Birika

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Birika
Thorax Lung 3d from ct scans.jpg
Xehetasunak
Honen partearnas aparatua
Kokapenabarrunbe torazikoa
Hona
drenatzen du
birika-zaina
ArteriaBiriketako arteria
Zainabirika-zaina
Identifikadoreak
Latinezpulmones
MeSHA04.411
TAA06.5.01.001
Terminologia anatomikoa

Birikak arnas-aparatuko organo nagusiak dira gizakiengan eta beste hainbat animaliatan, tartean arrain eta barraskilo batzuetan ere. Gizakien eta ugaztun gehienen kasuan bi birika daude, bihotzaren alde bietan kokatuta daudenak. Birikek atmosferako oxigenoa hartu eta odolera bideratzen dute eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatzen dute. Prozesu horri arnasketa deritzo.

Espezieen arabera muskulu ezberdinek parte hartzen dute arnasketan; ugaztunen, narrastien eta hegaztien arnasketarako muskulu-sistema ez da berdina. Lehen tetrapodoetan airea biriketara bideratzen zen faringeko muskuluak erabilita, aho-punpaketa eginez, gaur egungo anfibioek egiten duten bezala. Gizakiengan, arnasketarako muskulu nagusia diafragma da. Biriketatik kanporatutako airea soinuak egiteko erabili daiteke, adibidez mintzoa horren ondorioa da.

Biriketako ehunak hainbat gaixotasun paira ditzake, tartean pneumonia eta birikako minbizia. Biriken buxadura kronikoak ere eman daitezke, adibidez bronkitis kronikoa edo lehenago enfisema deitzen zen gaixotasuna; gaixotasun guzti hauek erretzearen ondorio izan daiteke, edo industrian sortutako gai arriskutsuak arnasteagatik, hala nola ikatz-hautsa, asbesto zuntzak edo silikatozko hauts kristalinoa. Bronkitisak arnasbideak kalte ditzake. Birikei lotutako termino mediku gehienak pulmo- hitzarekin hasten dira, latinezko pulmonarius hitzetik, edo antzinako grezierazko pneumo- hitzarekin.

Jatorri enbrionarioari dagokionez, endodermotik datozen organoak dira birikak. Umekian birikak sortzen direnean likido amniotikoz inguratuta dago, eta beraz ez dute arnasketarako balio. Umekian odola biriketatik desbideratzen da ductus arteriosus arteria erabilita. Erditzerakoan, hala ere, airea biriketatik pasatzen hasten da, desbideraketa hau ixten da, eta arnasketa hasten da. Biriken garapena haurtzaroaren hasierako fasean ematen da.

Giza biriken egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birikak bihotzaren bi aldetara

Birikak toraxaren barnean daude kokatuta, saihetsek babestuta, eta bakoitza bihotzaren alde batera. Mediastino egiturak birikak banatzen ditu, eta pleura deritzon mintz bikoitzak birikak inguratzen ditu. Gizakiek bi birika dituzte, bata ezkerrean eta bestea eskuman, toraxean kokatuta. Bihotzak betetzen duen espazioa dela eta, eskuineko birika bere homologoa den ezkerreko birika baino handiagoa da.

Gizakietan, biriken pisua aldakorra izaten da sexuaren arabera. Eskuinekoak 600 g-ko pisua du, batez beste, eta ezkerrekoak, aldiz, 500 g-koa. Emakumeen kasuan, balio horiek baxuagoak dira, bular-kaiolaren tamaina txikiagoa delako.[1] Bi birikek, beraz, 1,3 kilogramo pisatzen dituzte, gutxi gorabehera. Birikak arnasketa-sistemaren behealdean daude, trakean hasi eta bronkio eta bronkiolotan banatzen den eremuan. Arnasbideetatik inhalatutako airea jasotzen dute.

Arnasbidea bronkiolo terminaletan amaitzen da, gas-trukaketa eginez. Gas-trukaketa hori, birikak osatzen dituzten albeoloen eta odolaren artean gertatzen den oxigenoaren eta karbono dioxidoaren difusioari esker gertatzen da. Horregatik, albeoloek harreman estua dute kapilarrekin. Albeoloetan gertatzen dira oxigenoaren airetik odoleranzko sarrera eta karbono dioxidoaren odoletik aireranzko irteera. Odolaren eta albeoloen arteko gas-igarotze hori (difusio sinplea), oxigeno eta karbono dioxidoaren presio partzial ezberdinen ondorioz gertatzen da.

Elkarrekin, giza birikek 2.400 kilometro arnasbide eta 300 eta 500 milioi albeolo artean dituzte. Birika hiru lobulutan bereizten dira: mediastinikoa, hegalekoa eta diafragmatikoa. Bronkio-arteriek eta birika-arteriek oxigenaziorako beharrezkoa duten odola eramaten diete birikei. Birikek bi jatorri ezberdineko odola jasotzen dute: oxigenorik gabekoa gas hau jasotzeko, eta oxigenoduna, birika bera elikatzeko. Bestalde, eskuineko birika 3 lobulutan banatuta dago bi artekaren bidez, eta ezkerrekoa, aldiz, bi lobulutan soilik: goikoa eta behekoa.

Eskumako birika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lobulua, biriken oinarrizko egitura

Eskuineko birikak ezkerrekoak baino lobulu eta segmentu gehiago ditu. Hiru lobulutan banatuta dago: goi-lobulua, erdi-lobulua eta behe-lobulua. Behe-lobulua, bi fisuraz zeharkatuta dago: bata zeiharra eta bestea horizontala.[2] Goi-fisura horizontalak goi-lobulua eta erdi-lobulua bereizten ditu. Goi-fisura behe-fisura zeiharrean hasten da birikaren atzeko ertzetik gertu, eta horizontalki luzatzen da aurrerantz.[3] Behe-fisura zeiharrak behe-lobulua goi- eta erdi-lobuluetatik bereizten du, eta hertsiki lerrokatuta dago ezker-birikako fisura zeiharrarekin.[3][4]

Bihotza inpresio kardiakoa izeneko inpresio batean kokaturik dago. Birikaren hiloaren gainean, azigo zainarentzako arku itxurako zirrikitua dago. Horren gainean, Goiko Kaba zainarentzako zirrikitu zabala dago eta, eskuinean, zain brakiozefalikoa; horren atzean, eta birikaren goiko aldetik gertu, enbor brakiozefalikoarentzako zirrikitua dago. Hiloaren eta birika-lotailuaren atzean, esofagoarentzako zirrikitua dago, eta esofagoarentzako zirrikituaren beheko ataletik gertu, bihotzera sartu baino lehen, Beheko Kaba zainarentzako zirrikitu sakona.[5]

Ezkerreko birika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskumako birika. Biriken lobuluak ikus daitezke.

Ezkerreko birika bi lobulutan banatuta dago: goi-lobulua eta behe-lobulua. Fisura zeiharra saihetsetatik birikaren azal mediastinoraino luzatzen da, hiloaren gainetik eta azpitik.[3] Ezkerreko birikak, eskuineko birikak ez bezala, ez dauka erdi-lobulurik; hala ere, ezaugarri homologo bat badauka: goi-lobuluaren proiekzioa, ligula izenekoa. Ligula izenak “mingain txiki” esan nahi du. Ezkerreko ligulak eskuineko erdi-lobuluaren paralelo anatomiko gisa jokatzen du, eta bi egiturek jarrera paretsua erakusten dute antzeko infekzio eta konplikazio anatomikoen aurrean.[6][7] Ligulak bi segmentu bronkiopulmonar ditu: goikoa eta behekoa.[3]

Ezkerreko birikaren azal mediastinoak inpresio kardiako zabala dauka, non bihotza kokatzen den. Inpresio kardiakoa eskuineko birikakoa baino sakonagoa eta luzeagoa da.[5]

Azal berean, hiloaren gainean, arku aortikoarentzako ondo markatutako kurbadura duen zirrikitua dago eta, azpian, beheratzen den aortarentzako zirrikitua. Ezkerreko arteria subklabioa, arku aortikoaren adarra dena, arkuko zirrikitu batean kokaturik dago, birikaren puntatik hurbil. Azalerago dagoen zirrikitu batek, arteriaren aurrean eta birikaren ertzetik gertu dagoena, ezkerreko zain brakiozefalikoa finkatzen du. Esofagoa birikaren oinarrian dagoen azaleko zirrikitu zabalago batean kokaturik dago.[5]

Ezkerreko birika. Biriken lobuluak ikus daitezke.

Mikroanatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birikak beheko arnas-aparatuaren parte dira, eta bronkioen aire-bideei babes ematen die. Birikek barne hartzen dituzte albeoloetan amaitzen diren bronkioen aire-bideak, tarteko birika-ehuna eta zainak, arteriak, nerbioak, eta hodi-linfatikoak.[5][8]

Trakea, bronkioak eta bronkioloak arnas-epitelioarekin lerrokatuta daude. Arnas-epitelioa mukia sortzen duten zelula kaliziformeak dituen epitelio zilioduna da. Kartilagoan eta bronkioetan dauden kartilago-eraztunei esker, aire-bideak zabalik mantentzen dira.[9] Bronkioloak kartilagoa jasateko estuegiak dira eta, ondorioz, haien paretak muskulu leunaz osatuta daude.[9] Arnas-traktua lobuluetan amaitzen da. Lobulu bakoitza bronkiolo batez osatuta dago, eta bronkioloak kanal albeolarretan eta zaku albeolarretan banatzen dira.[5]

Albeoloak bi motatako zelulez osatuta daude: I mota eta II mota.[10] Zelula horiei pneumozito ere esaten zaie.[5] I motako zelulak epitelio-zelula ezkatadunak dira, eta albeoloen azaleraren % 95 osatzen dute. Zelula horiek gas-trukaketa ahalbidetzen duten pareta meheak dituzte.[10] I motako zelulek ez daukate zatitzeko ahalmenik; hori dela eta, II motako zelulen desberdintzapenetik eskuratzen dira.[11]

Arnas-aparatuko birikak eta arnasbideak

Arnas-aparatua gorputzak behar duen oxigenoa jasotzeko eta soberako karbono dioxidoa kanporatzeko beharrezkoa den aparatua da. Arnas-aparatua birikek eta arnasbideek osatzen dute. Horrez gain, albeoloetan makrofago albeolarrak daude eta sistema immunologikoaren zati dira. Makrofagoei esker, albeoloetan jalkitzen diren substantziak deuseztatzen dira, esate baterako, odol-hodietatik kanporatutako globulu gorriak.[11]

Arnas-aparatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, arnasbideak bi taldetan sailkatzen dira: goi-arnasbideak (sudurra, aho-barrunbea eta faringea) eta behe-arnasbideak (trakea eta bronkioak). Bestalde, birikak daude, gas-trukeaz arduratzen diren arnas-aparatuaren atalak. Birikak bronkiolo, albeolo-hoditxo eta albeoloz osaturik daude.

Odol-hornidura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biriken odol-hornidura. Arteria pulmonatuak urdinez eta zainak gorriz adierazita.

Birikek, birika-arteriaren bidez jasotzen dute odola eskuineko bentrikulutik. Birika-arteria bi adarretan bereizten da: bata ezkerreko birikarantz eta bestea eskumako birikarantz. Bestalde, bi adar horiek progresiboki adarkatzen dira, arnasbideekiko norabide paraleloan. Birika-zainak,ezkerreko aurikulan amaitzen dira.

Biriketako odol-hornidura berezia da gainontzeko organoekin konparatuta. Izan ere, birika-arteriak oxigenorik gabeko odola garraiatzen duten arteria bakarrak dira. Bestalde, birika-zainek, albeoloetan egiten duten gas-trukearen ostean, odol-oxigenatua garraiatzen dute ezkerreko aurikulara. Bestalde, oxigenoaren eta karbonoaren trukea birika-albeoloen eta odol-kapilarren arteko difusioz egiten da.[12]

Nerbio-hornidura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskulu leuna

Birikak nerbio-sistema autonomoa osatzen duten nerbioez hornituta daude. Nerbio-sistema parasinpatikoko sarrera nerbio bagoaren bidez gertatzen da. Azetilkolinaren estimuluari erantzunez, muskulu leuna uzkurtu, eta bronkioak eta bronkioloak inguratzen ditu. Ondorioz, guruinen jariaketa emendatu egiten da.[13] Horrez gain, birikek sistema sinpatikoaren eragina ere jasotzen dute; izan ere, noradrenalinak arnas-traktuko hartzaileetan eragin, eta bronkodilatazioa gertatzen da.[13]

Arnasketa gertatzen da enbor entzefalikoko arnas-zentroek nerbio frenikoaren bidez diafragmaraino bidaltzen dituzten seinaleei esker.[14]

Biriken barne-anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bronkio nagusiak biriketan sartzean, lobulu-bronkiotan banatzen dira, biriketako lobulu bakoitza aireztatzeko.

Zatiki-bronkioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lobulu bronkio bakoitzak zatiki bronkioak edo bronkio-segmentarioetan egongo da banatua. Zatiki bronkio bakoitzak  biriken zatiki edo segmentu bat aireztatuko du, bronkio-biriketako zatikiak. Zatiki edo segmentu hauek biriken elementu funtzional independiente txikiena da eta biriketan lesioa edo minbizia dagoenean erauzi daitekeen biriken atalik txikiena.

Zatiki-bronkioak

Eskuineko birikak:

10 zatiki bronkio  izango ditu, lobulu bronkio desberdinetatik aterako direnak.

  • Goiko lobulu bronkioaren zatiki bronkioak:
    • Erpinekoa (BI)
    • Atzekoa. (BII)
    • Aurrekoa. (BIII)
  • Erdiko lobulu bronkioaren zatiki bronkioak:
    • Albokoa (BIV)
    • Erdialdekoa (BV)
  • Beheko lobulu bronkioaren zatiki bronkioak:
    • Goikoa (BVI)
    • Oinaldekoak:
      • Erdialdeko oinaldekoa edo bihotz aldekoa (BVII)
      • Aurreko oinaldekoa (BVIII)
      • Alboko oinaldekoa (BIX)
      • Atzeko oinaldekoa (BX)

Ezkerreko birika:

  • Goiko lobulu bronkioaren zatiki bronkioak:
    • Goiko enborra
      • 1 eta 2 erpineko- atzekoa (BI eta BII). erpineko eta atzeko zatiki bronkioak ezkerreko birikan enbor beretik sortzen dira.Aurrekoa (BIII)
    • Beheko enborra
      • Lingulako goikoa (BIV)
      • Lingulako  behekoa (BV)
  • Beheko lobulu bronkioaren zatiki bronkioak:
    • Goikoa (BVI)
    • Oinaldekoak
      • Aurreko oinaldekoa eta erdialdeko oinaldekoa (BVII eta BVIII). Enbor beretik sortzen dira.
      • Alboko oinaldekoa (BIX)
      • Atzeko oinaldekoa (BX)

Zatiki bronkioak, are eta gehiago adarkatzen joango dira. Azkenean zuhaitz bronkio bat eratuko dute eta belaunaldiz belaunaldi hainbat adar emango dituzte. Hauek, ezaugarri desberdinak edukiko dituzte eta egitura espezifikoak eratuko dituzte adarkatzen diren heinean.

Zatiki azpiko bronkio nagusiak eta zatiki azpiko bronkio txikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatiki bronkio bakoitza adarkatzen doa eta zatiki azpiko bronkio nagusiak eratuko dira 5 belaunaldietan zehar. Hauek kartilagoa edukiko dute.

Zatiki azpiko bronkio nagusiak adarkatzen diren heinean, hurrengo egiturak eratuko dituzte, zatiki azpiko bronkio txikiak. Hauek ere, kartilagoa edukiko dute eta 15 belaunaldietan zehar adarkatzen dira.

Bronkioloak, bukaera bronkioloak eta arnas-bronkioloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatiki azpiko bronkio txikiak adarkatu egingo dira ere, eta bronkioloak  sortuko dituzte. Hauek jada ez dute kartilagorik izango. Bronkioloetatik, bukaera bronkioloak sortuko dira 21. belaunaldian jada eta hemendik jada  arnas bronkioloak sortuko dira. Hauek, gasen trukaketa burutzen duten albeoloekin kontaktuan egongo dira.

Albeolo eta albeolo-zakuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnas bronkiolo bakoitzak bost albeolo zaku inguru edukiko ditu eta bakoitzean albeolo asko  egongo dira. Albeoloen barnealdean, Kohn poro deituriko zulotxoak aurkituko ditugu. Poro hauen bitartez, zaku albeolar eta azino desberdinetako albeoloen artean aire trukaketak eman daitezke, alboan dauden albeoloak beraien artean komunikatzen direlako.

Guztira, 300 milioi albeolo baino gehiago izan ditzazkegu, 100-120 m2-rainoko gas difusio edo trukaketa azalera ahalbidetzen dutelarik.

Lobulutxoak eta azinoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birika zatiki bronkioetatik albeoloetara banatu daiteke. Baina badago beste motatako banaketa bat. Ikusi dugun moduan, birika lobuluez eraturik egongo da eta lobuluek ere oinarrizko egitura batzuk edukiko dituzte. Hala nola, aurretik ikusi ditugun zatiki edo segmentuak, lobulutxoak eta azinoak.

Lobulutxoa, bronkiolo batek aireztatzen duen birika azalera da eta azinoa, bukaera bronkiolo batek aireztatzen duen birika azalera. Bai lobulutxuen eta bai zatiki bronkioen artean ehun konektiboa egongo dela. Ehun honek trenkadak eratzen ditu, aipatutako egituren artean.

Biriken kanpo morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biriken aurpegiak. Saihets-aldeko aurpegia (1), mediastino-aldeko aurpegia (2) eta diafragma-aldeko aurpegia (behealdetik).

Biriken kanpo morfologiari dagokionez 3 aurpegi eta 2-3 ertz aurkitzen direla aipatzekoa da.

Hasteko, aurpegiei dagokionez hurrengoak egongo dira:

  • Saihets-aldeko aurpegia (1): bertan saihetsen aztarnak egongo dira. Aurpegi honetan orno-aldeko zatia dago.
  • Mediastino-aldeko aurpegia (2): mediastinorantz begiratzen du eta bertan bihotz aztarna dago, birika bakoitzean.
  • Diafragma-aldeko aurpegia: diafragmaren forma daukan eta biriken oinaldea osatzen duen aurpegia da.
Biriken ertzak. Aurreko ertza (1), beheko ertza (2) eta atzeko ertza (3). Diafragma-aldeko aurpegia ere ikus daiteke behealdetik (2 zenbakiaren gaineko gainazala). Berdez markatuta lingula eta urdinez bihotz-muxarradura agertzen dira.

Ertzei dagokionez, 2-3 ertz egongo dira:

Aurreko ertza (1): mediastino-aldeko aurpegiaren aurreko muga da. Ertz zorrotza da eta mihi moduan bihotza estaltzen du aurrekaldetik. Ezkerreko birikak bi egitura berezi izango ditu ertz honetan: bihotz muxarradura (urdinez) eta lingula (berdez).

Beheko ertza (2): saihets-aldeko aurpegiak eta mediastino-aldeko aurpegiak diafragma-aldeko aurpegiarekin osatzen duten muga.

Atzeko ertza (3): Kamutsa eta borobildua da eta orno gorputz eta saihetsen formetara egokituta dago. Terminologia anatomikoan ez da berez ertz moduan definitzen, baina liburu askotan adierazten da.

Biriken aurpegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biriken lobuluak: goikoak (G), erdikoa (E) eta behekoak (B). Erdikoa bakarrik eskuineko birikan agertzen da. Biriken artekak ere ikus daitezke.

Saihets-aldeko aurpegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudian eskuineko eta ezkerreko birikak ikus daitezke. Birikek lobuluak dituzte, bakoitzak lobulu kopuru desberdina, hain zuzen ere. Lobulu horien artean artekak egongo dira.

  • Eskuineko birika: zeharkako eta lapraneko artekek 3 lobulutan banatuko dute eskuineko birika: goikoa (G), erdikoa (E) eta behekoa (B).
  • Ezkerreko birika: arteka bakarra du, lapraneko arteka. Honek 2 lobulutan banatuko du ezkerreko birika: goikoa (G) eta behekoa (B).

Saihets-aldeko aurpegi honetan saihetsen eta saihets arteko giharren aztarnak ikus daitezke, alboko aldean.

Ezkerreko birikaren mediastino-aldeko aurpegia. Pleuraren tolesak eta birika lotailuak ikusten dira.

Mediastino-aldeko aurpegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurpegi honetan egitura berezi bat aurki daiteke: hiloa. Birikak duen zuloa da eta bertatik birikaren erroa sartzen da. Birikaren erroa bronkioak, birika arteriek, birika zainek eta beste egitura txikiagoek (bronkio arteria eta zainak, nerbioak eta linfa hodiak) osatzen dute. Gainera, hiloak pleura mintzaren babesa izango du inguruan, mahuka itxura hartzen duena.

Diafragma-aldeko aurpegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurpegi honek diafragmaren forma du eta biriken oinaldea osatzen du. Diafragmak kupula forma duenez, aurpegi hau ahurra izango da. Honetaz aparte, birikek lobulu desberdinak dituzte: eskuinekoak 3 lobulu eta ezkerrekoak 2. Lobulu hauen artean lobulu-arteko aurpegiak egongo dira.

Birika-hiloa eta erroaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik esan bezala, bi birika duzkagu, bat barrunbe torazikoaren alde bakoitzean. Izan ere, bi birikak trakea eta bihotzaren bitartez banatuta egongo dira eta, banaketa eragiten duen eremu hau, mediastino bezala ezagutzen da. Izan ere, birika hiloa birika bakoitzaren aurpegi mediastinikoaren goiko erdian kokatuko da.

Eskuineko birikaren hiloa goiko kaba zainaren atzean aurkituko da, eskuineko aurikularen atzean eta azigoz zainaren arkuaren azpian. Ezkerreko birikaren hiloa, aldiz, arku aortikoaren azpitik egongo da, beheranzko aortaren aurretik.

Gainera, birika-hilotik birika-erroa sartuko da. Hain zuzen ere, erro hau zenbait egiturek osatzen dute: bronkioak, birika-arteriak (bakarra alde bakoitzean), birika zainak (bi alde bakoitzean) eta beste egitura txikiagoak (bronkio arteria eta zainak, nerbioak eta linfa hodiak).

Hala eta guztiz ere, erroaren osagaiak ezberdin antolatzen dira eskuineko eta ezkerreko birikan:

  • Eskuineko birikan, atzean bronkio nagusia izango dugu eta, bere aurrealdean, birika arteria. Zainak, aldiz, aurre-behealdean aurkituko ditugu eskuineko zein ezkerreko biriketan.
  • Ezkerreko birikan, arteria goian kokatuko da eta, bronkio nagusia arteriaren behean eta atzealdean. Hori dela eta, eskuinekoarekin alderatuz, bronkio nagusia apur bat beharago kokatuko da. Birika zainak, lehen esan bezala  aurre eta behealdean aurkituko dira.
Birika arteriak eta zainak. Goiko kaba zaina (GBK) eta beheko kaba zaina (BBK). Bronkio nagusiak eta trakea ere ikus daitezke.

Beraz, desberdintasun nabariena birika-arteriak izango dira, eskumaldean bronkio nagusiaren aurrealdean kokatzen direlako eta, ezkerraldean, aldiz, bronkio nagusiaren goikaldean.

Birika-aztarnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biriken inguruan bainbat organo ezberdin daude. Gainera, birikak hain biguinak izanda, aipatutako inguruko egiturek aztarnak utziko dituzte bertan. Bi biriketan agertzen diren aztarnak ez dira guztiz berdinak izango, izan ere, badaude soilik alde bakar batean kokatzen diren egiturak, eta ondorioz, birika bakar batean aztarnak sortarazten dituztenak.

Ezkerreko birikaren mediastino aldeko aurpegia. Hiloa (1) eta birika-lotailua (2). Aztarnak: bihotza (3), 1. saihetsa (4), zintzurrestea (5), torax-aorta (6), aorta-arkua (7), hestegorria (8) eta timoa eta gantza (9).

Ezkerreko birikaren mediastino-aldeko aurpegiaren aztarnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiloa: Birikak duten zuloa. Bertatik birikaren erroa sartzen da (bronkioak, birika arteriak eta birika zainak)
  • Birika-lotailua (2): Hiloa inguratzen duen pleura mintzak hiloaren behealdean sortzen duen egitura da.
  • Bihotz-aztarna (3) Bihotzak ezkerreko birikan uzten duen aztarna da.
  • 1. sahietsaren aztarna (4): Zain brakiozefalikoaren aztarnaren gainean 1. Sahietsak uzten duen aztarna da.
  • Zintzurrestea.(5)
  • Torax-aorta (6): Hiloaren atzeko aldean aortak uzten duen aztarna da.
  • Aorta-arkua (7): Hiloaren goiko aldean kokatzen da. (Torax aorta honen jarraipena izango da).
  • Hestegorria (8): Aortaren aurreko aldean kokatzen da.
  • Timoa eta gantza (9)
Eskuineko birikaren mediastino-aldeko aurpegia. Hiloa (1) eta birika-lotailua (2). Aztarnak: bihotza (3), 1. saihetsa (4), goiko kaba zaina (5), azigos zaina (6), hestegorria (7), zintzurrestea (8), timoa eta gantza (9) eta beheko kaba zaina (10).

Eskuineko birikaren mediastino-aldeko aurpegiaren aztarnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiloa.
  • Birika-lotailua (2)
  • Bihotz aztarna (3)
  • 1. Sahietsaren aztarna (4): Zain brakiozafalikoaren aztarna baina gorago kokatuko da.
  • Goiko kaba zaina (5): Hiloaren aurrean kokatuko da.
  • Azigos zaina (6): Hiloaren gainean kokatuko da.
  • Hestegorria (7)
  • Zintzurestea (8): Hestegorriaren aurreko aldean.
  • Timoa eta gantza (9)
  • Beheko kaba zaina (10)

Bronkio-biriketako zatikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatiki bronkioek, biriken segmentu desberdinak aireztatuko dituzte. Bronkio-biriketako zatiki bezala ezaguntzen dira segmentu hauek. Birika bakoitzean, antzeko segmentu edo zatikiak edukiko ditugu eta zatiki bronkioen izen eta zenbaki berdinekin izendatuko dira. Segmentu hauetako batzuk erdialdeko ikuspegitik bereizi ahal izango dira, beste batzuk soilik alboko ikuspegitik eta zenbait bi aldeetatik ikusi ahal izango ditugu.

Bronkio-biriketako zatikiak. Eskuineko eta ezkerreko birikak. Aurreko ikuspegia.
Bronkio-biriketako zatikiak. Eskuineko eta ezkerreko birikak. Atzeko ikuspegia.

Eskumako birika:

  • Goiko lobuluaren bronkio-biriketako zatikiak:
    • Erpinekoa (SI)
    • Atzekoa (SII)
    • Aurrekoa (SIII)
  • Erdiko lobuluaren bronkio-biriketako zatikiak:
    • Albokoa (SIV)
    • Erdialdekoa(SV)
  • Beheko lobuluaren bronkio-biriketako zatikiak:
    • Goikoa (SVI)
    • Oinaldean:
      • Erdialdeko edo bihotz aldeko oinaldekoa(SVII)
      • Aurreko oinaldekoa (SVIII)
      • Alboko oinaldekoa (SIX)
      • Atzeko oinaldekoa (SX)  

Ezkerreko birika:

  • Goiko lobuluaren bronkio-biriketako zatikiak:
    • Erpin-atzekoa (SI+SII): zatiki enbor bronkio beretik ateratzen dira
    • Aurrekoa (SIII)
    • Lingula eremua:
      • Lingula goikoa (SIV)
      • Lingula behekoa (SV)  
  • Beheko lobuluaren bronkio-biriketako zatikiak:
    • Goikoa (SVI)
    • Oinaldean:
      • Erdialdeko oinaldeko eta aurreko oinaldekoa: zatiki enbor bronkio beretik ateratzen dira.
      • Alboko oinaldekoa (SIX).
      • Atzeko oinaldekoa (SX).

Zatiki bat funtzionalki independientea den birikaren zatirik txikiena da. Beraz, lesioren bat edo minbizi bat sortzen bada, erauzi ahal den unitaterik txikiena izango da.

Pleura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birikak inguratzen, pleura izeneko mintz serosoa dago. Birikak babesten ditu, eta bi orriz osatuta dago:

Pleura. Errai pleura eta pleura parietala edo pareta pleura. Pleura barrunbea eta likido pleurala.
  • Errai pleura: barnealdean dago, eta biriken parenkimara estuki lotuta dago. Biriken formara moldatzen da, eta lobuluen arteko arteketatik ere sartuko da.
  • Pareta pleura edo pleura parietala: kanpoko orria da. Saihets-hormara dago lotuta alboetatik, eta mediastinoarekin kontaktuan dago alde medialetik. Honek lau zati ditu:
  1. Saihetsezur aldeko zatia: saihetsetara lotuta dagoen aldea da.
  2. Diafragma aldeko zatia: behealdetik diafragmara lotzen da.
  3. Mediastino aldeko zatia: mediastino aldeko zatia da, mediala.
  4. Iduneko zatia edo zati zerbikala: goikaldeko zatia da, biriken erpina estaltzen duena. Atal hau babesteko, pleura gaineko mintza dago, 1. saihetsaren ertz medialaren eta C7 ornoaren apofisi zeharrean txertatzen dena.
Pleuraren tolesak eta birika lotailua. Hiloa ikusten da baita.
Pleuraren tolesak birika-erroaren inguruan.

Bi orri hauek jarraiak dira. Izan ere, birikaren hiloaren inguruan mintz hau tolesten da, eta bi orriak komunikatzen ditu. Honi esker, hilotik igarotzen den erroaren egiturak babestuta daude pleuragatik. Beste aldetik, hilotik behera, mintzaren tolesa ere agertzen da, baina honen erdian ez dagoenez egiturarik, aurreko eta atzeko tolesak elkartzen dira. Modu honetan, lotailu bat sortzen da: birika lotailua.

Pleuraren bi orrien artean espazio bat dago: pleura barrunbea. Honetan ez dago airerik, baina likido pleuralaz beteta dago. Honen presioa negatiboa da. Pleura barrunbearen presioa positiboa bihurtzen bada (pneumotorax batean airea sartzean, adibidez), birikak kolapsatuko lirateke, eta hauen distentsioa ezin izango litzateke eman, arnasa hartzea ezinezkoa eginez.[15]

Zokoguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik azaldu bezala, birika bakoitza pleuraz inguratuta dago, eta horrek bi atal ditu; errai-orria eta pareta-orria. Horien artean pleura barrunbe deituriko espazio txiki bat geratzen da.

Arnasketa prozesuan zehar, birikak bete (arnasgora edo inspirazioa) eta hustu (arnasbehera edo espirazioa) egiten dira. Hala, euren bolumena aldatu egiten da, eta ez dute pleura barrunbe osoa hartuko denboran zehar[16]. Azken finean, pleura barrunbeak espazio-tarte gehigarri bat izango du (pareta-pleurak mugatuta) birikaren betetze maximoa ahalbidetzeko aukera izateko[17], baina horren okupatze osoa denbora tarte gehienetan ez da ematen: arnasgora sakonean bai, baina arnasbehera eta gainerako egoeretan ez. Hau da, birikek ez dute pareta pleurak hartzen duen espazio guztia betetzen.

Biriken zokoguneak. Saihets-diafragmetako zokogunea (1) eta saihets-mediastinoetako zokogunea (2).

Ondorioz, pleuran zokoguneak sortzen dira; birikek hartzen ez dituzten pleura barrunbearen espazio hutsak (birika eta pareta-pleuraren atal ezberdinen artekoak), toraxeko eremu jakinetan kokatutakoak:

  • Saihets-diafragmetako zokogunea (1): Saihets aldeko aurpegiaren eta diafragma aldeko aurpegiaren artean geratzen den espazioa da; pareta pleuraren bi zati horien artekoa, zehazki. Hala, gorputzean duen kokapen orokorra torax hormaren eta diafragmaren artekoa da. Zokogunerik nabariena da, baina bere sakontasuna diafragmaren posizioaren araberakoa izango da.[18]
  • Saihets-mediastinoetako zokogunea (2): Saihets aldeko eta mediastino aldeko aurpegien artekoa, birikaren aurreko ertzaren eremuan dagoena. Gorputzean, orokorrean hitz eginda, toraxean kokatzen da bularrezurraren atzealdean (hezur horren 1. giltzaduraren mailatik 7.era hedatu daiteke). Aipatzekoa da ezkerreko birikan dela nabariagoa, horren aurreko ertzan bihotz muxarradura dagoelako.[19]
Biriken zokoguneak. Orno-mediastinoetako zokogunea (3).

Horiek dira bi zokogune nagusiak. Hala ere, txikiagoak diren beste bi ere topatzen dira:[20]

  • Diafragma-mediastinoetako zokogunea: Diafragma eta mediastino aurpegien artekoa; pareta-pleuraren bi zati horien artekoa. Sakontasun txikikoa da.  
  • Orno-mediastinoetako zokogunea (3): Mediastino aldearen eta bizkarraldeko eremuaren artekoa da; pareta-pleuraren mediastinoko zatiaren atzealdean kokatzen da, hain zuzen. Orno gorputzen alboan hobi bat osatzen du.

Aipatzekoa da egoera fisiologikoan dagoen pertsonak ez lukeela zertan airerik eduki zokoguneen barnean.

Eraketa-prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enbrioi-faseko giza biriken garapena

Giza biriken garapena zirrikitu laringotrakealetik abiatuta gertatzen da. Heldutasunerako garapena fetuan eta jaiotzaren osteko hainbat urtetan zehar gertatzen da.[21]

Arnas-traktua osatzen duten laringea, trakea, bronkioak eta birikak enbriogenesiaren laugarren astean sortzen hasten dira birika-kapulutik abiatuta.[22]

Arnas-traktuak zuhaitzak bezalako egitura adarkatua du.[23] Enbrioian egitura hori morfogenesi prozesuaren bidez sortzen da. Biriken garapenean, epitelioak adarkatutako tutuak osatzen ditu. Ondoren, epitelio tubularra bronkio bilakatzen da. Bronkio bakoitza bronkioloetan adarkatzen da[24] eta, azkenik, albeoloak sortzen dira.[23] Adarkadura-morfogenesiarekin lotura duten geneak hainbat dira: sonic hedgehog (SHH), fibroblastoen hazkuntza-faktoreak (FGF10 eta FGFR2b) eta hezur-proteina morfogenikoa (BMP4). Badirudi, FGF10 dela denetan funtzio garrantzitsuena betetzen duena. FGF10 seinale molekula parakrinoa da, epitelioaren adarkatzerako beharrezkoa dena, eta SHHk FGF10 inhibitzen du.[23][24]

Laugarren astearen amaieran, birika-kapulua bitan banatzen da eta eskuineko eta ezkerreko bronkio-kapuluak sortzen dira.[25][26] 5. astean zehar eskuineko kapulua hiru bronkio-kapulu sekundariotan adarkatzen da eta ezkerrekoa bi bronkio-kapulutan. Gerora, horietatik abiatuta birika-lobuluak sortzen dira, hiru eskuinean eta bi ezkerrean. Hurrengo astean zehar, lobulu sekundarioak adarkatu egiten dira lobulu tertziarioetan: gutxi gorabehera hamar alde bakoitzean.[26] 6. astetik 17. astera birikaren elementu nagusiak agertzen dira, albeoloak izan ezik.[27] 16. astetik 26. astera bronkioak luzatu eta birika-ehuna baskularizatu egiten da. Gainera, bronkioloak eta albeolo-hodiak garatzen dira. 26. asterako bronkiolo terminalak garatuta daude eta hauek bi arnas bronkioloetan adarkatzen dira.[28]

26. astetik jaiotzara arte odol-aire muga zehazten da. Horrez gain, I motako eta II motako albeolo-zelulak agertzen dira, eta albeolo-zakuak hedatu egiten dira. Albeolo-zakuek albeolo primitiboak daramatzate, amaieran albeolo-hodiak osatzen dituztenak.[29]Jaiotzan haurraren birikak, hauek jariatutako fluidoz betetzen dira. Jaiotzaren ondoren, haurraren nerbio-sistema zentralak tenperatura- eta ingurune-aldaketen aurrean erantzuten du. Horrek lehenengo arnasketa aktibatzen du.[30] Jaiotzaren ostean, birika-fluido fetalak birikak betetzen ditu.[31] Lehenengo arnasketaren ostean, gorputzak fluidoa xurgatzen edo kanporatzen du. Jarraian, birikak espontaneoki arnasten hasten dira eta birika-ehunetan sartzen den odol kantitatea emendatzen da.[30]Jaiotzan albeoloak ez daude erabat garatuta eta heldutasun goiztiarrean albeoloen garapenak aurrera egiten du.[21][32][33] Soilik kapilar-sarearen garapenaren ostean lortzen dute birikek hazkuntza fase arrunta.[34]

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gas-trukea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albeolo eta odol-hodien arteko gas-trukea

Biriken funtzio nagusia, biriken eta odolaren arteko gas-trukea egitea da.[35] Albeoloetan, alde batetik, airetik odolerako oxigeno sarrera ematen da; eta, bestetik, karbono dioxidoaren kanporaketa odoletik airera. Odolaren eta albeoloen arteko oxigenoaren eta karbono dioxidoaren presio partzial diferentziari esker, gas-trukea difusio sinplez ematen da. Birikak ez dira gai hedatzeko eta beraien kabuz arnasteko. Arnasketa autonomoa lortzen dute barrunbe torazikoaren bolumena emendatzen denean.[36] Emendapen hori arnasketa muskuluei eta diafragmari esker lortzen da.[37] Hasperenaren ostean, muskuluak erlaxatu egiten dira eta birikak beraien atseden egoerara itzultzen dira.[38]

Puntu honetan birikek hondakin-aire kapazitate funtzionala dute eta heldu baten kasuan bolumena 2.5-3 litrokoa da.[38]Jarduera egiten denean, arnasketa pisutsuan, lepoko eta sabelaldeko muskulu ugarik parte hartzen dute. Hauek hasperenean kaxa torazikoa beherantz bultzatzen dute, barrunbe torazikoaren bolumena murriztuz.[38] Une honetan hondakin-aire kapazitate funtzionala murriztu egiten da; hala ere, birikak ezin direnez hustuta egon, aire litro bat mantentzen da bertan.[38]

Babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo ingurunearekiko iragazki funtzioa betetzen dute birikek. Bronkioetako guruin seromukitsuetako zelulek, mukia sortzen dute eta, horri esker, mikroorganismoek sortutako infekzioetatik babesten dute organismoa.[39] Arnastutako airean dauden hauts partikulak eta bakterioak arnas hodietako azalera mukitsuan gelditzen dira eta zilioen mugimenduen bidez, faringera bideratzen dira.[11][40][41] Gainera, birikaren azalak A immunoglobulina jariatzen du eta honi esker arnas infekzioei aurre egitea lortzen da.[40] Horrez gain, zelula kaliziformeek mukia jariatzen dute[11] eta muki horrek hainbat konposatu immunologiko ditu; horien artean, defentsinak, antiproteasak eta antioxidatzaileak.[40] Bestetik, birika azalak ere makrofagoak eta zelula dendritikoak ditu; horiei esker birikan barneratzen diren mikrobioak deuseztatzen dira fagozitosi prozesuaren bidez, eta sistema immunologikoko T eta B zelulak aktibatzen dira.[40]

Arnas hodiaren tamainak eta aire-fluxuak birikak babesten ditu partikula handietatik. Partikula txikiak ahoan metatzen dira, eta partikula handiak, aldiz, sudurreko ileetan gelditzen dira itsatsita.[40]

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnasketa prozesuan parte hartzeaz gain, birikek beste zenbait funtzio betetzen dituzte. Batetik, homeostasia mantentzen laguntzen dute eta, horretarako, errenina-angiotentsina sistemako zati izanik, odolaren presioaren erregulazioan laguntzen dute.[42] Azido-base oreka mantentzeko azido-base homeostasian parte hartzen dute birikek, arnasketan karbono dioxidoa kanporatuz.[36][43]

Birikek babes-funtzioa betetzen dute. Odolaren bidez transmititzen diren zenbait konposatu, horien artean, prostaglandinak, leukotrienoak, serotonina eta bradikinina, biriken bidez jariatzen dira.[42] Anti-proteasa sistema, α1-antitripsina gehienbat, sistema-immunoalbeolarraren hanturazko elementuen aurrean ematen da. Proteasa nagusiak biriketan, elastasa, kolagenasa, hialuronidasa eta tripsina dira.

Bestetik, biriketan zenbait droga edo substantzia xurgatu, eraldatu edo jariatu egin daitezke.[36][44] Birikek zainetako koaguluak iragazten dituzte eta horri esker, isuriak gertatzea ekiditen da.[43] Horrez gain, birikek funtzio garrantzitsua betetzen dute soinuen sorkuntzan; izan ere, aire-fluxua eskaintzen dute soinuen ekoizpenerako.[36][45] Zenbait ikerketek iradoki dute birikek odol plaketen ekoizpenean parte hartzen dutela.[46]

Gene eta proteinen adierazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proteinak kodetzen dituzten 20.000 gene inguru adierazten dira giza zeluletan eta horietatik % 75 birikan adierazten dira.[47][48] Gene horiek kodetzen dituzten proteinak gune ezberdinetan adierazten dira: pneumozitoak albeoloetan eta mukia jariatzen duten zelula kaliziformeak arnas aparatuko mukosan. Biriketan gehien adierazten diren proteinak, proteina garbitzaileak dira[39]: SFTPA1, SFTPB eta SFTPC, eta anpsina. Beste zenbait proteina, biriketan asko adierazten direnak, diineina proteinak dira: DNAH5 zelula ziliatuetan eta SCGB1A1 arnas hodietako mukosako zelula kaliziformeetan.[49]

Garrantzi klinikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Arnas gaixotasun»
Enfisema duen ehuna.

Birikek gaixotasun ezberdinak paira ditzakete. Arnasbideen gaixotasunak aztertzen dituen espezialitate medikua pneumologia da[50], eta biriken kirurgia egiten duen espezialitatea kirurgia kardiotorazikoa[51].

Biriken ehunaren hanturari pneumonia deritzo, eta arnasbidearen hanturari bronkitis eta bronkiolitis; pleuraren hantura pleuresia da. Hantura gehienak bakterio eta birusek eragiten dituzte. Beste jatorri bateko hantura bada, pneumonitis izena ematen zaio. Bakterioek eragindako pneumonia ezagunenetako bat tuberkulosia da. Immunodefizientzia duten pertsonek infekzio kronikoak izan ditzakete, adibidez Aspergillus fumigatus onddoak eragiten duen aspergiloma[52][53].

Birikako enbolismo bat odolbildu bat da birikako arteriatan. Enbolia behienak sortzen dira hankako zain sakonetako tronbosiak direla eta. Birikako enbolismoak ikertu daitezke bentilazio/perfusio eskaner bat erabilita, CT eskaner bat erabilita edo D-dimer moduko odol analisiak eginez. Birikako hipertentsioak odol-presioaren gorakada bat deskribatzen du biriketako arteriaren hasieran; jatorri ezberdinak izan ditzake. Beste kondizio arraroago batzuek ere biriketako odol jarioan eragina izan dezakete, adibidez granulomatosia poliangiitisarekin, birika eta giltzurruneko kapilaren hantura eragiten duena[52].

Birikako kontusio bat toraxeko trauma batek sortutako zauria da. Odol-galtzea ematen da albeolotan, eta likidoak arnasketa zaildu dezake. Pleuran dauden fluidoen konpresioak ere biriken gaitasuna murriztu dezake. Pneumotoraxean aireak zailtzen du biriken funtzionamendua eta hemotorax batean odolak. X-izpiak erabiliz ikertu daitezke, eta drainatzea eska dezake sendatzen den bitartean[52].

Asma, bronkitis kronikoa, bronkiektasia eta biriken obstrukzio kronikoaren gaixotasuna (COPD) arnasbideen buxaduraz sortzen diren gaixotasunak dira. Espirometriaren bidez aztertu eta diagnostikatu daitezke. Gaixotasun hauetako askoren agerpena murriztu daiteke erretzeari utziz edo hautsaren akaroak ekidinez; bronkodilatadoreak erabiliz, adibidez kortikoesteroideak, egoera hobetu daiteke. COPD eta enfisemaren arrazoietako bat erretzea da, eta bronkiektasiarenak kristal fibrosia. Asmaren arrazoi nagusia ezezaguna da[52].

Biriketako gaixotasun kronikoetako batzuek har daitekeen aire kopuruan eragina dute. Horietako batzuk dira biriketako fibrosia, birikaren hanturak denbora luzez irauten duenean. Fibrosiak ehunak eraldatzen ditu, ehun-konektibo fibrotsua sortuz. Ikazkinaren pneumokoniosia, gaixotasun autoimmunea edo sendagai bati erreakzioak sor dezake egoera hau[52].

Birikako minbiziak birikako ehunari eragin diezaioke, edo gorputzeko beste minbizi baten metastasiaren ondorioz. Bi tumore mota deskribatu dira, zelula-txikiei eragiten dioten edo ez dioten eragiten arabera. Minbizia izateko arrisku praktikarik handiena erretzea da. Minbizia CT eskanerra edo biopsia baten bidez detekta daiteke. Tumorea kentzeko aukera egon daiteke, edo bestela erradioterapia edo kimioterapia erabili[52].

EPOC (Birika gaixotasun butxatzaile kronikoa)[54][aldatu | aldatu iturburu kodea]

EPOC (gaztelaniatik Enfermedad Pulmonar Obstructiva Crónica) biriken hanturazko gaixotasun kronikoa da, biriken aire-fluxuaren oztopoa eragiten duena orokorrean. Ohikoena, gas narritagarrienganako epe luzeko esposizioak eragitea da; kasu gehienetan, tabakoaren keagatik sortzen da. Baita partikula kutsakorren inhalazioagatik ere ager daiteke.

Bi gaitzen elkarketa ematen da gaixotasun honetan; enfisema eta bronkitis kronikoa batera agertu ohi dira, hain zuzen.

  • Enfisema: Biriketako bronkioloen amaiera-eremuan dauden albeoloak hondatuta agertzen dira, askotan gas zein partikula toxikoekin kontaktuan egon izanaren ondorioz. Albeoloen funtzioaren gainean eragina dauka honek.
  • Bronkitis kronikoa: Bronkioek inguruan duten estalkiaren hantura gertatzen da, eta beraz, albeoloetara airea eramateko zein horietatik ateratzeko prozesuan eragina dauka. Eztula zein karkaxa edo gorroa (gaztelaniaz esputo) nabarmentzen dira halako egoeran.

Bi arazo horien larritasun maila desberdina izan daiteke, baita horrekin lotutako sintomak eta zailtasunak ere.

Arnasgorarekin batera albeoloetan gas elkartrukea eman ostean, ezinbestekoa da arnasbehera gertatzea eta barnean dagoen airea kanporatzea. Kanporaketa hori burutu ahal izateko bereziki garrantzitsua da bronkioek zein albeoloek izan ohi duten elastikotasuna. EPOC gaixotasunaren kasuan, berriz, arnas aparatuaren egitura horien hondaketaren ondorioz, albeoloetako zuntz elastikoak kaltetzen dira eta elastikotasuna galtzen dute. Beraz, airearekin asko zabaltzen dira, baina gero ezin dute hasierako forma berreskuratu, eta arnasbeheran ohikoa dena baino aire kantitate handiagoa geratzen da barnean pilatuta. Modu honetan, gero eta aire gehiago pilatzen da albeoloetan, eta, hortaz, anasgoran ez da aire berria sartzeko espazio nahikoa geratzen. Ondorioz, aire berriztapena ez da modu egokian ematen, azkenean arnasketaren funtzio okerra eraginda.

Beste animalia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalien birikak, inguru lurtarrera eta arnasketa aerobiora moldatutako organoak dira. Hauen funtzioa, airea biltegiratzea da, bertako oxigenoa iragazi eta xurgatu ahal izateko. Zakatz-arnasketa duten arrainek, energiaren % 20 gastatzen dute arnasketan; hegaztiek eta ugaztunek aldiz, % 2 bakarrik. Izan ere, hegazti eta ugaztunen metabolismoa askoz handiagoa da eta, beraz, maiz elikatzeko beharra dute.

Hegaztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztien aire-zakuen sistema

Hegaztiek, birikak erabiltzen dituzte airea hartzeko eta aire-zakuei airea emateko. Aire-zakuak, birikei konektatuta dauden airez betetako poltsa handiak dira eta hegaztien erraietatik edota hezurren barnealdetik zabaltzen dira. Aire-zakuek, gorputzeko gehiegizko beroa gutxitzen dute hozgarri moduan jokatuz. Gainera, ez dute odol-hodirik eta, beraz, odolarekin gas-trukea ez da bertan gertatzen, biriketan baizik.[55][56]

Hegaztien birikek, albeoloak izan beharrean, parabronkio izeneko paraleloki kokatutako hodiak dituzte. Parabronkioek, hematosia burutzeko kapilarrak dituzte eta bertan, arnasgoran eta arnasbeheran gas-trukea ematen da.[56]

Bestalde, hegaztien biriken efizientzia, beste animalia batzuekin alderatuta, askoz handiagoa da; izan ere, aire-fluxua norabide bakarrekoa da eta ez da aire-hondakinik geratzen. Arnastutako airea, trakeatik bronkioetara garraiatzen da eta, gero, bronkioetatik biriketan dauden parabronkioetara. Aipatzekoa da bronkioetan, hegaztien kantua ahalbidetzen duen siringe izeneko organoa dagoela.[56]

Narrastiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrasti guztiek birikak erabiltzen dituzte arnasketarako. Biriketan, trenkadak dituzte, gas-trukerako azalera handiagoa, eta eraginkortasun handiagoa ematen dizkiotenak. Tuatara, suge eta hainbat sugandiletan, birikek egitura sinpleagoa dute, ohiko anfibioek duten egituraren antzekoa.[57]

Sugeek eta gorputz-adarrik gabeko sugandilek eskuineko birika baino ez dute izaten, ezkerrekoa murriztuta edo desagertua egoten baita. Beste zenbait anfibiok, aldiz, ezkerreko birika izaten dute garatuta eta eskuinekoa murriztuta.[57]

Krokodiloek eta zenbait sugandilek hegaztien antzeko birikak garatu dituzte, aire-zakuak eta aire-fluxu aldebakarrekoa dituztenak.[58] Dortokek, adibidez, arnasketarako birikak erabiltzeaz gain, kloakaren bidez, uretan disolbatuta dagoen oxigenoa har dezakete.[57]

Anfibioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anfibioen aho-punpaketa.

Anfibioek, larruazal edota biriken bidez egiten dute gas-trukea. Bi birika dituzte, baina oso txikiak dira eta ez dira oso eraginkorrak. Anfibioek duten eskaera metabolikoa txikia da eta larruazalaren bidez erraztasunez eskura dezakete karbono dioxidoa nahiz oxigenoa. Anfibioek positiboa den presio sistema erabiltzen dute airea biriketara bideratzeko. Hau beste ornodun batzuekiko bereizgarria da; izan ere, goiko mailetan dauden ornodunek negatiboa den presio sistema erabiltzen dute arnasketa burutzeko.[59] Anfibioek burutzen duten aho-ponpaketan, ahoaren beheko atala beheratu egiten da eta aho-barrunbea airez betetzen da. Ondoren, eztarriko muskuluek presioa egiten dute burezurraren beheko aldearen aurka eta horri esker, airea biriketara bideratzen da.[60]

Arrabio gehienak birika gabekoak dira eta beraien larruazalaren bidez arnasten dute. Honek beraien tamaina mugatzen du, tamaina txikia dute eta filiformeak dira; hau da, hari itxurakoak. Bi ezaugarri horiei esker, larruazalaren azalera maximizatzea lortzen da.[61]

Anfibioen birikek septu edo trenkada izeneko hainbat barne-pareta estu izaten dituzte, ehun leunez inguratuta daudenak. Horiei esker ,arnas azalera emendatzea lortzen da eta birikei abaraska edo ezti-orraze itxura ematen diete.[57]

Arrain pulmonatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain pulmonatuek, anfibioek bezala, larruazal edota biriken bidez egiten dute gas-trukea. Zenbait arrain pulmonatuk birika bakarra izaten dute, baina beste batzuek bi birika izaten dituzte. Birika horiek gorputzaren goiko aldean kokatzen dira, baina uste da birikak jatorriz gorputzaren alde bentralean garatu zirela beste ornodun batzuetan bezala.[57]

Ornogabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armiarmen liburu-birika (arrosaz adierazita)

Zenbait ornogabek arnasketarako biriken antzeko egiturak dituzte, baina egitura horiek eboluzio aldetik, ez dute ornodunen birikekin harremanik. Armiarma eta eskorpioi bezalako zenbait araknidok, gas-trukaketarako liburu-birika izeneko egiturak dituzte. Zenbait armiarma espeziek lau liburu-birika pare izaten dituzten, baina gehienek bi pare izaten dituzte.[62] Eskorpioiek espirakuluak izaten dituzte gorputzaren inguruan, aire sarrera ahalbidetzeko.[63]

Koko frutako karramarroak birika brankiostegalak erabiltzen ditu arnasketarako.[64] Aipatutako karramarroak, lehortarrak dira eta ezin dute igeri egin. Hala ere, lurrean arnastu dezakete eta ur azpian arnasarik hartu gabe egon daitezke.[65] Birika brankiostegalak bizimodu akuatikotik bizimodu lehortarrerako aldaketari aurre egiteko garatu dira.[66]

Pulmonatuak, lur barraskiloak eta bareak dira, eta birika sinpleak izateaz gain, pneumostoma izeneko zuloa daukate eta honi esker, atmosferako airea eskuratzen dute birika barrunbera bideratzeko.[67][68]

Jatorri ebolutiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo lehorreko ornodunen birikak eta arrainen aire puxikak, zaku sinpleetatik abiatuta sortu zirela uste da.[69] Egitura horiek, lehenik eta behin, arrain hezurdunetan garatu ziren. Hegal erradialak dituzten arrainetan, zakuak aire puxika itxietatik abiatuta eboluzionatu ziren, beste zenbait arrain espezietan (amuarraina, karpa, aingira), berriz, egitura ireki gisa mantendu dira.[69] Bestetik, hegats lobulatuak zituzten arrainetatik abiatuta tetrapodo lehortarrak sortu ziren. Hortaz, ornodunen birikak arrainen gas puxiken homologoak dira, baina ez arrainen brankien homologoak.[70]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Frank H. Netter, M.D.» Netter. Anatomía Clínica (Elsevier): xi–xi. 2006 ISBN 9788445815809. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  2. Chaudhry, Raheel; Bhimji, Steve S.. (2018). «Anatomy, Thorax, Lungs» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 29262068. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  3. a b c d 1950-, Drake, Richard L. (Richard Lee),. Gray's anatomy for students. (Third edition. argitaraldia) ISBN 9780702051319. PMC 881508489. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  4. (Ingelesez) Knipe, Henry. «Lung fissures | Radiology Reference Article | Radiopaedia.org» radiopaedia.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  5. a b c d e f Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (40th ed., anniversary ed. argitaraldia) Churchill Livingstone/Elsevier 2008 ISBN 9780443066849. PMC 213447727. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  6. Yu, Jessica A.; Pomerantz, Marvin; Bishop, Amy; Weyant, Michael J.; Mitchell, John D.. (2011-9). «Lady Windermere revisited: treatment with thoracoscopic lobectomy/segmentectomy for right middle lobe and lingular bronchiectasis associated with non-tuberculous mycobacterial disease» European Journal of Cardio-Thoracic Surgery: Official Journal of the European Association for Cardio-Thoracic Surgery 40 (3): 671–675. doi:10.1016/j.ejcts.2010.12.028. ISSN 1873-734X. PMID 21324708. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  7. Ayed, Adel K.. (2004-1). «Resection of the right middle lobe and lingula in children for middle lobe/lingula syndrome» Chest 125 (1): 38–42. ISSN 0012-3692. PMID 14718418. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  8. Wheater's functional histology : a text and colour atlas. (5th ed. argitaraldia) Churchill Livingstone/Elsevier 2006 ISBN 044306850X. PMC 62891495. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  9. a b 1946-, Hall, John E. (John Edward),. Guyton and Hall textbook of medical physiology. (Twelfth edition. argitaraldia) ISBN 9781416045748. PMC 434319356. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  10. a b Williams textbook of endocrinology.. (11th ed.. argitaraldia) Saunders/Elsevier 2008 ISBN 9781416029113. PMC 150255919. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  11. a b c d H.,, Ross, Michael. (2015, �2016). Histology : a text and atlas : with correlated cell and molecular biology. (Seventh edition. argitaraldia) Wolters Kluwer ISBN 9781451187427. PMC 885230777. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  12. Langlebert, Edmond; Cuesta y Sáinz, Antonio de la; Langlebert, Edmond. (1921). Historia natural : anatomía y fisiología de los animales, anatomía y fisiología vegetales, geología y paleontología, higiene. Obra enteramente refundida con 700 grabados en el texto ; traducida de la última edición francesa por Antonio de la Cuesta y Sáinz. Librería de la vda de C. Bouret, (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  13. a b G.,, Levitzky, Michael. Pulmonary physiology. (Eighth edition. argitaraldia) ISBN 9780071793131. PMC 823139849. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  14. G.,, Levitzky, Michael. Pulmonary physiology. (Eighth edition. argitaraldia) ISBN 9780071793131. PMC 823139849. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  15. (Ingelesez) «Pleural cavity» Kenhub (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  16. «The Pleurae - Visceral - Parietal - TeachMeAnatomy» teachmeanatomy.info (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  17. (Ingelesez) «Pleural cavity» Kenhub (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  18. (Ingelesez) «Pleural cavity» Kenhub (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  19. (Ingelesez) «Pleural cavity» Kenhub (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  20. (Ingelesez) Jones, Jeremy. «Pleura | Radiology Reference Article | Radiopaedia.org» Radiopaedia (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  21. a b W.), Sadler, T. W. (Thomas. (2010). Langman's medical embryology.. (11th ed.. argitaraldia) Lippincott William & Wilkins ISBN 9780781790697. PMC 227928523. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  22. L., Moore, Keith. (2003). The developing human : clinically oriented embryology. (7th [ed.]. argitaraldia) Saunders ISBN 9780808922650. PMC 49526919. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  23. a b c Miura, Takashi. (2008). «Modeling Lung Branching Morphogenesis» Current Topics in Developmental Biology (Elsevier): 291–310. doi:10.1016/s0070-2153(07)81010-6. ISBN 9780123742537. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  24. a b Principles of development. (Fifth edition. argitaraldia) ISBN 9780198709886. PMC 907379024. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  25. W.), Sadler, T. W. (Thomas. (2010). Langman's medical embryology.. (11th ed.. argitaraldia) Lippincott William & Wilkins ISBN 9780781790697. PMC 227928523. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  26. a b James), Larsen, William J. (William. (2001). Human embryology. (3rd ed. argitaraldia) Churchill Livingstone ISBN 0443065837. PMC 47194000. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  27. Won., Chung, Kyung. (2005). Gross anatomy. (5th ed. argitaraldia) Lippincott Williams & Willkins ISBN 0781753090. PMC 56657535. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  28. James), Larsen, William J. (William. (2001). Human embryology. (3rd ed. argitaraldia) Churchill Livingstone ISBN 0443065837. PMC 47194000. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  29. Dorland's illustrated medical dictionary.. (32nd ed. argitaraldia) Saunders/Elsevier 2012 ISBN 9781416062578. PMC 706780870. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  30. a b Changes in the newborn at birth: MedlinePlus Medical Encyclopedia. 2016-01-05 (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  31. O'Brodovich, H.. (2001-7). «Fetal lung liquid secretion: insights using the tools of inhibitors and genetic knock-out experiments» American Journal of Respiratory Cell and Molecular Biology 25 (1): 8–10. doi:10.1165/ajrcmb.25.1.f211. ISSN 1044-1549. PMID 11472968. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  32. Schittny, Johannes C.; Mund, Sonja I.; Stampanoni, Marco. (2008-2). «Evidence and structural mechanism for late lung alveolarization» American Journal of Physiology. Lung Cellular and Molecular Physiology 294 (2): L246–254. doi:10.1152/ajplung.00296.2007. ISSN 1040-0605. PMID 18032698. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  33. Schittny, Johannes C.. (03 2017). «Development of the lung» Cell and Tissue Research 367 (3): 427–444. doi:10.1007/s00441-016-2545-0. ISSN 1432-0878. PMID 28144783. PMC PMC5320013. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  34. Burri, P. H.. (1984). «Fetal and postnatal development of the lung» Annual Review of Physiology 46: 617–628. doi:10.1146/annurev.ph.46.030184.003153. ISSN 0066-4278. PMID 6370120. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  35. J., Tortora, Gerard. (1987). Principles of anatomy and physiology. (5th ed. Harper international ed. argitaraldia) Harper & Row ISBN 0060466693. PMC 13796092. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  36. a b c d G.,, Levitzky, Michael. Pulmonary physiology. (Eighth edition. argitaraldia) ISBN 9780071793131. PMC 823139849. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  37. J., Tortora, Gerard. (1987). Principles of anatomy and physiology. (5th ed. Harper international ed. argitaraldia) Harper & Row ISBN 0060466693. PMC 13796092. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  38. a b c d J., Tortora, Gerard. (1987). Principles of anatomy and physiology. (5th ed. Harper international ed. argitaraldia) Harper & Row ISBN 0060466693. PMC 13796092. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  39. a b Srikanth, Lokanathan; Venkatesh, Katari; Sunitha, Manne Mudhu; Kumar, Pasupuleti Santhosh; Chandrasekhar, Chodimella; Vengamma, Bhuma; Sarma, Potukuchi Venkata Gurunadha Krishna. (2016-2). «In vitro generation of type-II pneumocytes can be initiated in human CD34(+) stem cells» Biotechnology Letters 38 (2): 237–242. doi:10.1007/s10529-015-1974-2. ISSN 1573-6776. PMID 26475269. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  40. a b c d e Davidson's principles and practice of medicine. (22nd edition. argitaraldia) ISBN 9780702051036. PMC 856647736. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  41. Davidson's principles and practice of medicine. (22nd edition. argitaraldia) ISBN 9780702051036. PMC 856647736. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  42. a b F., Boron, Walter. (2005). Medical physiology : a cellular and molecular approach. (Updated ed. argitaraldia) Elsevier Saunders ISBN 1416023283. PMC 56191776. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  43. a b Kouris, Antonios; Michailidis, Charalampos; Bergeles, Christos. (2015-09). «Shifting respiratory care from lungs to patients: The necessity for patient-focused approach» 5.2 Monitoring Airway Disease (European Respiratory Society) doi:10.1183/13993003.congress-2015.pa2524. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  44. Controlled pulmonary drug delivery. Springer 2011 ISBN 9781441997456. PMC 745003857. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  45. (Ingelesez) «Introduction to speech production» clas.mq.edu.au (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  46. (Ingelesez) «An overlooked role for lungs in blood formation» National Institutes of Health (NIH) 2017-04-03 (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  47. «The human proteome in lung - The Human Protein Atlas» www.proteinatlas.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  48. Uhlén, Mathias; Fagerberg, Linn; Hallström, Björn M.; Lindskog, Cecilia; Oksvold, Per; Mardinoglu, Adil; Sivertsson, Åsa; Kampf, Caroline et al.. (2015-01-23). «Proteomics. Tissue-based map of the human proteome» Science (New York, N.Y.) 347 (6220): 1260419. doi:10.1126/science.1260419. ISSN 1095-9203. PMID 25613900. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  49. Lindskog, Cecilia; Fagerberg, Linn; Hallström, Björn; Edlund, Karolina; Hellwig, Birte; Rahnenführer, Jörg; Kampf, Caroline; Uhlén, Mathias et al.. (2014-12). «The lung-specific proteome defined by integration of transcriptomics and antibody-based profiling» FASEB journal: official publication of the Federation of American Societies for Experimental Biology 28 (12): 5184–5196. doi:10.1096/fj.14-254862. ISSN 1530-6860. PMID 25169055. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  50. Eusko Jaurlaritza. (2017-10-23). «Pneumologia Zerbitzua» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  51. «Hiztegia» www.comgi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  52. a b c d e f Davidson's principles and practice of medicine. (22nd edition. argitaraldia) ISBN 9780702051036. PMC 856647736. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  53. «Aspergilloma» The Free Dictionary (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  54. (Gaztelaniaz) «EPOC - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  55. Ritchison, Gary. «Bird Respiratory System» www.people.eku.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  56. a b c N., Maina, J.. (2005). The lung-air sac system of birds : development, structure, and function. Springer-Verlag ISBN 9783540297277. PMC 262680769. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  57. a b c d e 1894-1973., Romer, Alfred Sherwood,. (1978). The vertebrate body. (5th ed., shorter version. argitaraldia) Saunders ISBN 9780721676821. PMC 60007175. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  58. (Ingelesez) «Unidirectional airflow in the lungs of birds, crocs…and now monitor lizards!?» Sauropod Vertebra Picture of the Week 2013-12-11 (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  59. Janis, C.M.; Keller, J.C. (2001). "Modes of ventilation in early tetrapods: Costal aspiration as a key feature of amniotes" (PDF). Acta Palaeontologica Polonica. 46 (2): 137–170. Retrieved 11 May 2012.
  60. Brainerd, E. L.. (1999-12). «New perspectives on the evolution of lung ventilation mechanisms in vertebrates» Experimental Biology Online 4 (2): 1–28. doi:10.1007/s00898-999-0002-1. ISSN 1430-3418. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  61. 1930-, Duellman, William E. (William Edward),. (1994). Biology of amphibians. (Johns Hopkins pbk. ed. argitaraldia) Johns Hopkins University Press ISBN 080184780X. PMC 28413191. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  62. (Ingelesez) «Book lung | anatomy» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  63. (Ingelesez) «Spiracle | anatomy» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  64. (Ingelesez) «The morphology and vasculature of the respiratory organs of terrestrial hermit crabs (Coenobita and Birgus): gills, branchiostegal lungs and abdominal lungs» Arthropod Structure & Development 34 (1): 63–87. 2005-01-01 doi:10.1016/j.asd.2004.11.002. ISSN 1467-8039. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  65. Biology of the land crabs. Cambridge University Press 1988 ISBN 0521306906. PMC 16580092. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  66. Biology of the land crabs. Cambridge University Press 1988 ISBN 0521306906. PMC 16580092. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  67. «Pulmonates (Air Breathing Land Snails)» shells.tricity.wsu.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  68. The mollusca. Volume 1, Metabolic biochemistry and molecular biomechanics. ISBN 9781483276038. PMC 900887528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  69. a b (Ingelesez) Farmer, Colleen. (1997/ed). «Did lungs and the intracardiac shunt evolve to oxygenate the heart in vertebrates?» Paleobiology 23 (3): 358–372. doi:10.1017/S0094837300019734. ISSN 0094-8373. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  70. Longo, Sarah; Riccio, Mark; McCune, Amy R.. (2013-6). «Homology of lungs and gas bladders: insights from arterial vasculature» Journal of Morphology 274 (6): 687–703. doi:10.1002/jmor.20128. ISSN 1097-4687. PMID 23378277. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]