Bizitza ...baina nola bizi?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bizitza... baina nola bizi?
Fly Shit taldearen Hardcore
Argitaratze data 2004
Grabazioa 2002 eta 2004 artean
Iraupena 30:06
Diskoetxea Gratacels Records

Bizitza... baina nola bizi?, Fly Shit taldearen estudioko bigarren lana da. Diska hau bi garai ezberdinetan izan zen grabatua. Kaleak berreskuratu, Milaka morroi armatu, Irudipenak eta Aingeru elbarria abestiak 2002an izan ziren grabatuak Eibarko Legarre estudietan eta Xabier Labaien izan zen teknikaria. Gainontzeko abestiak, 2004ean izan ziren grabatuak Oñatiko Gaztelekuan. Diskaren masterizazioa, Karlos Osinagak burutu zuen.

Abesti guztiak Fly Shit taldearenak dira Aingeru elbarria (Poison Idea) izan ezik. Bizitzak zabortegietan abestia berriz, Charles Bukwoskiren Vidas en la basura obran oinarritua dago.

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maitasuna su garretan - 3:52
  2. Kaleak berreskuratu - 2:37
  3. Bizitza...baina nola bizi - 2:17
  4. Ezerezari so! - 2:52
  5. Milaka morroi armatu - 2:05
  6. Bizitzak zabortegietan - 4:07
  7. Irtenbiderik gabeko autobideak - 2:36
  8. Irudipenak - 4:06
  9. Laga atia zabalik - 2:15
  10. Aingeru elbarria - 3:19

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Seti - Ahotsa
  • Ander - Gitarra
  • Unai - Gitarra
  • Osto - Bajua
  • Heloy - Bateria

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]