Binasperi
| Binasperi | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Lantziego |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°34′37″N 2°29′50″W / 42.57694°N 2.49722°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 47 (2024) |
Binasperi[1] (gaztelaniaz: Viñaspre[2]) Arabako Errioxako kuadrillako herri bat da, Lantziegoko udalerrikoa. Euskaraz Binásperi ahoskatu beharko genuke, azentua, ezkerretik hasita, bigarren silaban.[3]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskararen normalkuntza hasi zenetik, espainieraz Viñaspre deitua den herri honetako euskal izenerako hainbat proposamen eta arau izan dira. Garai batean Guardia herriaren euskal izena Biasteri zela arautu zuen Euskaltzaindiak; aukera hori baztertu zenean, zenbaitek izen hori (Biasteri) beste herri honetarako proposatu zen.[4]
Alabaina, Euskaltzaindiaren izendegian egun kontsulta daitekeenez eta Roberto González de Viñaspre Onomastika Batzordeko kideak idatzitako txostenaren arabera,[5] Binasperi da geure hizkuntzan erabili beharreko izena. Donemiliagako Goldetik aurrerako dokumentazioa aztertu ondoren hartutako erabakia izan zen. /binásperì/ azentuera zaintzeko aholkua ere eman da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Binasperi 1669 arte Guardiaren auzoa izan zen; urte hartan, udalerri bilakatu zen. 1887ko erroldan, ordea, dagoeneko udalerritzat ez zen ageri, berriz ere auzo bihurtuta.[4]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Binasperiko biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jasokundeko Andre Mariaren eliza
- San Bartolome apostoluaren baseliza
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Euskal Onomastikaren Datutegia. .
- ↑ Izen ofiziala: Viñaspre / Binasperi
(Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 42. zenbakia, 2014-04-11; ikus 5017. orrialdea) - ↑ (Gaztelaniaz) González de Viñaspre, Roberto. (2010). «Dictamen de la Real Academia de la Lengua Vasca/Euskaltzaindia sobre el nombre de Viñaspre en lengua vasca» Euskera. 2010, 55, 3. 1395-1420. (Bilbo: Euskaltzaindia): Euskera. 2010, 55, 3. 1395-1420. Bilbo. ISSN 0210-1564..
- ↑ a b «Biasteri edo Guardia, nola erabili?» Sustatu.com 2002-10-31 (kontsulta data: 2014-04-11).
- ↑ Euskera aldizkaria, 2010, 55, 3. 1399-1402. orrialdeak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Lantziegoko herriak | ||
|---|---|---|

