Bingen Ametzaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bingen Ametzaga
Bizitza
Jaiotza Algorta1901eko uztailaren  1a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Caracas1969ko otsailaren  4a (67 urte)
Jarduerak
Jarduerak itzultzailea, politikaria eta idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 292

Bingen Ametzaga Aresti (Algorta, Bizkaia, 1901eko uztailaren 1a - Caracas, Venezuela, 1969ko otsailaren 4a) euskal idazle eta bizkaitar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Algortan sortua, Getxoko zinegotzi hautatu zuten 1931n eta Hezkuntza Saileko zuzendaria izan zen lehen Euzko Jaurlaritzan.[1] 1936ko Estatutuaren babesean ateak ireki zituen lehenengo ikastola martxan jartzeko agindua luzatu zuen Amezagak. Hain zuzen ere, Plentziako ikastola irekitzeko agindua.[2] Espainiako Gerra Zibila piztu zelarik Ingalaterra, Argentina eta Caracasera erbesteratu zen eta azken hiri honetan bizi izan zen hil artean. Zuzenbidean lizentziatua, Caracas eta Montevideoko Unibertsitateko irakasle izan zen.

Euskal-Esnalea, Euzko Gogoa eta Egan aldizkarietan argitaratu zituen bere ipuin, poesia, narrazio eta saiakerak. Dena den, sorkuntza-lanetan baino, itzulpengintzan nabarmendu zen. Wilderen "Reading Baitegiko leloa" (1954), Shakespeareren "Hamlet. Danemark'eko Erregegaya" (1952), Plinioren "Plini gaztearen idazkiak" (1951), Eskiloren "Prometeu burdinetan" (1951), Zizeronen "Adiskidetasuna" (1952), Juan Ramón Jiménezen "Platero eta biok" edota Goetheren "Lur-miña" poesia (1960) bezalako obra garrantzitsuak paratu zituen euskaraz.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]