Binbisara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Binbisara
Bimbisar welcoming Buddha Roundel 30 buddha ivory tusk.jpg
errege

544 K. a. - 492 K. a. - Ajatasatru Itzuli
Bizitza
Jaiotza 558
Heriotza Rajgir Itzuli491 (66/67 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Kosala Devi Itzuli
Chellana Itzuli
Khema Itzuli
Q11663942 Itzuli
Seme-alabak
Leinua Haryanka dynasty Itzuli
Irakaslea(k) Mahavira
Siddhartha Gautama
Jarduerak
Jarduerak agintaria

Binbisara (sanskritoz: बिम्भिसार; K. a. 558K. a. 491)[1][2] Magadhako erresumako errege bat izan zen, erregealdia gutxi gora-behera K. a. 540tik K. a. 493ra arte izan zela.

Bere erregealdian, Magadha, Indiako inperiorik boteretsuena bihurtu zen. Anga estatua erantsi zuen, Magadhatik ekialdera zegoena, garrantzi handikoa bere itsas-portuagatik, nora Gangesetik eta India hegoaldetik itsasontziak iristen ziren. Bere eragina gehitu zuen inguruko erresumekin ezkonduz. Bere lehen emaztea, Kosalako erregearen alaba izan zen. Arreta handia jarri zien administrazioari eta lan publikoei. Rajaghra izeneko hiriburu berria eraiki zuen, antzinako Girivrajaren ordez. Ez dira honen arrazoiak ezagutzen, baina, beharbada, ekonomikoak edo estrategikoak izango ziren.

Iturri budistetan, Binbisarari buruzko kontakizun asko dago, Budaren garaikidea baitzen. Esaten denez, Buda ezagutu zuen honen argialdia baino lehen, budista bihurtu eta bere babeslea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Binbisara Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Rawlinson, Hugh George (1950) A Concise History of the Indian People Oxford University Press 46. orrialdea .
  2.   Muller, F. Max. (2001) The Dhammapada And Sutta-nipata Routledge xlvii. orrialdea ISBN 0-7007-1548-7 .