Birgasifikazio zentral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mozah gasontzia Bizkaiko Badia Gasa (BBG) birgasifikazio zentraleko kaian. Gasa erauzteko besoak ikus daitezke.
GNLa metatzeko tangak BBGn.
BBG birgasifikazio zentrala eta BBE zentral termoelektrikoa.

Birgasifikazio zentrala industria instalazioa da, non gas natural likidotua (GNL) gas natural bihurtzen baiten, azken hau banatze-sarean erabili ahal izateko.

Instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birgasifikazio prozesua burutzeko hurrengoak dira beharrezkoak: petrolio-hobia ustiatze-instalazioekin, likuefakzio zentrala, eta birgasifikazio zentrala. Gasa garraiatzeko hodiak eta gasontziak erabiltzen dira.

Birgasifikazio zentralak porturatze kaia du, gasontzia porturatu dadin. Kaiak hodiz hornituta daude, gas likidotua itsasontzietatik tanga kriogenikoetara bidaltzeko, non metatzen baiten. Zentralak hiru gune ditu: birlikuadoreak, lainoztagailuak eta erregulazio estazioak.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petrolio-hobitik gas naturala erauzten da, eta likuefakzio prozesua ezartzen zaio, hau da, beroa kentzen zaio -160 °Cra heldu arte. Hala, gas natural likidotua (GNL) lortzen da, zeinak gas naturalak baino bolumen askoz txikiagoa baituen. Prozesu honen ondoren GNLa gasontzietan kargatu eta helmugako instalazioetara garraiatzen da.

Helmugan birgasifikazio zentrala dago. Zentralaren kaian gasontzia porturatzen da, eta GNLa deskargatzen da, beso eta ponpa batzuen laguntzaz. GNLa itsasontzitik tangetara bidaltzen da, tangetan metatzen delarik.

Tangak barrutik altzairu kriogenizatuz eginda daude, eta perlitaz isolatuta, eta kanpotik hormigoi eta altzairuzko beste tanga batez inguratuta daude. Hala, tenperatura mantentzen da eta gasak egoera likidoan segitzen du.

Birgasifikazio prozesuan GNLa tangetatik lainoztagailu sistemetara garraiatzen da, non berriro gas bihurtuko baiten, horretarako itsasoko uraren bitartez GNLa berotuz. GNLa -145 °Ctik 0 eta -10 °C arteko tenperaturara igotzen da, tutu batzuetatik pasaraziz. Hala, GNLa gas natural bihurtzen da.

Azkenik, erregulazio estazioetan gasa prozesatzen da, presioa erregulatuz eta gas-ihesak egotekotan gasa antzeman ahal izateko neurriak hartuz, hala nola gasari usaina eman.

Birgasifikazio zentralak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko portuan Bizkaiko Badia Gasa izeneko birgasifikazio zentrala dago. BBGn lortzen den gas naturala Bizkaiko Badia Elektrizitatea zentral termoelektrikoan erretzen da, portuko instalazioek behar duen elektrizitatea ekoizteko.

BBGtik hurbilen dauden birgasifikazio zentralak Ferrolgo Mugardoskoa, eta martxan ez dagoen Gijóngo El Musel dira.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]