Birgitta von Otter
Birgitta von Otter | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1939ko urtarrilaren 7a (86 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Göran von Otter |
Ezkontidea(k) | Kjell-Olof Feldt |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Otter, von, släkt (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Ebba Birgitta von Otter (Budapest, Hungaria, 1939ko urtarrilaren 7a) hungariar-suediar kazetari, idazle, saiogile eta biografoa da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suediako aristokraziako familia bateko kidea, Fredrik von Otter suediar lehen ministroaren (1833-1910) birbiloba, Göran von Otter baroi eta diplomatikoaren alaba da (1907-1988). Hark Belzec-en eta Treblinkan nazien ankerkeriak salatu zituen Suediako gobernuan, Kurt Gerstein-ekin 1942an, kasualitatez egon ondoren.
Budapest, Bonn, Londres eta Stockholmen artean hazi zen. Lau neba-arrebetatik nagusiena da. Neba-arrebak Casten von Otter soziologo eta saiogileak (1941), Mikael von Otter (1945) eta Anne Sofie von Otter opera abeslari mezzosoprano ezaguna dira.
Lehen ezkontzan diplomazialari batekin ezkondu zen, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aitaren biografia, Minbiziaren itzala (I cancerns skugga: ett år av förtvivlan och hopp) arrakastatsua idatzi zituen, baita senarraren gaixotasunari eta Alzheimer gaitzari buruzko beste saiakuntza batzuei buruz ere.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Glomskans flod. ISBN ά91-1-959021-3 - ISBN 91-1-959021-0
- Navelsträngar och narrspeglar. Stockholm: Alba, 1991. ISBN 91-7458-247-X.
- Kvarlevor. ISBN ά91-85567-59-1
- I cancerns skugga: ett år av förtvivlan och hopp {{ISBN|91-89617-64-9}} Stockholm: Ekerlid, 2003
- Personligt meddelande (eleberria) {{ISBN|91-7458-083-3}} Stockholm: Alba, 1989
- Snöängel (eleberria) {{ISBN|91-1-300851-X}} (inb) Stockholm: Norstedt, 2000
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Birgitta von Otter : definición de Birgitta von Otter y sinónimos de Birgitta von Otter (español)» diccionario.sensagent.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).