Edukira joan

Bizente Zaragozakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau San Bizente Huescako edo Zaragozako martiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Bizente».
Bizente Zaragozakoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVincentiusla
JaiotzaOsca (en) Itzuli eta Huesca, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaValentia Edetanorum (en) Itzuli, 304 ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: sutan errea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatin klasikoa
Irakaslea(k)Valerius II of Saragossa (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakDiakonoa
Lantokia(k)Caesaraugusta
Santutegia
Urtarrilaren 22 eta Azaroaren 11

Find a Grave: 10851073 Edit the value on Wikidata

Bizente Zaragozakoa (Huesca, ? - Valentzia, c.304) santu martiri kristaua, izan zen Hispania erromatarreko elizgizon bat, diakonoa San Valerio Zaragozakoarena. Huescan jaioa baina Zaragozan hasia, San Bizente Huescakoa ere esaten zaio. Diokleziano enperadorearen kristauen kontrako jazarpenetan atxilotu zuten, eta Valentzian hil zuten.

Bizenteren martiritza kontatzen du Joakin Lizarragak bere Sanduen bizitzetan[1], nola torturatu zuten Daziano izeneko agintari baten aginduz.

« Billusirik paratzen dute dilindan zur batetik, tiratzen zute oñetaik kuerdaeki, atratzen junturaetaik ezurrak, zatikatzen aragiak azotez. Erraten zio Dazianok bitarteo, eztakusazu, miserablea, nola dagon gorputzori zatikaturik? Bizentek sereno errespondatu zio, Sinesta bez, Daziano, niork etzi dakela egin fabore andiago egiten didana baño orrek. »

Amorratu egin zen Daziano erantzun harroagatik, eta hala ekin zion:

« Itz ebeki Daziano arras koleratu ze, ta begiak turbaturik, abuña zeriola agotik, ta sua begietaik, marroas leon bat bekala, kendu azoteak berdugo bati, ta asi ze artas ematen, sanduai ez, baizik berdugoei, floxoak zirela, inutilak, funda gabeak. »

Eta torturak jarraitu egin zuen heriotzara arte:

« Ekarririk burriñasko aztapar eta txarrantxak, aieki arraskarazi zue gorputz guzia goititik beitiraño furiosoki (...) Paratu zute gero burriñasko goatze gisa batean, su emanes alde guzietaik: odola zerio guzitik, aragiak konsumiturik, sollik ia ezurrak erre ta belzturik: arimoa ala ere bizkor biktorioso proprioki Binzente. Manatu zue Dazianok eramateko berriz karzelera, barraturik tella-puskak, aien gañean etzateko ta arrastatzeko sandua, etzeien niolatere errepausa (...) »
Joakin Lizarraga, 1793.
Paratu zute gero burriñasko goatze gisa batean, su emanes alde guzietaik...

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Joakin Lizarraga: Sanduen bizitzak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).