Binangoa
| Binangoa | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Jatorrizko herrialdea | Durangaldea |
| Ezaugarriak | |
| Deskribapena | |
| Honen parte da | Dantzari-dantza |
Binangoa Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Herriko eta auzo edo kofradietako jaietan zortzi lagunek egiten dituzte dantzok, txistulariak lagunduta.[1][2] Lehen Binakoa izena ere erabiltzen zen, baina orain Binangoa erabiltzea lehenesten da.[3]
Dantzari-dantza dantza sortako hirugarrena da. Banangoa (hirugarrena), Binangoa (laugarrena), Launangoa (seigarrena) eta Zortzinangoan (lehenengoan), dantzariek ez dute tresnarik (makila edo espata) eta dantzari-kopuruen arabera txandaka egiten dute, bakoitzak bere trebezia erakutsirik.[1] Binangoan dantzariak binan.binan ateratzen dira besteen aurrera oinarrizko zortziko oso bat dantza egitera.[3][4]
Dantzarien mugimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru zati bereiz ditzakegu: lehena Zortzinangoaren lehen zatiari dagokio, horrela zati hau bukatzean dantzarien posizioak hasieran posizioetan alderantzikatuta geratzen diren arte:[3]
| Hasieran | Bukaeran | |||
|---|---|---|---|---|
| 1a | 1b | 4a | 4b | |
| 2a | 2b | 3a | 3b | |
| 3a | 3b | 2a | 2b | |
| 4a | 4b | 1a | 1b | |
Bigarren zatian, dantzariak binaka taldearen aurrealdera irteten dira eta aldaketak egiten dituzte euren artean, gainerakoak zain geratzen direla:[3]
| Hasieran | 1. bikotea | 2. bikotea | 3. bikotea | 4. bikotea | Bukaeran | |||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 4a | 4b | 4a | 4b | 4a | 4b | |||||||||||||||||||
| 3a | 3b | 1a | 1b | 2a | 2b | 3a | 3b | 3a | 3b | 3a | 3b | |||||||||||||
| 2a | 2b | 4a | 4b | 1a | 1b | 2a | 2b | 2a | 2b | 2a | 2b | |||||||||||||
| 1a | 1b | 3a | 2a | 2b | 3b | 4a | 3a | 3b | 4b | 1a | 4a | 4b | 1b | 1a | 1b | 1a | 1b | |||||||
Azkenik, berriro ere talde osoak jarduten du eta hasiera-hasierako posizioetara itzultzen da:[3]
| Hasieran | Bukaeran | |||
|---|---|---|---|---|
| 4a | 4b | 1a | 1b | |
| 3a | 3b | 2a | 2b | |
| 2a | 2b | 3a | 3b | |
| 1a | 1b | 4a | 4b | |
Dantzari-dantzako 4. dantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guztira dantzari-dantzak zortzi atal hauek ditu hasierako Agintariena (edo Ikurrin dantza) sarreraren ondoren:
- Zortzinangoa
- Ezpata joko txikia
- Banangoa
- Binangoa
- Ezpata joko handia
- Launangoa
- Makil jokoa (edo Makil dantza)
- Txotxongiloa (edo Txakarrenkoa).
-
Bizkaiko dantzak (1969)
-
Bizkaiko dantzak (1969)
-
Bizkaiko dantzak (1984)
-
Bizkaiko dantzak (1984)
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dantza honen sorrerari ezin zaio data zehatz bat ezarri.[5] Durangaldeko tradizioan sortutako dantza-sorta da. Humdboldt alemaniarrak 1881ean deskribatu zuen. Txelu Etxebarria begoñatarrak, 28 urtez dantzari aritu ondoren, liburuak argitaratu zituen 1969an eta [6][7][8] 1990an.[9]
Gaur egun, Dantzari Dantzako gainerako dantzak bezala, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus dezakegu, baina iraganean merindade osoan zabaldu zela uste da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b DANTZARI-DANTZA - Urte sasoiak. Labayru eta Ikastolen elkartea (kontsulta data: 2022-01-30).
- ↑ Larrinaga, Josu. «Dantzari-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2022-01-30).
- ↑ a b c d e f «Euskal Herriko Dantzak | Binango» www.dantzak.eus (kontsulta data: 2024-10-07).
- ↑ Cosicas agoizkas. (2008-06-26). Banangoa (Dantzari dantza). (kontsulta data: 2024-10-06).
- ↑ «Mutilen dantzak» garaltxu 2010-12-18 (kontsulta data: 2022-01-30).
- ↑ Etxebarria Goiri, Txelu. «Bizkaiko Dantzak = Danzas de Bizkaia» www.katalogoak.euskadi.eus (kontsulta data: 2022-01-30).
- ↑ «j.l. de etxebarria y goiri -bizkai'ko dantzak / - Comprar Libros de Biografías en todocoleccion - 16391570» www.todocoleccion.net (kontsulta data: 2022-01-30).
- ↑ Etxebarria y Goiri, J. L. de. (1984). Bizkai'ko dantzak danzas de Vizcaya. Caja de Ahorros Vizcai��na PMC 434432027. (kontsulta data: 2022-01-30).
- ↑ «Zuzendari ohiak» Coro Garaizarko Matsorriak (kontsulta data: 2022-01-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Larrinaga, Josu. «Dantzari-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» Auñamendi.eusko-ikaskuntza.eus
- Binango. dantzan.eus atarian lau bideo. l.
- «Euskal Herriko Dantzak | Binango» www.dantzak.eus. argazkia, azalpena, audioa eta bideoa