Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Biotopo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alemaniako aintzira batek osatzen du argazkiko biotopoa, berezko flora eta fauna duena

Biotopoa (grezieratik βίος - bios: bizia eta τόπoς - topos: tokia) ingurumen-baldintza uniformeak dituen eremua da, biozenosi bat duena [1]. Espezie biologiko desberdinek bizitzeko duten toki fisikoa da biotopoa.

Biotopoak eta habitatek antzeko esanahia dute, baina ez dira berdinak: biotopo batean biozenosi bat bizi den bitartean, habitat batean espezie bat bizi da.

Biotopo baten neurria oso aldakorra izan daiteke. Esate baterako, ozeano bat, laku bat edo ur-putzu bat, hirurak, biotopoak izan daitezke. Ingurune baldintza uniformeak eta biozenosi bat edukitzea ezinbestekoak dira, baina, biotopo bat izan ahal izateko (bizidunik gabeko ur-putzua, horrenbestez, ez litzateke biotopoa izango).

Era berean, biotopo handiak biotopo txikiagoetan zatitu daitezke: adibidez, ozeano batean biotopo bat hondoko eremua edo eremu abisala izango da, eta beste bat itsas azaletik gertuen dagoen eremua.

Biotopo baten eragile fisiko-kimiko nagusiak honako hauek dira: tenperatura, argia, lur zoruaren ezaugarriak, presioa eta oxigenoaren kontzentrazioa (uretako biotopoetan), etab.

Biotopoak, bertan bizi den biozenosiarekin batera, maila altuagoko beste kontzeptu ekologikoa osatzen du: ekosistema [2].

Ekosistema = Biotopo + Biozenosi

Esan liteke biotopoa ekosistema baten ingurune fisikoa dela

Ernst Haeckel (1839-1919) zoologo alemaniarra lehena izan zen biotopoaren kontzeptua erabiltzen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biotopo baten ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Klimatologikoak: ingurumen-ezaugarriak dira
  • Geologikoak: lurzoruaren ezaugarriak dira
  • Hidrografikoak: uraren ezaugarriak dira, bere banaketa eta lekualdaketa
  • Topografikoak: biotopoaren altitudeari dagozkionak

EAEko biotopo babestuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leitzaran

Euskal Autonomia Erkidegoan zazpi biotopo babestuta daude gaur egun (2020an):

Araban[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru daude [4]:

Gipuzkoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hiru daude [5]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dualde, V.: Biología COU, Ed. ECIR (1987) 566-567 orr. ISBN: 84-7065-128-5
  2. Berasategi, J., Muñoa, R., Murua, J., Terés, J.: Natur Zientziak DBH-2, Elkar Ikastolen Elkartea (2004), 17 orr. ISBN: 84-9783-132-4
  3. Nekatur Guardiako biotopo babestua
  4. Bizkaiko Foru Aldundia Biotopo babestuak
  5. Gipuzkoako Foru Aldundia mendiak eta babestutako eremu naturalak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]