Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa | |
---|---|
![]() 2018ko finala. Iturria: Bizkaie! | |
Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
Lehen ekitaldia | 1984 |
Azken txapelduna | Kelmene Abaitua (2024) |
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 1984tik aurrera jokatzen den gazte mailako bertsolari txapelketa da.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko Eskolartekoa Euskal Herri mailako txapelketa handiago baten barruan sartzen da, urtero jokatzen dena. Herrialde bakoitzeko eskolartekoetatik bertsolari ordezkariak aukeratzen dira Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko.
Euskal Herriko txapelketa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute. Bizkaiko edizioa aldiz, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatzen dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Xenpelar Dokumentazio Zentroan agertzen den informazioaren arabera Jon Lopategik antolatu zuen lehenengo aldiz txapelketa 1984.urtean Getxoko Ibilaldia dela eta. Gipuzkoako bertsolarien eredua moldatu nahian zenbait bertsolari gazte hartu eta erdi presaka txapelketa antolatu zen. Lehenengo edizio horretan kategoria bakarra egon zen, urte batzuk geroago txapelketa moldatuz joan zelarik.1987 eta 2012 artean bi mailatan jokatu zen, 14 urte artekoa eta 14-18 urte tartekoa. Inoiz maila gehiago ere izan dira, 1999an adibidez hiru kategoriatan jokatu zen txapelketa; gaztexoak, 15-16 urte artekoak eta 17-18 urte artekoak. 2013ko edizioan txikien mailako gazteak taldeka jokatu zuten txapelketa Gipuzkoako Eskolarteko eta Iparraldeko Eskolartekoen antzera. 1991.urtetik aurrera Eskolartekoak bertso-paper lehiaketa ere barneratu du bat-bateko edizioaz gain.
Azkenengo edizioan, 2019 urtean, bat-bateko edizioan 38 parte hartzaile egon dira eta lau kanporaketa gauzatu ostean zortzi bertsolari jokatu dute finala: Bittor Altube, Maider Altuna, Janire Arrizabalaga, Amaiur Atxa, Peru Irastorza, Peio Lago, Maite Sarasola eta Ander Sarriugarte. Buruz-burukora sailkatu diren gazteak Maite Sarasola eta Bittor Altube izan dira, lehenengoa izan delarik txapelduna.
Parekidetasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan emakumeen eta gizonen arteko orekari erreparatuz gero, honako datuak ikus ditzakegu:
Emakumeak | Gizonak | |
---|---|---|
Lehen txapelduna | 1988. urtean | 1984. urtean |
Txapeldun eta txapeldun orde kopurua | 45 | 86 |
Txapeldun eta txapeldun ordeen ehunekoa | % 34.4 | % 65.6 |
Txapeldun kopurua | 23 | 49 |
Txapeldunen ehunekoa | % 31.9 | % 68.1 |
Txapendun orde kopurua | 22 | 37 |
Txapeldun ordeen ehunekoa | % 37.3 | % 62.7 |
*Kopuruaren zenbaketan txapeldunak edo txapeldun ordeen izenak txapelketa bakoitzean zenbatu dira. Hau da, Oihane Enbeitaren kasuan adibidez hirutan izan denez txapeldun, hirutan zenbatua izan da.
Hona hemen gainerako probintzien eskolarteko txapelketen datuen taula:
Eskolarteko Txapelketak | Txapeldun kopurua (ehunekoa) | Txapeldun orde kopurua (ehunekoa) | Txapeldun eta txapeldun orde kopurua (ehunekoa) | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | |
Araba | 19 (% 48.7) | 20 (% 51.3) | 15 (% 46.9) | 17 (% 53.1) | 34 (%47.9) | 37 (%52.1) |
Bizkaia | 23 (% 31.9) | 49 (% 68.1) | 22 (% 37.3) | 37 (% 62.7) | 45 (% 34.4) | 86 (% 65.6) |
Gipuzkoa | 14 (% 28) | 36 (% 72) | 10 (% 32.3) | 21 (% 67.7) | 24 (% 29.6) | 57 (% 70.4) |
Iparralde | 18 (% 66.7) | 9 (% 33.3) | 9 (% 60) | 6 (% 40) | 27 (% 64.3) | 15 (% 35.7) |
Nafarroa | 15 (% 33.3) | 30 (% 66.7) | 17 (% 42.5) | 23 (% 57.5) | 32 (% 37.6) | 53 (% 62.4) |
Euskal Herria | 26 (% 44.8) | 32 (% 55.2) | 19(% 38) | 31 (% 62) | 45 (% 41.7) | 63 (% 58.3) |
*Beltzez parekideena den eskolartekoa.
*2022/06/15ean eguneratua
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datu batzuk falta dira.
*Tarteko maila 1987an, 1995ean, 1999tik-2002ra eta 2004an jokatu zen soilik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Maite Sarasola Bizkaiko eskolarteko txapeldun» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2019-06-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1. 1984) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (2. 1985) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (3. 1986) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (4. 1987) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (5. 1988) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (6. 1989) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (7. 1990) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (8. 1991) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (9. 1992) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (10. 1993) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (1995). Bapatean 1994. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 20 or. ISBN 84-89289-06-0..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (12. 1995) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (13. 1996) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (14. 1997) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (1999). Bapatean 1998. Elkarlanean S.L., 27 or. ISBN 84-8928-316-8..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2000). Bapatean 1999. Lanku Bertso Zerbitzuak, 29 or. ISBN 84-8928-319-2..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2001). Bapatean 2000. Lanku Bertso Zerbitzuak, 28-29 or. ISBN 84-8928-322-2..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (18. 2001) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2003). Bapatean 2002. Lanku Bertso Zerbitzuak, 29 or. ISBN 84-9783-023-7..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2004). Bapatean 2003. Lanku Bertso Zerbitzuak, 39 or. ISBN 84-9783-149-7..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (21. 2004) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2006). Bapatean 2005. Lanku Bertso Zerbitzuak, 30 or. ISBN 84-935192-1-9..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2007). Bapatean 2006. Lanku Bertso Zerbitzuak, 30-31 or. ISBN 978-84-935192-6-1..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2008). Bapatean 2007. Lanku Bertso Zerbitzuak, 31 or. ISBN 978-84-936159-3-2..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (25. 2008) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (26. 2009) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (27. 2010) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (28. 2011) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ «Iker Larizgoitia eta Nerea Ibarzabal Bizkaiko Eskolarteko txapeldun» bertsoa.eus (kontsulta data: 2018-05-12).
- ↑ «Txaber Altube txapeldun Bizkaiko eskolartekoan» bertsoa.eus (kontsulta data: 2018-05-12).
- ↑ Berria.eus. «Asier Galarzak irabazi du Bizkaiko eskolartekoa» Berria (kontsulta data: 2018-05-12).
- ↑ «Txaber Altubek lortu du eskolarteko txapela» https://anboto.org (kontsulta data: 2018-05-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Txaber Altube abadiñarrak Bizkaiko Eskolarteko bertsolarien txapela jantzi du | durangon.com» durangon.com 2016-05-23 (kontsulta data: 2018-05-12).
- ↑ «Iruri Altzerrekak jantzi du Bizkaiko eskolarteko txapela» https://anboto.org (kontsulta data: 2018-05-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gorka Pagonabarragak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko txapelketa | durangon.com» durangon.com 2018-05-07 (kontsulta data: 2018-05-12).
- ↑ «Irune Basagoitik irabazi du Bizkaiko eskolarteko txapelketa» bizkaie.biz (kontsulta data: 2020-10-31).
- ↑ «Janire Arrizabalagak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa» Bertsolari 2021-06-01 (kontsulta data: 2021-07-01).
- ↑ «Izaro Bilbaok irabazi du Bizkaiko eskolarteko txapela» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2022-05-29).
- ↑ «Haizea Telleria da 2023ko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2023-05-28).
- ↑ «Kelmene Abaitua da 2024ko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2024-05-27).