Edukira joan

Bizibus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Umeak bizibusean (Alaska)

Bizibusa pertsona-talde bat da, ibilbide bat elkarrekin bizikletaz egiten duena, helmugara iristeko garraiobide gisa, ordutegi jakin bati jarraituz. Txirrindulariak bizibusera batu daitezke, edo bertatik irten, ibilbidean zehar.[1]

Bizibusak gizarte- edo ingurumen-helburuak izan ditzakete, jende gehiago bizikleta garraiobide gisa erabiltzera animatzeko, eta esperientzia interesgarriago, sozialago eta seguruago bihurtzeko.[2]

Maiz antolatzen dira eskola bizibusak, non heldu bat edo gehiago arduratzen diren ibilbide baten gaineko zaintzaz; bidean zehar haurrei hainbat puntutan biltzen diete, hezkuntza-zentrora iritsi arte.[3]

Bizibusek abantaila ugari dituzte: osasuna hobetzen dute, kutsadura murrizten dute, gizarteratzea eta komunitatean parte hartzea handitzen dute, trafikoa eta zarata gutxitzen dituzte eta bide-segurtasuna hobetzen dute.[4]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «¿Qué es un bicibús y qué características tiene?» Bicibús.
  2. (Gaztelaniaz) Battista, Clara Blanchar, Gianluca. (2021-06-09). «Familias que van juntas a la escuela en bicicleta: así se organiza un ‘bicibús’» El País.
  3. kudea. (2021-12-02). «Bizibusean eskolara» BDS KOOP.
  4. (Gaztelaniaz) EN BICI AL COLE. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]