Bizitza paraleloak

Bizitza paraleloak (Βίοι Παράλληλοι, Bioi parallēlloi) Plutarkok K.o. I. mendearen amaieratik II. mendearen hasierara antzinako grezieraz idatzitako biografia-bilduma da.
Antzinate greko-erromatarreko testu ezaguna da, nahiz eta, askotan, ez den oso fidagarria eta kontatzen dituen istorioak ez dira oso esanguratsuak gertaera historikoak ezagutzeko.
Edukia eta egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plutarkok K. o. 96tik 117ra bitartean greziar eta erromatar ospetsuen biografia eruditoak eta arinak idatzi zituen, bizitzan izandako betebeharretan antzekotasunen zituztenak binaka alderatuz. Parekatze horien amaieran, testu labur batean (σύγκρισις / sýnkrisis, «konparazioa») bi pertsonaiek elkarrekin partekatzen zuten bereizgarritasuna azaltzen du.
Plutarkoren "berrogeita zortzi"[oh 1] biografia gordetzen dira, eta horietatik hogeita bi bikote Bizitza paraleloei hertsiki dagozkienak dira. Pare bakoitzean pertsonaia greko bat erromatar bat kontrajarriak agertzen dira.
Galba eta Otonen biografiak, Augustotik Vitelioraino erromatar enperadoreei eskainitako sail batekoak dira, gaur egun osorik ez ditugunak, Artaxerxes eta Aratoren biografiak, berriz, lan independenteak izan ziren.[1]
Obraren hasieran, Epaminondasen eta Eszipionen bizitzak zeuden, gaur egun galduta daudenak, eta ziur aski, aurretik sarrera orokor bat eta bere eta Trajanoren laguna zen Quintus Sosius Seneciori[2] idatzitako eskaintza-testu bat zeuden. Q. Sosius, bi aldiz kontsul izan zen 99 eta 107. urteetan.[3] Era berean, biografia pare gehienek hitzaurrea dute eta guztiek (Temistokle-M. Furius Kamilo, Alexandro Handia-Julio Zesar, Fozion-Katon eta Pirro-Gaio Mario izan ezik) Plutarkok bi pertsonaien arteko konparazio (sýncrisis) batekin amaitzen ditu biografiak,[4] biak maila berean jarriz, edo, batzuetan, bere herrikide grekoari goragoko maila batean jarriz.[5]
Helburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plutarkoren helburua, kasu bakoitzean, pertsonaiaren izaera morala erauztea da, garaiko gertakari politikoen narrazioa baino lehen; hortik dator pertsonaiaren heziketari eta berezko prestutasunari buruzko trataera zehatza, eta anekdota ugariren kontaketa, gizakiaren izaera agerrarazteko kalkulatua. «Pasadizo hutsal bat, hitz bat, jokoren bat gehiago argitzen baititu gizakien xedapen naturalei buruzko, irabazitako bataila handiek baino, non hamar mila soldadu erori baitaitezke».
Erroma errektore bezala eta Grezia hezitzaile bezala bateragarriak zirela sinesten zuen. Pasadizo interesgarriez gain, pasarte historiko gogoangarri asko biltzen ditu.

Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizitza paraleloak oso irakurriak izan ziren Pizkundean, humanistek antzinate greko-latindarrean (edo greko-erromatarrean) heroi ospetsu eta bertutetsuen ereduak bilatzen zituztenean, antropozentrismo berriak bultzatuta. Plutarkoren idazlana erabili zuten Europak hainbat idazlek, hala nola, Antonio de Gebarakoa fraideak, Shakespearek bere tragedietarako iturri gisa, Michel de Montainge bere Saiakeretan maiz aipatzen du eta Rousseauk bere liburu kuttuntzat zeukan.
Bere eragina egungo kultura arte iritzi da, adibidez, egin diren zenbait zine egokitzapenetan. Plutarko 20205ean bederatzi aldiz agertzen zen egile gisa Movie Database Interneteko datu-basean.[6] Joseph L. Mankieviczen 1963ko Kleopatrak Bizitza paraleloak obra omentzen du egilea filmaren kredituetan aipatzean; Mankiewicz, Plutarko eta Shakespeareren irakurlea, azken horren antzezlanetik urruntzen da Bizitza paraleloen bertsio eta narraziora hurbiltzeko, bereziki Antonioren helenismo zaletasunari eta pertsonaia horren konplexutasunari buruzko hainbat garapeni helduz[7].
Liburuko Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Teseo - Romulo
- Likurgo - Numa Pompilio
- Solon - Publikola
- Temistokles - Camilo
- Perikles - Fabio Máximo
- Altzibiades- Coriolano
- Timoleon - Emilio Paulo
- Pelopidak - Marzelo (Marcus Claudius Marcellus)
- Aristides - Katon
- Philopoemen - Flaminino (Titus Quincius Flamininus)
- Pirro - Cayo Mario
- Lisandro - Sila
- Zimon - Lukulo (Lukio Likinio Lukulo)
- Nizias - Kraso
- Alejandro Handia - Julio Cesar
- Agesilao - Ponpeio
- Eumenes Kardiakoa - Sertorio
- Fozion - Katon Gaztea
- Agis IV.a eta Kleomenes - Tiberio eta Cayo Grako
- Demostenes - Zizeron
- Demetrio - Marko Antonio
- Dion - Marko Bruto
- Artaxerxes eta Arato Sizionekoa - Galba eta Oton.
Kontakizun biografiko galduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeharkako iturrietara eta testu bestelakoetara joz, hainbat biografia galdu direla esan daiteke. Hala, Lampriasen katalogoan Pindaro, Augusto, Tiberio, Kaligula, Klaudio, Neron eta Vitelioren biografiak agertzen dira. Era berean, bere idazkietako pasarte ezberdinetan Krates Tebaskoa, Aristoteles, Herkules, Leonida, Epaminondas, Eszipioneak eta Metelo (Quintus Caecilius Metellus Numidicus) aipatzen ditu.[5]
Idazlanaren edizio batzuk hizkuntza modernoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizitza paraleloak: Alexandro / Zesar. Itzul.: Jesus Maria Arrojeria, Klasikoak bilduman formatu elektronikoan UPV/EHU. ISBN 84-96455-17-3
- (Gaztelaniaz) Plutarco, (arg lit. Bergua Cavero, Jorge, Bueno Morillo, Salvador, Guzmán Hermida, Juan Manuel) (1985-...), Vidas Paralelas. Obra completa. Madril: Editorial Gredos. ISBN 978-84-249-1795-1
- (Frantsesez) Plutarque, itzul:. Robert Flacelière, Émile Chambry eta M. Juneaux, (2001), Vies, Paris: Les Belles Lettres, «Collection des Universités de France» bilduma, 1957-1993. 16 liburuki.
- (Frantsesez) Plutarque (itzul. Robert Flacelière et Émile Chambry, préf. Jean Sirinelli), Vies parallèles, Paris :, Éditions Robert Laffont, «Bouquins» bilduma. (frantsesez bakarrik).
- (Frantsesez) Plutarque (itzul. Anne-Marie Ozanam), Vies parallèles, Paris, Éditions Gallimard, «Quarto» bilduma, 2001, 2304 or. (ISBN 978-2-07-073762-8)
- (Ingelesez) Plutarch (itzul. B. Perrin), Plutarch's Lives, Cambridge (Ma), Londres, Harvard University Press et W.Heinemann, Loeb Classical Library, 1914-1925 eta 1954-1962.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Crespo 1999, 33-34 orr. .
- ↑ Crespo 1999, 34 orr. .
- ↑ Crespo 1999, 15 orr. .
- ↑ Crespo 1999, 35 orr. .
- ↑ a b Montes de Oca 1987, XVIII orr. .
- ↑ (Ingelesez) «Plutarch | Writer» IMDb (kontsulta data: 2025-12-21).
- ↑ Petrovic, Ivana. Berti, Irene; García Morcill, Marta eds. «PLUTARCH’S AND STONE’S ALEXANDER. 1. PLUTARCH’S FILMOGRAPHY» Hellas on Screen in: Habes. 45.: 163..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Crespo, Emilio, arg. (1999) Vidas paralelas. Alejandro-César, Pericles-Fabio Máximo, Alcibíades-Coriolano. Madril: Cátedra. ISBN 84-376-1716-2.
- Montes de Oca, Francisco (1987). Introducción (en "Vidas Paralelas"). México, D. F.: Porrua. ISBN 968-432-132-5.
- Pérez Jiménez, A. (1990). «Plutarco y el humanismo español del Renacimiento». IN: Pérez Jiménez, A.; del Cerro Calderón, G., eds. Estudios sobre Plutarco: obra y tradición. Malaga. 229-247. or. honen argitalpena liburu formatuan: "Actas del I Symposion Español sobre Plutarco, Fuengirola, 1988", Vicerrectorado de Extensión Universitaria y Area de Filología Griega de la Universidad de Málaga, 1990 - 286 orri.
- Bergua Cavero, J. (1996). Estudios sobre la tradición de Plutarco en España (siglos XIII-XVII). Zaragoza.