Edukira joan

Biruta Delle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biruta Delle
Bizitza
JaiotzaRiga1944ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Letonia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaRiga2025eko urtarrilaren 24a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakletoniera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biruta Delle, jaiotzez Priekule, (Riga, 1944ko urtarrilaren 17aibidem, 2025eko urtarrilaren 24a) letoniar margolaria izan zen, batez ere paisaiengatik eta erretratuengatik ezaguna.

Biruta Priekule 1944ko urtarrilaren 17an jaio zen Rigan, familia langile batean. Jānis Kampars filosofoarekin ezkonduta zegoen[1].

Rigako 2. eskolan Auseklis Baušķenieksen eta Ansis Stundaren eskutik ikasten ari zela, artearekiko interesa piztu zitzaion. 1964tik 1967ra Letoniako Arte Akademian ikasketak egin zituen, non bere irakasle garrantzitsuenetako bat Konrāds Ubāns izan zen. 1967az geroztik, erakusketetan parte hartu zuen eta bakarkako erakusketak egin zituen Kuldīgan, Jūrmalan, Rigan, Mazirben, Cēsisen, Tukumsen, Smiltenen eta beste hiri batzuetan. 1975ean Letoniako Artisten Batasuneko kide egin zen[1].

2013an, Anda Treijak Biruta Delleren lanen 200 erreprodukzio inguru biltzen dituen album bat argitaratu zuen Daugava galeriaren argitaletxean[2].

Delle 2025eko urtarrilean hil zen, 81 urte zituela[3].

Biruta Dellek olio-teknika landu zuen, paisaiak, erretratuak eta konposizio figuratiboak margotuz. Bere margolan gehienak zikloka bildu zituen[4]. Erretratuetan pertsona zehatz batzuek irudikatu zituen, ezaugarri indibidualak azpimarratuz, baina xehetasunek, keinuek eta izenek nolabaiteko orokortze bat adierazten dute[5].

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Prometeo (1971)
  • Gordiar korapiloa (1973)
  • Autorretratua (2012)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Letonieraz) Burāne, Ingrīda. (1995). Māksla un arhitektūra biogrāfijās 1.sējums. Riga: Latvijas enciklopēdija, 116 or. ISBN 5-89960-057-8..
  2. (Letonieraz) «Biruta Delle» Daugava (kontsulta data: 2025-01-24).
  3. (Ingelesez) «Latvian artist Biruta Delle passes away» LSM+ 2025-01-24 (kontsulta data: 2025-01-24).
  4. (Ingelesez) «Biruta Delle» Rīgas Galerija (kontsulta data: 2025-01-24).
  5. (Letonieraz) Brancis, Māris. «Māra Branča skatījums» Laikraksts “Latvietis” 255 2013-05-02 (kontsulta data: 2025-01-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]