Bizkaia Arena
Bizkaia Arena | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Barakaldo |
Koordenatuak | 43°17′18″N 2°59′27″W / 43.2882°N 2.9907°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2004 |
Inaugurazioa | 2004ko azaroa |
Jabea | Bilbo |
Kirola | saskibaloia |
Edukiera | 26.000 |
Arkitektura | |
Azalera | 26.000 m² |
Webgune ofiziala | |
Bizkaia Arena Barakaldoko kirol-aretoa da, zenbait taldeen estadioa dena. Honetaz gain, musika kontzertuak eta bestelako ekitaldiak jasotzeko diseinaturik dago.
Euskal Herriko ez ezik Espainiako kirol-areto estalirik handiena ere bada, 26.000 lagunentzako tokia duelako[1] (18.640 kirol gehienetan). Aretoa Bilbao Exhibition Centre (BEC) gunearen zati bat da eta 2004ko apirilean eraiki zuten.
Bertan egiten duten kirola saskibaloia da. 2009-10 denboralditik Bilbao Basketek bere egoitza berritzat aukeratu du (2007 eta 2008an zenbait partida jokatu eta gero). 2010eko Espainiako Saskibaloi Errege Kopa Final Eight eta Espainiak antolatutako 2014ko Munduko Saskibaloi Txapelketaren egoitza ere izango da.
Nazioartean famatuak diren pop eta rock talde batzuk ere bertan aritu dute, tartean Bryan Adams (2005)[2], Bruce Springsteen (2007), AC/DC (Black Ice World Tour, 2009), Leonard Cohen (2009), Jonas Brothers (2009) edo Rammstein (2009).
Gainera beste ekitaldi kulturalak (2005 eta 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusien finalak, opera[3], Disney on Ice, eta abar), politikoak eta erlijiosoak egin dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |