Etxeko bixkotxa
Biskotxa edo pastiza[1] (frantsesez gâteau basque, gaztelaniaz pastel vasco) Lapurdiko pastel tradizionala da, hasieran Itsasuko gerezi gorriez beteta egin bazuten ere orain kremazkoa izan ohi da.
Historia
XVII. mendean Kanbon euskal pastel honen lehendabiziko aipamenak agertu ziren, ziur asko fruituez beteta (masustak, pikuak, gereziak...).
XIX. mendeko bukaeran kremazko pastela agertu zen.
Prestaketa
Gurin, irin, arbendol-hauts, azukre eta arrautza handi bat ditu osagaiak. Egun normalean pastel-kremaz bete ohi da, nahiz eta fruituez beteak ere izan.
Erreferentziak
- ↑ "Hiztegia / Dictionnaire basque français", Elkar, ISBN 2-903421-48-X
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etxeko bixkotxa ![]() |
![]() |
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |