Egur-orin hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bisporella citrina» orritik birbideratua)
Egur-orin horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaHelotiales
FamiliaHelotiaceae
GeneroaBisporella
Espeziea Bisporella citrina

Egur-orin horia (Bisporella citrina edo Calycella citrina) Helotiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du behar adina haragi jateko.

Bisporella generoko onddoak, asko eta zehazteko zailak dira, hankadun espezie txikiak dira eta kopa itxura daukate, eta hauen errezeptakulu ilegabeak, azkenean lauak edo sabeldunak geratzen dira. Zuriak, kremak, horiak, arreak, gorrixkak eta berdexkak izan daitezke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruktifikazioak: 2 eta 4 mm arteko diametrokoak, erregularrak, hasieran kopa sesil eta zapal itxuran, zahartzean disko forma hartzen dute, ia zulorik gabea eta himenioak goiko aldea estaltzen du. Hori-gorringo distiratsu kolorekoa, kanpoaldea leunagoa eta zurbilagoa du.

Hanka: Mehea, sarritan laburra, horixka.[2]

Etimologia: Citrina epitetoa latinetik dator, bere kolore horiagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Phaeohelotium espezie horiekin eta baita Hymenoscyphus calyculus delakoarekin ere.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, taldeka, askotan oso ale ugarikoak izaten dira eroritako adar hiletan, eta batzuetan, erabat hilda ez dagoen egurrean ( Fagus - pagoa, Quercus - haritza, Alnus - Altza, Corylus - hurritza).[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako iparraldea, Asia, Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Hego Amerika.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 798 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 528 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 86 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 332 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]