Black Mirror
Black Mirror (euskaraz: «Ispilu Beltza») Erresuma Batuko antologia telesail bat da. Charlie Brooker ekoizleak sortu zuen. 2011-2014 artean Channel 4 britainiar katean aireratu zen, eta 2016tik gaur egun arte Netflix zerbitzuan.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Brookerren adierazitakoaren arabera «atal bakoitzak tonu ezberdina du, giro ezberdina, bai eta errealitate ezberdin bat ere, baina guztiak gaur egun bizi dugun bizimoduari buruzkoak dira, eta baldarrak bagina 10 minututan nola biziko ginatekeenari buruzko ere bai».
Endemol banatzailearen hitzetan telesaila «The Twilight Zone eta Tales of the Unexpected telesailen hibridoa da, gure gaur egungo mundu garaikidearen ezinegonaz elikatzen dena», bere istorioek nolabaiteko «tekno-paranoia» baten sentimendua dute. Channel 4 kateak «Twitterren aroko parabola bihurria» bezala deskribatu zuen.
Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen denboraldia (2011)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- The National Anthem (Ereserki nazionala): Erresuma Batuko lehen ministroa dilema handi baten aurrean dago: Susannah printzesa bahitu egin dute eta bahitzaileak, erreskate-ordain bezala, lehen ministroak txerri batekin sexu-harremanak edukitzea eta telebistan prime time ordutegian aireratzea eskatzen du.
- 15 Million Merits (15 milioi meritu): Instalazio batean, jendea pantailaz beteriko zeldetan bizi da, eta edozer lortu ahal izateko ordain-kredituak behar dituzte; bizikleta estatiko batean pedalei eragin eta horrela energia sortzearen truke ematen zaizkie kreditu hauek.
- The Entire History of You (Zure istorio osoa): Gertuko etorkizunean, mundu guztiak memoria inplante bat edukitzeko aukera dauka, eta inplanteek gizakiek egin, ikusi eta entzuten duten guztia grabatzen dute.
Bigarren denboraldia (2013)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Be Right Back (Berehala nator): Hildakoekin harremanean egotea posible egiten duen zerbitzu bat ezagutzen duenean, Martha, bakar-bakarrik eta triste dagoena, bere mutilaguna izan zenarekin harremanetan jartzen da.
- White Bear (Hartz txuria): Victoriak ezin du bere bizitzari buruzko ezer gogoratu esnatzen denean. Topo egiten duen inork ez du berarekin hitz egiterik nahi.
- The Waldo Moment (Waldoren unea): Marrazki bizidunetako hartz bati ahotsa jartzen dion komiko batek politikan ikusten du bere burua, buruzagiek hartza hauteskundeetara aurkeztea nahi dutenean.
Gabonetako berezia (2014)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- White Christmas (Gabon zuriak): Edurrak isolatutako base batean, teknologiak eragindako hondamendiei buruzko istorioak kontatzen dizkiote bata besteari bi gizonek, gabonak direla.
Hirugarren denboraldia (2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nosedive (Gainbehera): Sare sozialetan ospea handitzeko beharrean, emakume bat handikien eztei batzuetara joaten da ilusio handiz. Baina bidaia ez da pentsatzen zuen bezala aterako.
- Playtest (Proba): Diru gutxirekin dabilen bidaiari estatubatuar batek bideo-joko-sistema berri baten proba egiteko izena ematen du. Laister ikasiko du fikzioa batzuetan errealegia dela.
- Shut Up and Dance (Isildu zaitez eta egizu dantza): birus batek bere ordenagailua hartu du, eta orain erabaki ikaragarri bat hartu beharrean dago: SMS bidez ematen dizkioten aginduak jarraitzea, edo bere ezkutuko sekretuak argitan jartzea.
- San Junipero: Kaliforniako kostaldea, 1987an. Neska gazte lotsati batek eta neska alai kanporakoi batek harreman indartsu bat sortuko dute, denbora eta espazioaren legeei aurre eginez.
- Men Against Fire (Gizonak suaren aurka): Arerio iheskor baten aurkako lehen guduaren ondoren, soldadu batek sentsazio arraroak eta akats tekniko oso bitxiak biziko ditu.
- Hated in the Nation (Nazioan gorrotatua): Kazetari bat hil egiten da, sare sozialetan eztabaida handia sortu ondoren. Kasua ikertzean, poliziakide beterano batek eta teknologian aditua den dizipuluak, beldurgarria den zerbait ezagutzen dute.
Laugarren denboraldia (2017)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- USS Callister: Robert Daly komandanteak jakituria eta ausardiaz gidatzen du bere tripulazioa, baina errekruta berri batek USS Callister ontzian gauzak diruditen bezalakoak ez direla azaleratuko du.
- Arkangel (Arkanjelua): Ama ezkongabe batek, alabaren segurtasunari buruz kezkaturik, alabari teknologia handiko inplante bat jartzea erabakitzen du, uneoro non dagoen jakiteko. Beste gauza askoren gain.
- Crocodile (Krokodiloa): Mia itzelezko sekretu bat ezkutatu behar duen arkitektoa da, aseguruen ikertzaile batek istripu baten lekukoei elkarrizketa egin behar dien bitartean.
- Hang the DJ (Zintzilikatu DJ-a): Erlazioei amaiera data jartzen dizkien harreman-programa bati esker ezagutzen dira elkar Frank eta Amy, baina laister hasiko dira sistemaren logika zalantzan jartzen.
- Metalhead (Metal-buru): Biltegi abandonatu batean, bizigaien bila dabiltzan sarraskijale batzuek arerio bihozgabe bat aurkitzen dute. Bizirauteko, eremu babesgabe baten zehar ihes egin beharko dute.
- Black Museum (Museo beltza): autobideko gune batean, gazte batek museo bat aurkitzen du, non ustez egiazkoak diren kriminologia-objektuak erakusten diren... atrakzio nagusia aztoragarria delarik.
Filma (2018)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bandersnatch: 1984an girotutako luzemetrai interaktibo honetan, Stefan programatzailea errealitatea zalantzan jartzen hasiko da, eleberri interaktibo batean oinarritutako bideo-jokoa sortzen ari dela.
Bosgarren denboraldia (2019)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Striking Vipers (Bipera deigarriak): Danny eta Karl, unibertsitate garaiko bi lagun, errealitate birtual joko batean berriz ere elkartzen direnean, bere gaueko partidek ezusteko ondoriok ekarriko dituzte.
- Smithereens (Birrinduta): AIG gidari batek nazioarteko krisi bat sortzen du sare sozial enpresa bateko langilea bahitzen duenean Londresen.
- Rachel, Jack and Ashley Too (Rachel, Jack eta Ashley Too): Ashley O pop idoloan oinarritutako robot-panpina burutik ezin kenduta dabil nerabe bakarti bat, hain zuzen ere egiazko Ashleyren bizitza gainbehera joaten hasten denean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Joe Wrightek zuzendutako telesailak
- Jodie Fosterrek zuzendutako telesailak
- Tim Van Pattenek zuzendutako telesailak
- Rashida Jonesek idatzitako telesailak
- Michael Schurrek idatzitako telesailak
- Daniel Lapainek antzeztutako telesailak
- Michaela Coelek antzeztutako telesailak
- Daniel Kaluuyak antzeztutako telesailak
- Toby Kebbellek antzeztutako telesailak
- Rory Kinnearrek antzeztutako telesailak
- Hayley Atwellek antzeztutako telesailak
- Daniel Rigbyk antzeztutako telesailak
- Jon Hammek antzeztutako telesailak
- Bryce Dallas Howardek antzeztutako telesailak
- Kelly Macdonaldek antzeztutako telesailak
- Gugu Mbatha-Rawek antzeztutako telesailak
- Wyatt Russellek antzeztutako telesailak
- Georgina Campbellek antzeztutako telesailak
- Rosemarie DeWittek antzeztutako telesailak
- Douglas Hodgek antzeztutako telesailak
- Maxine Peakek antzeztutako telesailak
- Jesse Plemonsek antzeztutako telesailak
- Andrea Riseboroughek antzeztutako telesailak
- Lindsay Duncanek antzeztutako telesailak
- Jodie Whittakerrek antzeztutako telesailak
- Domhnall Gleesonek antzeztutako telesailak
- Michael Smileyk antzeztutako telesailak
- Rafe Spallek antzeztutako telesailak
- Madeline Brewerrek antzeztutako telesailak
- Alice Evek antzeztutako telesailak
- Jerome Flynnek antzeztutako telesailak
- Black Mirror