Bizkarrezur-erraboil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bizkarrezur-erraboil
Xehetasunak
Honen parte Enbor entzefalikoa
Erronbentzefaloa
Identifikadoreak
Latinez '
MeSH A08.186.211.132.810.406
TA A14.1.03.003
FMA 62004
Terminologia anatomikoa

Bizkarrezur-erraboila mielentzefaloaren egitura garrantzitsuena da, entzefaloa eta bizkarrezur-muina lotzen dituena. Anatomiaren aldetik, bizkarrezur-muinaren zabalkuntzatzat jo daiteke.

Muinaren antzera, gai zuria kanpoaldean dago, eta gai grisa barnealdean. Garunean gai grisak eta gai zuriak alderantzizko kokapena dute. Gogoratu gai grisa neuronen gorputzez (soma izenekoez) osatuta dagoela, eta gai zuria neurona horien axoiez (mielinaz bilduta daudenak).

Bizkarrezur-erraboilean zehar muinetik entzefalora doazen nerbioak igarotzen dira. Izan ere, erraboilaren funtzio nagusia muinetik garunerantz doazen nerbio-bulkaden transmisioan datza.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzio begetatiboen mantentzea burutzen du bizkarrezur-erraboilak, bizitzarako ezinbestekoak direnak: eztula, irensketa eta gorakoen erreflexuak kontrolatzen ditu, bihotz eta biriken jarduera ere bai (arnasketa eta jarduera kardiakoa), eta digestio hodiarena. Hori dela eta, erraboilaren lesio larriek berehalako heriotza dakarte, arnas edo bihotz akatsen ondorioz (hiltegietan animalia asko hiltzen dira bizkarrezur-erraboila apurtuz ziztada sakon baten bidez).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizkarrezur-erraboil Aldatu lotura Wikidatan