Edukira joan

Bizkaiko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaiko armarria.
Bizkaiko armarria.

Bizkaiko armarria Jatorrizko Bizkai-Lurraldearen Nortasun-Adierazgarriei buruzko abenduaren 15eko 1986/12 Foru Arauaren hirugarren idazpuruen laugarren atalak ezarri[1] eta 2007an ukituak eman zizkioten[2][3]:

« Bizkai’ko ikurdia, urrengo zeaztuten dan lez egokitzen da: Zidarrezko landan, aritz orlegia, enborra bere kolorean dauala; adaburuan gurutzearen iru ertz gorriak. Urrezko ertzegala, zortzi astalki gorrigaz.

Aritz-orrizko ustaiak, urrezko ezkurdunak, inguratzen dau ikurdia.»

»

Armarria Bizkaiko jaunen armarrian oinarrituta dago[4]. Hala ere, 1986an tradizionalak ziren zenbait osagai desagertu ziren: Haroko leinuaren ikurra ziren arkume batez gizenduriko otsoak eta goikaldean agertzen zen lehoia hain zuzen ere[5]. 1894an, Sabino Aranak, esan zuen otsoak jauntxoen ordezkari zirela, eta hark «elementu exotikotzat» hartzen zituela Bizkaiko benetako tradizio historikoan. Sabindar proposamenak lehoiaren burua ere ezabatzen zuen, «espainiarren sinboloa delako». Denbora aurrera joanda XX. mendean aldaketa hauek onartu ziren.

Nahiz eta batzuk haritza Gernikako arbola dela esan, haritza betidanik Bizkaiko Jaurerriaren armarrian izan da.

Zerikusia duten armarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]