Bina Shah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bina Shah
Bizitza
JaiotzaKaratxi, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Pakistan
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Wellesley College
Harvard Graduate School of Education (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Genero artistikoaeleberria

Twitter: BinaShah Edit the value on Wikidata

Bina Shah (Karatxi, Pakistan, 1972) pakistandar kazetaria eta idazlea da. Ingelesez idazten du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru neba-arrebetako nagusiena da. Shah, Karatxin jaio zen eta bertan bizi da. Psikologiako titulua lortu zuen Wellesleyko unibertsitatean, eta Hezkuntza Teknologiako maisutza Harvard Graduate School of Education-en (AEB).

Iowako Unibertsitatean bizi izan zen, eta 2011n Nazioarteko Idazkuntza Programako Fall Residency-n parte hartu zuen.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shahek lau eleberri eta bi ipuin-bilduma idatzi ditu. Slum Child eleberria 2008an argitaratu zen, ingelesez eta beste hizkuntza batzuetan ere argitaratu da. Iritzi-zutabe bat idazten du New York Times Internacional-en[2] eta hilabetekari bat Dawn-entzat, Karatxin argitaratzen den Pakistango egunkari bat.[3] Fikzioa eta ez-fikzioa Granta, The Independent, Wasreiti, Critical Muslim, InterlitQ, the Istanbul Review, Asian Cha eta And the World Changed bildumetan argitaratu dira.[4] Wellesley College eta the Harvard Graduate School of Education-eko tituluak ditu, eta Iowa’s International Writing Program unibertsitateko ikaslea da. A Season For Martyrs eleberria 2014. urtean argitaratu zen.

Literatura ibibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shahen lehen liburua 2000. urtean argitaratu zen, Animal Medicine, ipuin-liburukia. Bere lehen eleberria, Where They Dream in Blue, 2001ean Alhamran argitaletxean argitaratu zen. Bigarren eleberria, The 786 Cybercafé, Alhamran argitaratu zen 2004an. 2005ean, "The Optimist", historia labur bat argitaratu zen And the World Changed (Women Unlimited/OUP) izeneko antologian; "A Love Affair with Lahore" izeneko saiakera bat argitaratu zuen Bapsi Sidhwak, City of Paksin and Splendour - Wings izeneko antologian. 2007an, Alhamrak bere bigarren ipuin-bilduma argitaratu zuen, Blessings.

Hirugarren eleberria Slum Child da. 2010ean argitaratu zen Indian, Tranquebar (Wesltland - Tata). Italierazko bertsioa 2009an argitaratu zen, "La Bambina Che Non Poteva Sognare" izenburupean, Newton Compton Editoriren eskutik. Bertan, poltsikoko liburuen supersalmenten zerrendan 3. postua lortu zuen, eta 20.000 kopia baino gehiago saldu zituen.[5] 2001eko ekainean Grijalbok (Random House Mondadori) gaztelaniaz argitaratu zuen, La niña que no puede Soñar.

Laugarren eleberria, A Season For Martyrs, Delphinium Books-ek argitaratu zuen (2014ko azaroa) kritika onak lortuta. 2010ean, Il Bambino Che Credeva Nella Libertak ere argitaratu zuen Italian Newton Comptonek. Eleberri horretarako, Un Mondi di Bambini lanagatik Internazionale saria eman zioten, Almalfi Costa Festival Literarioren kategorian, fikzio itzulirako 2010ean.[6]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010ea Italian Il Bambino Che Credeva Nella Libertak, Un Mondi di Bambini lanagatik fikzio itzulirako Internazionale saria eman zioten, Almalfi Costa Festival Literarioren kategorian.[6]
  • 2014. urtean, Ok-ek hautatu zuen idazle onena. Pakistan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]