Edukira joan

Blackhouse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errekarrizko horma tipikoak. Materialak mortero ez erabiltzea ahalbidetzen zuen.

Blackhouse[1] (irlanderaz: teach dubh ˌtʲax ˈd̪ˠʊw ahoskatua; Eskoziako gaeleraz: t(a)igh-dubh[2] t̪ʰə ˈt̪uh ahoskatua; euskaraz: «etxe beltz»), Eskoziako Lur Garaietako, Hebridak eta Irlandako eraikin tradizionalak izendatzeko erabiltzen den terminoa da, hezegunearen ondorioz bertako hormek hartzen zuten kolore ilunari erreferentzia egiten diona.

XVIII. mendearen erdialdera arte ohikoak ziren eraikin horiek harrizko eta lur trinkoko horma zabaleko laukizuzenak dira, eta egurrezko eta lastozko habez osatutako sabai batez estalita daude. Bi gelatan banatzen ziren: alde batetik, aletegi eta eskorta funtzioa betetzen zuen gela bat, eta, bestetik, etxebizitza bera zegoen gela bat, non sua egoten baitzen.

Gaur egun, horietako asko udarako etxe gisa edo museo etnologiko gisa aurki daitezke, Arnolekoa, Lewis uhartean, adibidez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Look at the Blackhouse at Arnol Museum nan Eilean/Historic Scotland ISBN 0-86384-282-8
  2. Coimhead air an Taigh-Dubh ann an Àrnol Museum nan Eilean/Historic Scotland ISBN 0-86384-282-8

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.