Bizkaiko Gela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bizkaiko Gela (gaztelaniaz: Sala de Vizcaya) Valladolideko Errege Entzutegi eta Kantzelaritzaren barnean zegoen auzitegia izan zen, jatorriz bizkaitar batekin loturiko auzi guztiak erabakitzeko epaitegi gorena zena.

Bizkaiko Epaile Gorenak (Juez Mayor de Vizcaya) Gela zuzentzen zuen, korrejidoreak eta alkate nagusiek lehenengo auzialdian erabakitako epaien errekurtsoak ebatziz.

Gelaren eskumena bizkaitar auzi guztiak Bizkaiko Foruaren arabera epaitzea izan zen, zibilak, penalak edo kaparetasunekoak izanik. Guztira, Kantzelaritzaren Artxibategian 16.000 auzien agiriak daude, euskal foru zuzenbidea ezagutzeko iturri paregabea betetzen dutenak.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Valladolideko Errege Entzutegi eta Kantzelaritza (2008) Archivo de la Real Chancillería de Valladolid Madril: Espainiako Kultura Ministerioa ISBN Lege-gordailua: M-24380-2008.