia» adierazi zuen[146]. Hala eta guztiz ere, Grahamek, homosexualitatearen gaiari buruz, badirudi ikuspegi toleranteagoa hartu zuela 1997ko maiatzaren 2an 20/20 atalean agertu zenean esanez: «Bibliak homosexualitatea bekatua dela irakasten duela uste dut, baina Bibliak irakasten du ere harrotasuna bekatua dela, jeloskortasuna bekatua dela, gorrotoa bekatua dela, pentsamendu gaiztoak bekatua direla, beraz, ez dut uste homosexualitatea gaur egun egiten ari garen bekatu izugarri gisa aukeratu behar denik»[147]. Hil ondoren, iruzkintzaileek, hala nola Douglas Robertsonek, The Independent egunkarian idazten zuenak, "homofobo" deitzen zioten Grahamri[148].

2012an, Grahamek eta bere seme Franklinek, publikoki onartu zuten Ipar Carolinako 1. Zuzenketa, zeinak, estatuan, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak debekatzen zuen. Obama presidenteak urte horretan egindako sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aldeko aldarri publikoa, biek hala biek gaitzetsi zuten[149][150].

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graham sarritan izan zen saritua inkesten bidez, «Bizirik Dagoen Estatubatuar Handiena» barne, eta etengabe sailkatu zuten Estatu Batuetako eta munduko pertsona miretsienen artean[81]. Gallup-en, pertsona miretsienen zerrendan gehien agertu zen[151]. Hil zen egunean, Gallupen 10 «pertsona mirestsenen» zerrendan, 61 aldiz agertua zen Graham, eta, 1948an zerrenda hasi zenetik, beste edozein pertsonak baino goragoko maila zuen[14].

1967an, Belmont Abbey Collegeko (eskola katoliko erromatarra) ohorezko titulua jaso zuen lehen protestantea izan zen[152]. 1983an, Ronald Reagan AEBko presidenteak Askatasunaren Domina eman zion[153].

Grahamek Urteko Anaia Handiaren saria jaso zuen haurren alde egindako lanagatik. George Washington Carver Memorial Institutek aipamena egin zion arraza harremanei egindako ekarpenengatik. Templeton Foundation Prize for Progress in Religion eta Sylvanus Thayer saria jaso zituen «betebeharrarekin, ohorearekin, herriarekin» hartutako konpromisoagatik. Ashevilleko «Billy Graham Haurren Osasun Zentroak» Grahamen izena darama, eta hark finantzatzen du[154].

1999an, Gospel Music Associationek Gospel Music Hall of Famen sartu zuen Graham, hain zuzen ere, Billy Graham gurutzadetan aritutako Michael W. Smith, dc Talk, Amy Grant, Jars of Clay eta beste artista batzuek kristau-musikari egindako ekarpenak aitortzeko[155]. Graham izan zen sartu zen lehen ez-musikaria[156], eta ereserkiekiko interesa suspertzen eta gogoko abesti berriak sortzen lagundu zuen[157]. Michael W. Smith abeslariak aktiboki hartu zuen parte Billy Graham Crusades eta Samaritan's Pursen[158]. Smithek Just As I Am abestu zuen Grahami egindako omenaldian, 44. GMA Dove sarietan[159]. 2018ko otsailaren 28an, Estatu Batuetako Kapitolioko errotondan, Graham omentzeko egindako oroimen-zerbitzuetan ere abestu zuen[160]Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

2000. urtean, Nancy Reagan lehen dama ohiak Ronald Reagan Freedom Saria eman zion Grahami. Graham Reaganen laguna izan zen urtetan[161].

2001ean, Isabel II.a erreginak ohorezko zaldun izendatu zuen. Ohorea, Sir Christopher Meyer-ek —AEBko britainiar enbaxadoreak— eman zion 2001eko abenduaren 6an, Washington DCn[162].

Alabamako Eliza Bataiatzaileari lotutako Samford Unibertsitateko irakasle katedra batek bere izena darama: Billy Graham Ebanjelizatzeko eta Elizaren Hazkundeko irakaslea[121]. Bere alma mater Wheaton Collegek, Billy Graham Centeren du bere paperen artxiboa[13] Southern Baptist Theological Seminaryk Billy Graham Misioen, Ebanjelizazioaren eta Ministerioaren Eskola du. Grahamek 20 ohorezko titulu jaso zituen, eta, gutxienez, beste hainbesteri uko egin zion[81]. San Frantziskon (Kalifornia), Bill Graham Civic Auditoriumari, batzuetan, «Billy Graham Civic Auditorium» deitzen zaio oker, eta haren omenez izendatzen zaiola uste izaten da, baina, egiazki, Bill Graham rock and roll sustatzailearen izena darama[163].

2007ko maiatzaren 31n, 27 milioi dolarreko Billy Graham liburutegia inauguratu zen ofizialki, Charlotten. Jimmy Carter, George HW Bush eta Bill Clinton presidente ohiak Grahamekin ospatzen agertu ziren[164]- Charlotteko autobide batek Grahamen izena darama[88], Ashevilleko I-240 errepideak bezala, Grahamen etxetik gertu dagoena.

2005ean, Grahamen azken gurutzada hurbildu zenean, bere lagun Pat Boone-k Grahamen omenezko abesti bat sortzea erabaki zuen[165], eta, David Pack eta Billy Deanekin batera, idatzi eta ekoitzi zuen[166] artista ezberdinen estudioko grabazioak digitalki konbinatuta, We Are the World motako ekoizpena deitu izan den horretan[167]. Thank You Billy Graham izeneko abestiaren bideoa[168]Bonok aurkeztu zuen[167], eta Faith Hill, MxPx[165], John Ford Coley, John Elefante, Mike Herrera, Michael McDonald, Jeffrey Osborne, LeAnn Rimes, Kenny Rogers, Connie Smith, Michael Tait eta beste abeslari batzuk jaso zituen, Larry Kingen narrazio labur batekin[169]. Brian Lockwood-ek[170] zuzendu zuen omenaldi-disko gisa[171]. 2013an, My Hope: Songs Inspired by the Message and Mission of Billy Graham diskoa Amy Grant, Kari Jobe, Newsboys, Matthew West, tobyMac eta beste musika-artistak grabatu zuten abesti berriekin, Graham omentzeko bere My Hope America with Billy Graham dibulgazioarekin eta bere The Reason for My Hope: Salvation liburuaren argitalpenarekin[172]. Graham omentzeko idatzitako beste abesti batzuk dira: NewSong-eko Eddie Carswell-ek idatzitako Hero of the Faith, arrakastatsu bihurtu zena[173], Greg Hitchcock-en Billy, You're My Hero[174], The-ren Billy Graham dira. Swirling Eddies, Joe Nichols-en Billy Graham's Bible, Randy Stonehill-en Billy Frank eta Fernando Ortegaren Just as I Am izeneko abesti originala[165].

Billy: The Early Years filma 2008ko urriaren 10ean estreinatu zen ofizialki zinema aretoetan, Grahamen 90. urtebetetzea baino hilabete eskas lehenago[175]. Grahamek ez zuen pelikulari buruzko iruzkinik egin, baina bere seme Franklinek adierazpen kritiko bat kaleratu zuen 2008ko abuztuaren 18an, Billy Graham Evangelistic Associationek: «ez duela filmarekin kolaboratu eta ez duela onartzen» esanez[176]. Grahamen alaba zaharrenak, Gigik, filma goraipatu, eta aholkulari gisa kontratatu zuten hura sustatzen laguntzeko[177].

Beste ohore batzuk  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabideen erretratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017tik aurrera, Grahamen My Answer aholku-zutabea egunkarietan agertu zen 60 urte baino gehiagoz[201].

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graham-ek honako liburu hauek idatzi zituen[202], eta horietako asko salduenak bihurtu dira. 1970eko hamarkadan, esaterako, The Jesus Generation 200.000 ale saldu zituen argitaratu ondorengo lehen bi asteetan; Angels: God's Secret Agents milioi bat kopia saldu zituzten kaleratu eta 90 egunetan; How to Be Born Again argitalpenen historia egin omen zuen 800.000 aleko lehen inprimaketarekin[81]

  • Calling Youth to Christ (1947)
  • America's Hour of Decision (1951)
  • I Saw Your Sons at War (1953)
  • Peace with God (1953, 1984)
  • Freedom from the Seven Deadly Sins (1955)
  • The Secret of Happiness (1955, 1985)
  • Billy Graham Talks to Teenagers (1958)
  • My Answer (1960)
  • Billy Graham Answers Your Questions (1960)
  • World Aflame (1965)
  • The Challenge (1969)
  • The Jesus Generation (1971)
  • Angels: God's Secret Agents (1975, 1985)
  • How to Be Born Again (1977)
  • The Holy Spirit (1978)
  • Evangelist to the World (1979)
  • Till Armageddon (1981)
  • Approaching Hoofbeats (1983)
  • A Biblical Standard for Evangelists (1984)
  • Unto the Hills (1986)
  • Facing Death and the Life After (1987)
  • Answers to Life's Problems (1988)
  • Hope for the Troubled Heart (1991)
  • Storm Warning (1992)
  • Just As I Am: The Autobiography of Billy Graham (1997, 2007)
  • Hope for Each Day (2002)
  • The Key to Personal Peace (2003)
  • Living in God's Love: The New York Crusade (2005)
  • The Journey: How to Live by Faith in an Uncertain World (2006)
  • Wisdom for Each Day (2008)
  • Nearing Home: Life, Faith, and Finishing Well (2011)
  • The Heaven Answer Book (2012)
  • The Reason for My Hope: Salvation (2013)[203]
  • Where I Am: Heaven, Eternity, and Our Life Beyond the Now (2015)[204]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Billy Graham eta bere emaztea Oslon, Norvegia, 1955.

1943ko abuztuaren 13an, Graham Wheatoneko Ruth Bell ikaskidearekin ezkondu zen; gurasoak misiolari presbiterianoak ziren Txinan[205]. Bere aita, L. Nelson Bell, zirujau orokorra zen[81]. Ruth 2007ko ekainaren 14an hil zen, 87 urte zituela[206]. Bikotea ia 64 urtez egon zen ezkonduta[207].

Grahamek eta bere emazteak bost seme-alaba izan zituzten elkarrekin[208]: Virginia Leftwich (Gigi) Graham (1945ean sortua), hizlari-inspiratzaile eta idazlea; Anne Graham Lotz (1948an sortua), AnGeL ministerioen buruzagia; Ruth Graham (1950an sortua), Ruth Graham & Friends-en sortzaile eta presidentea, eta AEBn eta Kanadan zehar kongresuen buru; Franklin Graham (1952an sortua), Billy Graham Evangelistic Association-eko presidente eta zuzendari nagusia, eta Samaritan's Purse nazioarteko sorospen erakundeko presidente eta zuzendari nagusia, eta Nelson Edman Graham (1958an sortua), East Gates Ministries International zuzentzen duen artzaina[209] eta Txinan literatura kristaua banatzen duena.

2018an hil zenean, 99 urte zituela, Grahamen 5 seme-alaba, 19 biloba (Will Graham eta Tullian Tchividjian barne), 41 birbiloba eta 6 birbiloba bizi ziren[210].

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Billy Graham agurgarriaren ekitaldia, Kapitolioko Errotondan 2018ko otsailaren 28an.

Graham arrazoi naturalengatik hil zen 2018ko otsailaren 21ean, Ipar Carolinako Montreaten bere etxean, 99 urte zituela[211][212].

Kanpoko bideoa
Capitol Visitation for Billy Graham, February 28, 2018, C-SPAN
Funeral Service, Billy Graham Library, Charlotte, North Carolina, March 2, 2018, C-SPAN

2018ko otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, Graham Estatu Batuetako historiako laugarren hiritar pribatua izan zen Washington DCn, Estatu Batuetako Kapitolioko errotondan, ohorez atsedendua izan zena[213][214]. Hain ohoratua izan den lehen buruzagi erlijiosoa da. Ekitaldian, Senatuko gehiengoaren buru Mitch McConnell-ek eta Ganberako presidente Paul Ryanek «Amerikako artzaina» izendatu zuten Graham. Donald Trump presidenteak esan zuen: Graham «Kristoren enbaxadore bat» zela[215]. Horrez gain, Jim Bakker telebangelikoek errespetua eskaini zion Grahami, Jesusen geroztik predikaririk handiena zela adieraziz. Grahamek espetxean bisitatu zuela esan zuen ere[216][217].

2018ko martxoaren 2an, hileta-zerbitzu pribatua egin zen. Graham bere emaztearen ondoan lurperatu zuten, Prayer Garden-eko gurutze formako adreiluzko pasabidearen oinean, Billy Graham Liburutegiaren ipar-ekialdean[218]. Grahamen pinu-kontratxapatutako hilkutxa Louisiana State Penitentziarioko hiltzaile kondenatuek egin zuten 2006an, eskuz, eta presoek bertan iltzatu zuten egurrezko gurutze batekin[219][220].

Ipar Amerikako Eliza Anglikanoaren egutegi liturgikoan, Otsailaren 21ean ospatzen da[221].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «CBC News Indepth: Billy Graham» web.archive.org 2011-01-19 (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  2. Billy Graham: American Pilgrim. Oxford University Press 2017-06-26 ISBN 978-0-19-068352-8. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  3. Swank jr, J. Grant. «Billy Graham Classics Span 25 Years of Gospel Preaching for the Masses» TBN.
  4. Ellis, Carl. «Preaching Redemption Amidst Racism: Remembering Billy Graham» Christianity Today.
  5. Media: Bios - William (Billy) F. Graham. Billy Graham Evangelistic Association.
  6. a b c d e (Ingelesez) Billy Graham. 2022-08-13 (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  7. «The Transition; Billy Graham to lead Prayers» The New York Times December 9, 1992.
  8. Dr. Robert H. Schuller. Crystal Cathedral Ministries.
  9. Szasz, Ferenc M.. (2005). «Religion and Public Life in the Pacific Northwest: The None Zone by Patricia O'Connell Killen, Mark Silk» Oregon Historical Quarterly 106 (3): 503–505.  doi:10.1353/ohq.2005.0084. ISSN 2329-3780. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  10. (Ingelesez) «The Billy pulpit: Graham's career in the mainline» The Christian Century (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  11. Sweeney, Jon M.. (February 21, 2018). «How Billy Graham shaped American Catholicism» America.
  12. Horstmann, Barry M.. (June 27, 2002). «Man with a mission» Cincinnati Post.
  13. a b c d e Horstmann, Barry M.. (June 27, 2002). «Man with a mission» Cincinnati Post.Horstmann, Barry M. (June 27, 2002).
  14. a b Newport, Frank.
  15. a b c d e (Ingelesez) Bruns, Roger. (2004). Billy Graham: A Biography. Greenwood Publishing Group ISBN 978-0-313-32718-6. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  16. «Billy Graham's Mother Dies» The New York Times Archives August 16, 1981.
  17. Billy Graham's Childhood Home. Billygrahamlibrary.org September 22, 2015.
  18. David George Mullan, Narratives of the Religious Self in Early-Modern Scotland, Ashgate Publishing, Ltd., 2010, p. 27
  19. «They Call Me Mother Graham Morrow Coffey Graham» ccel.us.
  20. Billy Graham Trivia What Did Billy Graham Read as a Child. billygraham.org August 10, 2015.[Betiko hautsitako esteka]
  21. a b c d e f g h i j «God's Billy Pulpit | TIME» web.archive.org 2007-06-21 (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  22. a b Who led Billy Graham to Christ.... Archives, Billy Graham Center, Wheaton College.
  23. «An Interview with Reverend Billy Graham» The Charlotte Mecklenburg Story (Charlotte Mecklenburg Library).
  24. The institute is now Trinity College of Florida in New Port Richey, Florida
  25. Kirkland, Gary. (June 25, 2005). «Graham's first-ever sermon? Near Palatka» Gainesville Sun.
  26. «Profile: William (Billy) F. Graham, Jr., Evangelist and Chairman of the Board» billygraham.org/ (Billy Graham Evangelistic Association).
  27. Bill Adler, Ask Billy Graham: The World's Best-Loved Preacher Answers Your Most Important Questions, Thomas Nelson Inc, USA, 2010, p.
  28. Beau Zimmer, Rev.
  29. «Billy Graham's California Dream» californiality.com.[Betiko hautsitako esteka]
  30. «The Tree Stump Prayer: When Billy Graham Overcame Doubt» Billy Graham Evangelistic Association.
  31. (Ingelesez) Whalin, Terry. (2014-11-04). Billy Graham: A Biography of America's Greatest Evangelist. Morgan James Publishing ISBN 978-1-63047-231-3. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  32. (Ingelesez) Laurie, Greg. (2021-04-13). Billy Graham: The Man I Knew. Simon and Schuster ISBN 978-1-68451-059-7. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  33. "Wheaton College Alumnus Billy Graham: 1918-2018".
  34. Seth Dowland, The "Modesto Manifesto", christianhistoryinstitute.org, USA, #111, 2014
  35. Taylor, Justin. (March 20, 2017). Where Did the 'Billy Graham Rule' Come From?. The Gospel Coalition.
  36. Yonat Shimron, Billy Graham made sure his integrity was never in question, religionnews.com, USA, February 23, 2018
  37. AP and Hauser, Tom.
  38. (Ingelesez) Templeton, Charles. (2011-01-14). Farewell to God: My Reasons for Rejecting the Christian Faith. McClelland & Stewart ISBN 978-1-55199-449-9. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  39. King, Randall E.. (1997). «When Worlds Collide: Politics, Religion, and Media at the 1970 East Tennessee Billy Graham Crusade» Journal of Church and State 39 (2): 273–95.  doi:10.1093/jcs/39.2.273..
  40. William Martin, "The Riptide of Revival", Christian History and Biography (2006), Issue 92, pp. 24–29, online
  41. (Ingelesez) Atwood, Rudy. (1970). The Rudy Atwood story.. Fleming H. Revell Company PMC 90745. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  42. «AUDIO: Billy Graham Confronts Racism, Teaches God Loves Everyone» Billy Graham Evangelistic Association.
  43. Usborne, David. (June 24, 2005). «Billy Graham and the Last Crusade» The Independent.
  44. Billy Graham, InterVarsity & New York City. intervarsity.org June 21, 2005.
  45. William Borden: No Reserves. No Retreats. No Regrets. Home.snu.edu.
  46. (Ingelesez) «InterVarsity Remembers Billy Graham» InterVarsity February 21, 2018.
  47. Stamoolis, James. (1994-01). «Book Review: For Christ and the University: The Story of InterVarsity Christian Fellowship of the U.S.A., 1940–1990» Missiology: An International Review 22 (1): 118–118.  doi:10.1177/009182969402200127. ISSN 0091-8296. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  48. «Oliver Barclay» The Times October 4, 2013.
  49. (Ingelesez) Stanley, Brian. (March 2, 2018). «Billy Graham (1918–2018): Prophet of World Christianity?» Centre for the Study of World Christianity.Stanley, Brian (March 2, 2018).
  50. Rev. Billy Graham: His Life By The Numbers, Years, and Millions. WFMY.
  51. My Answer from the writings of the Rev. Billy Graham | Tribune Content Agency. Tribune Content Agency.
  52. Formats and Editions of Decision magazine. WorldCat.
  53. TOULOUSE, MARK G.. (1993). «"Christianity Today" and American Public Life: A Case Study» Journal of Church and State 35 (2): 241–284.  doi:10.1093/jcs/35.2.241. ISSN 0021-969X..
  54. (Ingelesez) Adewara, Bola. (February 23, 2018). «30 FACTS YOU DID NOT KNOW ABOUT BILLY GRAHAM - By Bola Adewara» Reporting the living Word.
  55. (Ingelesez) «Billy Graham» IMDb.
  56. New Billy Graham outreach: Hosting 'Matthew parties' to share the gospel. al.com April 16, 2013.
  57. Jenkins, Colleen. (October 31, 2013). «Evangelist Billy Graham to mark 95th birthday with message to America» Reuters.
  58. a b (Ingelesez) Billy Graham. 2022-08-13 (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  59. a b c d e f g h (Ingelesez) University, © Stanford; Stanford; California 94305. (2017-05-08). «Graham, William Franklin» The Martin Luther King, Jr., Research and Education Institute (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  60. Remembering Dr. Martin Luther King Jr.: Gun Fire 45 Years Ago Kills Man that Billy Graham Considered a Friend Billy Graham.com, April 4, 2013.
  61. a b c d e f g (Ingelesez) Billy Graham. 2022-08-13 (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  62. To Billy Graham. .
  63. From Grady Wilson. .
  64. «The Archive - The Martin Luther King Jr. Center for Nonviolent Social Change» thekingcenter.org.
  65. Blake, John. (February 22, 2018). Where Billy Graham 'missed the mark'. CNN.
  66. (Ingelesez) Blake, John. (2018-02-22). «Where Billy Graham 'missed the mark'» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  67. Billy Graham passes away: Andrew Young remembers the reverend. .
  68. FOX. (February 22, 2018). Civil rights leader reflects on Billy Graham's impact on Atlanta, movement. .
  69. Billy Graham passes away: Congressman John Lewis remembers the reverend 11 Alive, February 21, 2018, Accessed October 6, 2020
  70. Billy Graham passes away: Congressman John Lewis remembers the reverend. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  71. (Ingelesez) «Religion: A Challenge from Evangelicals» Time 1974-08-05 ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  72. «Churchwoman to give talk» The Oklahoman October 26, 1996.
  73. Graham, Billy (July 16, 1974) Why Lausanne? (Audio recording). Lausanne, Switzerland: Billy Graham Center Archives.
  74. Making Christ known : historic mission documents from the Lausanne Movement, 1974-1989. W.B. Eerdmans Pub 1997 ISBN 0-8028-4315-8. PMC 36930623. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  75. Kennedy, John W.. (September 29, 2010). «The Most Diverse Gathering Ever» Christianity Today.
  76. Grant Wacker.
  77. «'Man in the 5th Dimension'» The 70 mm Newsletter March 6, 2005.
  78. Hirsch, Foster. (2001). Love, sex, death & the meaning of life : the films of Woody Allen. (1st Da Capo Press ed. argitaraldia) Da Capo Press ISBN 0-306-81017-4. PMC 749132486. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  79. Gibbs, Nancy; Duffy, Michael (May 31, 2007).
  80. 1 Artxibatua December 11, 2013, at the Wayback Machine
  81. a b c d e Stoddard, Maynard Good. (March 1, 1986). «Billy Graham: the world is his pulpit» Saturday Evening Post.Stoddard, Maynard Good (March 1, 1986).
  82. a b Billy Graham: an appreciation. Baptist History and Heritage June 22, 2006."Billy Graham: an appreciation".
  83. Stolberg, Sheryl. (October 16, 1989). «Billy Graham Now a Hollywood Star» Los Angeles Times.
  84. My Hope With Billy Graham Mission Statement. My Hope America Website.
  85. Staff, JournalNow. «Billy Graham has brain shunt adjusted» Winston-Salem Journal.
  86. Tim Funk, "Lion in Winter: Billy Graham, Hearing and Sight Failing, Pays a Visit" Artibatua September 2, 2012, at the Wayback Machine, Charlotte Observer, April 2010.
  87. a b «Graham's wife in coma, close to death; both will be buried at library.» The Herald June 14, 2007.
  88. a b «A Family at Cross-Purposes» The Washington Post December 13, 2006."A Family at Cross-Purposes".
  89. Bailey, Sarah Pulliam. (January 12, 2017). «How Donald Trump is bringing Billy Graham's complicated family back into White House circles» The Washington Post.
  90. Rev. Billy Graham on his lasting legacy. Today Show June 23, 2005.
  91. a b Study Guide: God in America, Episode 5, "The Soul of America" PBS Frontline, October 2010, program available online
  92. God in America: 'The Soul of a Nation'. PBS October 11, 2010.
  93. Funk, Tim. (February 21, 2018). «The Presidents' preacher: From Truman to Trump» The Charlotte Observer.
  94. a b Mize, Douglas W.. (November 2, 2013). «John F. Kennedy, Billy Graham: irrecoverable moments in 1963» Baptist Press.
  95. Crosbie, Robert C.. (November 18, 2013). «Billy Graham's Warning to JFK» HuffPost.
  96. Steinfels, Peter. (February 3, 1993). «America's Pastor: At 74, Billy Graham Begins to Sum Up, Regrets and All» The New York Times.
  97. Staff. (January 27, 2017). «Why Is Abortion Such a Big Issue For Christians?» Billy Graham Evangelistic Association.
  98. a b c d e f King, Randall E.. (March 22, 1997). «When worlds collide: politics, religion, and media at the 1970 East Tennessee Billy Graham Crusade» Journal of Church and State 39 (2): 273–295.  doi:10.1093/jcs/39.2.273..King, Randall E. (March 22, 1997).
  99. Merritt, Jonathan. (February 21, 2018). «Billy Graham, the Last Nonpartisan Evangelical?» The New York Times.
  100. «Pilgrim's Progress» Newsweek: 4. August 14, 2006.
  101. Billy Graham site removes Mormon 'cult' reference after Romney meeting. CNN October 16, 2012.
  102. «Billy Graham Website Removes Mormon 'Cult' Reference After Romney Meeting» HuffPost October 16, 2012.
  103. Gordon, Michael. (October 24, 2012). «Billy Graham speaks with his own voice, son Franklin says» McClatchy News Service.
  104. «My father voted for Trump: Franklin Graham responds to anti-Trump op-ed» WVLT8 December 20, 2019.
  105. Miller, Merle (1974).
  106. Wacker, Grant. (April 1, 1992). «Charles Atlas with a Halo» The Christian Century: 336–41..
  107. «The President Preacher; In Crisis, White House Turns to Billy Graham» The Washington Post January 18, 1991.
  108. ver-up: The Religious Life of a Quaker President. pp. 101–04, University of Missouri Press, 2015, ISBN 978-0-8262-2042-4
  109. a b (Ingelesez) Billy Graham. 2022-08-13 (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  110. «The Essence of Billy Graham; A Warm but Honest Biography of the Evangelist» The Washington Post October 25, 1991.
  111. Elliston, Jon. (August 23, 2013). «Billy Graham 'absolutely crushed' by Richard Nixon's profanity in White House recordings» carolinapublicpress.org (Carolina Public Press).
  112. «Remembering Billy Graham» nixonfoundation.org (Richard Nixon Foundation) February 21, 2018.
  113. Biography of Evangelist Billy Graham. Christianity.about.com.
  114. Baker, Peter. (April 25, 2010). «Obama Visits the Rev. Billy Graham» The New York Times.
  115. «Billy Graham Reflects on His Friendship with Queen Elizabeth II» Billy Graham Evangelistic Association.
  116. «The Crown: The Truth Behind Queen Elizabeth's Real-Life Friendship with Evangelist Billy Graham» People.
  117. Loughrey, Clarisse. (February 21, 2018). «Billy Graham dead: Truth behind Queen Elizabeth II's friendship with the US evangelical preacher» The Independent.
  118. Alexander Cockburn. (September 2, 2005). «The plan to kill a million people» Tampa Bay Times.
  119. "Dr. Billy Graham trying to avoid offending Soviets", United Press International story in Minden Press-Herald, May 10, 1982, p. 1
  120. Preacher power: America's God squad Artxibatua August 17, 2007, at the Wayback Machine Independent Article, Preacher power: America's God squad, July 25, 2007;
  121. a b Billy Graham Responds to Lingering Anger Over 1972 Remarks on Jews, The New York Times, March 17, 2002
  122. "Graham regrets Jewish slur", BBC, March 2, 2002.
  123. "Graham Apology Not Enough", Eric J. Greenberg, United Jewish Communities.
  124. a b «Pilgrim's Progress, p. 5» Newsweek August 14, 2006.
  125. Newton, Christopher (Associated Press Writer). (March 2, 2002). Billy Graham apologizes for anti-Semitic comments in 1972 conversation with Nixon. BeliefNet.
  126. «Revelation 3:9» Bible Gateway.
  127. Grossman, Cathy Lynn. (June 24, 2009). «In Nixon tapes, Billy Graham refers to 'synagogue of Satan'» USA Today.
  128. Sherwood Eliot Wirt. (1997). Billy. Crossway Books ISBN 978-0-89107-934-7. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  129. (Ingelesez) Iain Murray (author). 2022-06-24 (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  130. Iain Murray, Evangelicalism Divided (2000), p. 74.
  131. Graham, Billy. (December 1970). «Jesus and the Liberated Woman» Ladies' Home Journal 87: 40–4..
  132. «Billy Graham Enters Women's Lib Controversy» The Kokomo Tribune: 7. November 28, 1970.
  133. Feminist Chronicles - 1970. Feminist Majority Foundation.
  134. Alston, ShaKea. (May 24, 2015). 1970: Feminist Sit in at Ladies Home Journal. .
  135. (Ingelesez) «1970: Feminist Sit in at Ladies Home Journal | libcom.org» libcom.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  136. (Ingelesez) Long, Michael G.. The Legacy of Billy Graham: Critical Reflections on America's Greatest Evangelist. Westminster John Knox Press ISBN 978-0-664-23656-4. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  137. a b About Anne Graham Lotz. AnGel Ministries.
  138. a b Martin, William. (February 21, 2018). «Divorce, drugs, drinking: Billy Graham's children and their absent father» The Washington Post.Martin, William (February 21, 2018).
  139. a b AP via Washington Post "Billy Graham's Wife Ruth Dies at 87" June 15, 2007
  140. Los Angeles "Ruth Graham, 87; had active role as wife of evangelist" June 15, 2007
  141. Sanders, Linley. (February 21, 2018). «Internet Reacts to Obama Tweet About Billy Graham» Teen Vogue.
  142. Morris, Tim. (February 25, 2018). «The complicated legacy of Billy Graham: Gospel or politics?» The Times-Picayune.
  143. a b Gjelten, Tom. (February 21, 2018). 'America's Pastor' Billy Graham Dies at 99. NPR.
  144. Billy Graham: Influential US evangelist dies at 99.
  145. (Ingelesez) «Billy Graham backs N.C. anti-gay marriage amendment» The Salt Lake Tribune.
  146. Siemaszko, Corky. (February 21, 2018). «Franklin Graham followed in his father Billy's footsteps, but took a right-leaning path» NBC News.
  147. Homosexuality And Religion:An Introduction. Religious Tolerance.org.
  148. Robertson, Douglas. (February 22, 2018). «The outpouring of grief for evangelist Billy Graham is disturbing given his homophobic views» The Independent.
  149. Ed Kilgore, Billy Graham Lived at the Crossroads of Faith and Power, New York, February 21, 2018
  150. Billy Graham urges anti-gay vote in N.C..
  151. (Ingelesez) «The Billy Pulpit» www.beliefnet.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  152. Friedman, Corey. (October 10, 2009). «Former Belmont Abbey College president dies at 85» Gaston Gazette.
  153. Remarks at the Presentation Ceremony for the Presidential Medal of Freedom. .
  154. Billy and Ruth Graham awarded Congressional Gold Medal for service.. Knight-Ridder News Service May 2, 1996.
  155. "Inductees Archive: Billy Graham".
  156. CNN.
  157. "Singing to save".
  158. «Biography» Michael W Smith.
  159. (Ingelesez) Up TV. 2022-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  160. Michael W. Smith Leads "Just As I Am" During Rev. Billy Graham Capitol Service. Gospel Music Association March 1, 2018.
  161. The Ronald Reagan Freedom Award. Ronald Reagan Presidential Foundation.
  162. Davies, Caroline. (December 7, 2001). «Honorary knighthood for Billy Graham» The Daily Telegraph.
  163. «Bill Graham Civic Auditorium» city-data.com.
  164. «Ex-Presidents at Graham Library Opening» ABC News.
  165. a b c Moring, Mark.
  166. "Thank You Billy Graham: The Inspiration". patbooneus.
  167. a b "Video tribute to Billy Graham featuring entertainers who knew Him".
  168. "Thank You Billy Graham".
  169. "Thank You Billy Graham: The Making of".
  170. "Thank You Billy Graham (2006)".
  171. "Thank you Billy Graham : a musical tribute to one who changed our world with one message".
  172. "My Hope: Songs Inspired by the Message of Billy Graham".
  173. "Gospel".
  174. "The Billy Graham Song - "Billy, You're My Hero".
  175. The Christian Post, Billy Graham Movie Prepares for Oct 10 Release, June 29, 2008.
  176. BGEA Artxibatua September 4, 2008, at the Wayback Machine Billy Graham Evangelistic Association , A response from Franklin Graham, August 18, 2008
  177. The Christian Post, "Franklin Graham Among 'Billy' Movie Critics", Christian Post, August 26, 2008
  178. a b c d e (Ingelesez) Johnston, Thomas P.. (2003-03-12). Examining Billy Graham's Theology of Evangelism. Wipf and Stock Publishers ISBN 978-1-59244-162-4. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  179. a b (Ingelesez) «Billy Graham» Billy Graham Evangelistic Association (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  180. (Ingelesez) Aikman, David. (2003). Great Souls: Six Who Changed a Century. Lexington Books ISBN 978-0-7391-0438-5. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  181. a b c d Aikman, David. (2003). Great souls : six who changed the century. Lanham, MD : Lexington Books ISBN 978-0-7391-0438-5. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  182. (Ingelesez) The American Lutheran. American Lutheran Publicity Bureau 1963 (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  183. a b c d Gale, Robert L.. (2000-06). Strunk, William, Jr. (1869-1946), educator and grammarian. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  184. a b c (Ingelesez) Billy Graham. 2022-08-13 (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  185. (Ingelesez) «All Honorees» Academy of Achievement (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  186. (Ingelesez) Nelson, Thomas. (2010-05-17). Ask Billy Graham: The World's Best-Loved Preacher Answers Your Most Important Questions. Thomas Nelson ISBN 978-1-4185-6868-9. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  187. "Brotherhood Award". Courier-Journal of Rochester, New York. March 24, 1971. Retrieved March 1, 2018.
  188. (Ingelesez) Inc, Nielsen Business Media. (1972-02-19). Billboard. Nielsen Business Media, Inc. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  189. Philip Award | NAUME. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  190. (Ingelesez) Mittleman, Alan; Johnson, Byron; Isserman, Nancy. (2007). Uneasy Allies?: Evangelical and Jewish Relations. Lexington Books ISBN 978-0-7391-1966-2. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  191. a b c (Ingelesez) «Remembering Billy Graham: A timeline of his life» WGBA 2018-02-21 (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  192. (Ingelesez) Men of Achievement. Melrose Press 1992 ISBN 978-0-948875-75-5. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  193. (Ingelesez) Bruns, Roger. (2004). Billy Graham: A Biography. Greenwood Publishing Group ISBN 978-0-313-32718-6. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  194. (Ingelesez) Angier, Michael E.; Pond, Sarah. (2004-12). 101 Best Ways to Get Ahead. Success Networks ISBN 978-0-9704175-3-4. (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  195. «Honorary knighthood for Billy Graham» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  196. «Northwestern celebrates Billy Graham Community Life Commons Grand Opening - Christian College | University of Northwestern St. Paul, Minnesota» web.archive.org 2014-01-02 (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  197. «God's Billy Pulpit - TIME» web.archive.org 2007-12-07 (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  198. «BGEA Chronology Details» web.archive.org 2015-06-26 (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  199. «Paul Sparks» IMDb.
  200. Benson, Robby. (October 10, 2008). Billy: The Early Years. .
  201. My Answer by Billy Graham. Tribune Content Agency.
  202. Graham, Billy.
  203. (Ingelesez) «Billy Graham Dismisses 'Trendy Religion'» HuffPost 2013-10-06 (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  204. (Ingelesez) Zaimov, Stoyan; Reporter, Christian Post. (2015-08-31). «Billy Graham Coming Out With New Book on 'Heaven, Eternity, and Our Life Beyond'» The Christian Post (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  205. Barry Hankins, American Evangelicals: A Contemporary History of a Mainstream Religious Movement, Rowman & Littlefield Publishers, USA, 2009, p. 41
  206. «Obituary - Ruth Bell Graham» ruthbellgrahammemorial.org.
  207. «Billy Graham: Billy and Ruth» Asheville Citizen-Times.
  208. Terry Mattingly, Billy Graham's children say their goodbyes, knoxnews.com, USA, March 10, 2018
  209. East Gates International. Eastgates.org.
  210. World-Renowned TV Evangelist The Rev. Billy Graham Dead at 99. CBS February 21, 2018.
  211. The Rev. Billy Graham, prominent Christian evangelist, dead at 99. Fox News Channel February 21, 2018.
  212. «Evangelist Billy Graham dies at age 99; reached millions» Associated Press.
  213. Special Event – Honoring Rev.
  214. Cochrane, Emily. (February 22, 2018). «Billy Graham to Lie in Honor at the U.S. Capitol» The New York Times.
  215. «Billy Graham Honored at US Capitol Memorial Service; Trump Recalls Dad's Love for 'America's Pastor'» The Christian Post February 28, 2018."Billy Graham Honored at US Capitol Memorial Service; Trump Recalls Dad's Love for 'America's Pastor'".
  216. Fallen evangelist Jim Bakker and wife pay their respects to Billy Graham in Charlotte. .
  217. Fallen PTL pastor Jim Bakker recalls prison visit from Rev. Billy Graham. WBTV.
  218. Memorial Events. Billy Graham Memorial.
  219. «Billy Graham's coffin was built by a prison inmate named 'Grasshopper.' Here's why» Kansas City Star.
  220. Here's what is special about Billy Graham's casket. .
  221. Book of Common Prayer 2019. , 694 or..

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aikman, David (2007) Billy Graham: His Life and Influence. Nashville: Thomas Nelson. ASIN B008JM5FE2 short biography

Irakurketa gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]