Edukira joan

Vicente Larrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizente Larrea» orritik birbideratua)
Vicente Larrea
Bizitza
JaiotzaBilbo1934ko apirilaren 1a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGetxo2024ko martxoaren 13a (89 urte)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
vicentelarrea.com

Vicente Larrea Gaiarre (Bilbo, 1934ko apirilaren 1aGetxo, 2024ko martxoaren 13a) bizkaitar eskultorea izan zen. Euskal arte garaikidearen bigarren belaunaldia osatu zuen Remigio Mendiburu eta Rafael Ruiz Balerdirekin batera.[1]

Vicente Larrearen Abstracción eskultura Durangoko Benita Uribarrena parkean
Vicente Larrearen Mikeldi eskultura Durangoko Arte eta Historia Museoan

Vicente Larrea Gaiarre Bilbon jaio zen, 1934ko apirilaren 1ean. Aita, Jose Larrea Etxaniz, bilbotarra zuen, irudigintza tradizionala lantzen zuen eskultorea; ama, Pilar Gaiarre Galbete, berriz, nafarra zen. Txikitandik hasi zituen ikasketa artistikoak etxeko tailerrean. Batxilergoa Indautxuko jesuiten ikastetxean igin ondoan, Meategietako eta Siderurgiako Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen; 1957an graduatu zen.Egonaldiak egin zituen Raymond Dubois eskultorearen tailerrean, Solesmesen. Bertako abadian Pierre Reverdy poeta surrealista ezagutzeko parada izan zuen.[2]

Gaztetan, eskultura erromanikoak liluraturik, estilo horren azterketa sakona egin zuen. 1966an hasi zen abstrakzioarekin, izaera eraikitzaile geometriko, lerrozuzen edo bihurgunetsuko eskulturen bitartez: Kirikiñoren Monumentua (1966, Mañariako hilerria), Formas concéntricas 1 (1968, Bilboko Arte Ederren Museoa).[2] Baina lan horiek ez zuten iragarri etortzear zegoen obra. Denbora batez, forma geometriko eta organikoak uztartu ondoren, bigarrenen alde egin, eta apurka, forma konplexu eta itxiagoak gailendu ziren bere obran, barruan zutena guztiz ezkutatu arte.[1]

Azkeneko urteetan, forma zurrun horietatik urrundu eta fantasia formalen munduan egin zuen bere lana. Horretarako argizaria eta poliesterra bezalako materialak erabiltzen zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Zabala, Jonebati. Vicente Larrea eskultoreak zazpi obra eman dizkio Bilboko Arte Eder museoari. Berria, 2013ko otsailak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
  2. a b Viar, Javier. Vicente Larrea: Biografia. vicentelarrea.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]