Birminghamgo tabernetako atentatua
| Birminghamgo tabernetako atentatua | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | pub bombing (en) atentatua |
| Honen parte da | Ipar Irlandako gatazka |
| Data | 1974ko azaroaren 21a |
| Kokaleku | Birmingham |
| Estatu burujabe | Erresuma Batua |
| Koordenatuak | 52°29′N 1°54′W / 52.48°N 1.9°W |
| Parte-hartzaile | |
| Helburu | pub |
| Pertsona hilak | 21 |
| Pertsona zaurituak | 182 |
Birminghamgo tabernetako atentatua, 1974ko azaroaren 21ean, Ingalaterrako Birmingham hiriko bi tabernetan jazotako bonba bidezko atentatu bat izan zen.
Behin-behineko IRAk ez zuen inoiz atentatu honen ardura aldarrikatu, nahiz eta 2014ean erakunde honetako zenbait kide ohiek beren partehartzea aitortu izan.
Atentatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1974ko azaroaren 21ean Birminghameko bi tokitan bonba banak eztanda egin zuten, lehenak 20:17an Mulberry Bush tabernan, eta bigarrenak, 20:27etan, Tavern in the Town tabernan. Bi atentatuetan 21 pertsona hil eta 182 pertsona zauritu ziren.
Aurrez, irlandar ahoskera zuen etanorbaitek telefonozko binba-abisua egin zuen, hiriko Rotunda eta New Street kaleetan bi binba zeudela ohartuz, eta X Bikoitzekoa zela esanez (X Bikoitza delakoa Behin-behineko IRAk bonba abisuaren egilea bere kide batek egina zela ziurtatzeko kodea zen).
Birminghamgo Seiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atentatuak jazo eta ordu gutxira Birminghamen sei ilandar atxilotuak izan ziren, gerora Birminghamgo Seiak ezizenez ezagunak izango zirenak. Epaituak izan era bizialdi osorako espetxe zigorra jazo zuten.
1991n, 16 urte ondoren, Britainiar Justiziak errugabeak zirelakl epai hori ezeztatu eta aske utzi zituen.
