Bizkar-zorro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkar-zorro moderno bat.

Bizkar-zorroa, formarik sinpleenean, bizkarrean eramaten den eta sorbalden inguruan kokatzen diren bi uhal dituen zakua da. Halaber, uhal bakarreko bizkar-zorro arinak daude.

Zorro arrunten ordez erabiltzen dira, zama astunak, tresnak eta objektu handiagoak garraiatzeko, edukiera handiagoa baitute eta pisu astunak eta handiak denbora luzeagoz eraman baitaitezke. Hamar kilotik gorako zamak eramateko erabiltzen diren bizkar-zorro handienek gerrikoa izaten dute, pisuaren zati bat (batzuetan % 90era irits daiteke) gerrian eta aldaketan zamatzeko eta sorbaldetako uhalak gehienbat zama orekatzeko utzirik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]